Julian Barnes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Julian Barnes
Bizitza
Jaiotza Leicester1946ko urtarrilaren 19a (71 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k) Pat Kavanagh  (1979 -  2008ko urriak 20)
Hezkuntza
Heziketa Magdalen College
Oxfordeko Unibertsitatea
City of London School
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, itzultzailea, eleberrigilea, saiakeragilea, literatura-kritikaria eta zientzia-fikzio idazlea
Lan nabarmenak The Sense of an Ending
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak John Updike, Frank O'Connor, Jules Renard, Igor Stravinski, Gustave Flaubert, Ford Madox Ford eta Saul Bellow
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k) Dan Kavanagh
Genero artistikoa satira
detektibe-fizkioa
IMDb nm0055658
http://www.julianbarnes.com/

Julian Barnes (Leicester, Ingalaterra, 1946ko urtarrilaren 19a) idazle ingelesa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxfordeko Unibertsitateko Magdalen Collegen ikasi zuen. Lexikografo jardun zuen Oxford English Dictionary hiztegian. New Stateman, Sunday Times, The Observer eta New Yorker egunkarietan lan egin du berriemaile eta zutabe-idazle gisa.

1980an, lehen eleberria argitaratu zuen, "Metrolandia", eta Somerset Maugham saria irabazi zuen. 1982an, "Elkar ezagutu aurretik" argitaratu zuen, eta 1984an, "Flauberten loroa". Eleberri horrek ospe handia eman zion, eta oso harrera ona izan zuen Frantzian. Ingeles batek idatzi eta Medici sari ospetsua irabazi zuen lehen liburua izan zen (1986).

Zenbait polizia-nobela ere idatzi ditu Dan Kavanagh izengoitiaz. Inondik ere, Barnesen obrarik ospetsuena ipuin-bilduma bat da, guztiz originala, "Munduaren historia bat hamar kapitulu eta erdian" (1989). Beste liburu aipagarri batzuk ere idatzi ditu, hala nola "Eguzkiari begira" (1988), "Gaiaz hizketan" (1991), "Arantzurdea" (1992), "Maitasuna eta abar" (1992), "Londresko gutunak" (1995) eta "Inglaterra, Inglaterra" (1999).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]