Julie Manet
Julie Manet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eugénie Julie Manet |
Jaiotza | Parisko 16. barrutia eta Paris, 1878ko azaroaren 14a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1966ko uztailaren 14a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Passy hilerria |
Familia | |
Aita | Eugène Manet |
Ama | Berthe Morisot |
Ezkontidea(k) | Ernest Rouart (en) (1900eko maiatzaren 31 - 1942ko otsailaren 27a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, arte bildumagilea, autobiografialaria, eguneroko-idazlea, modeloa, modeloa, artista bisuala eta bildumagilea |
Julie Manet (Paris, 1878ko azaroaren 14a - 1966ko uztailaren 14a) margolaria eta arte bildumagile frantsesa, Berthe Morisot eta Eugène Maneten alaba zen. Édouard Manet bere osaba zen, aitaren anaia. Julie oso ezaguna izan zen margolari ospetsuen modelo moduan aritzeagatik, tartean bere amarentzat eta inpresionismoko margolari askorentzat.
Egunerokoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Julie Maneten egunerokoa ingelesez agertu zen, Growing up with the Impressionists izenburuarekin (frantsesez: Journal, 1893-1899: sa jeunesse parmi les peintres impressionnistes et les hommes de lettres) Orri horietan margolari frantses ospetsuen informazioak bildu zituen: Renoir, Degas, Monet, eta Sisley. Dreyfus aferaren inguruko eta 1896an Nikolas II.a Errusiako tsarrak Frantziara egin zuen bisitaren inguruko informazioak bildu zituen.
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900eko maiatzaren 31, Julie Ernest Rouart-ekin ezkondu zen. Ernest Henri Rouarten semea eta margolaria zen. Ezkontza Passyn egin zen; zeremonia berean, Jeannie Gobillard, Julieren lehengusina, Paul Valéryrekin ezkondu zen baita ere. Juliek hiru seme izan zituen: Julien Rouart (1901), Clément Rouart (1906) eta Denis Rouart (1908).
Julie Manet modelo bezala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inpresionismo margolari askoren modeloa izan zen. Hona hemen adibide batzuk:
-
Berthe Morisot eta bere alabaren erretratua, Renoir.
-
Julie Manet eta Laertes galgoa, Berthe Morisot Marmottan Monet museoa
-
Julie Maneten erretratua, Renoir Marmottan Monet museoa
-
Eugene Manet haren alabarekin Bougival-en, Berthe Morisot, Julieren ama.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.musee-orsay.fr/index.php?id=851&L=3&tx_commentaire_pi1[showUid]=9742&no_cache=1
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julie Manet |
- 1878ko jaiotzak
- 1966ko heriotzak
- Paristarrak
- Édouard Manet
- XIX. mendeko margolariak
- XX. mendeko margolariak
- XIX. mendeko emakume idazleak
- XX. mendeko emakume idazleak
- XIX. mendeko Frantziako idazleak
- XX. mendeko Frantziako idazleak
- Frantsesezko idazleak
- Emakume margolariak
- Dreyfus afera
- Frantziako autobiografoak
- Arte bildumagileak
- Inpresionismoa
- Frantziako margolariak
- Parisen hildakoak