Julen Mendoza
Julen Mendoza | |||
---|---|---|---|
(2011) | |||
2011ko ekainaren 13a - 2019ko ekainaren 15a ← Juan Carlos Merino - Aizpea Otaegi Mitxelena → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Errenteria, 1978ko urriaren 2a (45 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Familia | |||
Aita | David Mendoza Ortiz de Latierro | ||
Ama | Charo Pérez | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (1996 - 2001) lizentzia : zuzenbide | ||
Hezkuntza-maila | nazioarteko harremanak | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, abokatua, funtzionarioa eta aholkularia | ||
Lantokia(k) | Errenteria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu Bildu | ||
Julen Mendoza Perez (Errenteria, Gipuzkoa, 1978ko urriaren 2a) Zuzenbidean lizentziaduna, abokatua eta politikaria da. Pasaiako Udaleko teknikaria izan da, eta 2011 eta 2019 artean Errenteriako alkatea.
Euskal Herriko bake prozesuan egindako lanagatik izango da bereziki gogoratua,[1] izan ere bere lehenengo agintaldiaren amaieran herriko memoria eta elkarbizitzaren inguruan aurreko urteetan egindako lana aurkeztu zuten, 2015ean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Julen Mendoza Errenteriako Gaztaño auzoan jaio zen eta Orereta Ikastolan egin zituen derrigorrezko hezkuntza eta batxilergoa. Ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean zuzenbide lizentziatura lortu zuen. Abokatu lanetan aritua, bereziki hirigintza gaietan, Pasaiako Udalean hirigintza saileko abokatu plaza lortu zuen.
2011ko ekainaren 13an Errenteriako alkate izendatu zuten EH Bildu alderditik. Herrian 20 urtez PSE agintean egon eta gero, Ezker Abertzalearen bigarren alkate bilakatu zen horrela, Trantsizioaren ostean Errenteriako lehendabiziko alkatea HBkoa izan baitzen.
Julen Mendoza ezkondua da, eta bi seme ditu.
Memoria eta bizikidetza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errenterian 1956tik 2012ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria-ekintzei buruzko txostena aurkeztu zuten herriko alderdi guztien adostasunarekin eta Argituz elkartearen eskutik. 2015eko otsailean argitaratu zuten txosten mardula, eta bertan aipatutako tarte historikoan herrian edo kanpoan bertako herritarrek jasandako erailketak eta motibazio politikoa zuten bestelako indarkeria agerpenak jasotzen dituzte. Halaber, Miguel Buen, Angel Maria Elkano, José Manuel Ferradás, José Manuel Herzog, Garazi Lopez de Etxezarreta, Mari Jose Molina, Maite Peña, José Ángel Rodríguez eta Mikel Ugalderen testigantzak jaso zituzten. Euskal Herriko lehenengo udalerria izan zen horrelako urrats bat ematen, eta atzetik Elgoibar, Lasarte-Oria, Arrasate eta Andoain etorri ziren (2018) arte, guztiak Gipuzkoako herriak.
2017ko ekainean, bera buru zuen Udalak omenaldia egin zizkion ETAren hiru biktimen senideei, Vicente Gajate, José Luis Caso eta Manuel Zamarreñoren erailketak gogoan (hurrenez hurren, 1984, 1997 eta 1998an).[2]
2018ko irailean, bestela, berradiskidetze ekitaldi bat antolatu zuen Mugaritzen. Izan ere, 1982an bertan hil zuen ETAk Antonio Cedillo polizia nazionala. 36 urte geroago, ekitaldian parte hartu zuen José Miguel Cedillo semeak, Julen Mendozarekin Sevillan bildu eta gero.[3]
Kultur ekimenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011 urtean alkate izendatu zutenetik, Ereintza Dantza Taldearekin batera, Donibane egunaren bezperan Herriko plazan alkate eta hautetsiek soka-dantza dantzatzeko ohitura berreskuratu zuen. Ordutik alkatetzan izan den urte guztietan Herriko plazan dantzatu izan du, Ereintzako dantzari eta beste hautetsiekin batera.
Kultur aniztasunaren arloan, bestela, nabarmendu da halaber Udala bere agintaldian, jatorri ezberdineko pertsonen kultura integratu nahian. "Errenterian 11 Kolore" ekimena izan da horren adibidea, eta horren barruan "Egin zaidazu bisita" kanpaina.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Udalaren lanik garrantzitsuena bizikidetza sustatzea da" (Argia).
- ↑ "Un ayuntamiento de EH Bildu homenajea por primera vez solo a víctimas de ETA" (El País).
- ↑ "Los presos pueden sanar el dolor de las víctimas, y éstas ayudar a otra política carcelaria" (Diario Vasco).
- ↑ "Errenterian 11 Kolore kultur aniztasunaren egunaren IV. edizioa" (Herribizia).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Memoria partekatu baterantz. Errenteria 1956-2012".
- "Adostasun batera iritsi ezean, ez da elkarbizitzarik izango gure herrian" (Ur Handitan, ETB1).
Aurrekoa Juan Carlos Merino (PSE-EE) |
Errenteriako alkatea 2011 – 2019 |
Ondorengoa Aizpea Otaegi (EH Bildu) |