June Allyson

Wikipedia, Entziklopedia askea
June Allyson
June Allyson-publicity.jpg
(1944)
Bizitza
Izen osoaEleanor Geisman
JaiotzaBronx1917ko urriaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaOjai (Kalifornia)2006ko uztailaren 8a (88 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza modua: arnas gaixotasuna
Familia
AitaRobert Geisman
AmaClara Provost
Ezkontidea(k)Dick Powell  (1945eko abuztuaren 19a -  1963)
Alfred Glenn Maxwell (en) Itzuli  (1963 -
David Ashrow (en) Itzuli  (1976 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSt. Catharine Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, dantzaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, abeslaria eta aktorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

juneallyson.com
IMDB: nm0000742 Allocine: 31911 Allmovie: p1146 TCM: 161117 TV.com: people/june-allyson IBDB: 29730
Musicbrainz: ecb757be-7469-4273-98d0-c0548321577c Discogs: 575613 Find a Grave: 14878295 Edit the value on Wikidata

June Allyson, jaiotza-izenaz Eleanor Geisman (Bronx, New York, AEB, 1917ko urriaren 7a - Ojai, Kalifornia, AEB, 2006ko uztailaren 8a), estatubatuar antzezlea, dantzaria eta abeslaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errebistetan eta film labur batzuetan lan egin ondoren, Panama Hattie filmean lan egitera deitu zuten, Betty Hutton antzezlearen ordezko. Gero, Broadwayn, Best Foot Forward filmean lan egitera deitu zuten. Film horrek zabaldu zizkion zinemako ateak, Metro Goldwyn Mayerren sartzeko aukera eman baitzion.

Hamar urtez, agindu zizkioten paper guztiak jokatu zituen. Besteak beste, Bihotzaren taupaden arabera, Bostongo bi ahizpa eta Hiru Mosketariak filmetan lan egin zuen, eta Joren papera jokatu zuen Emakumetxoak filmean, Elizabeth Taylor eta Janet Leighekin batera. 1954an, Musika eta malkoak filmean parte hartu zuen, James Stewartekin.

Hamarraldi hartako gainerako lanetatik, aipagarriak dira Handinahien dorrea (1954, Robert Wise), eta Maitasun interludioa (1959, Douglas Sirk). 1954an, bere senar Dick Powellekin batera, Four Stars eskoiztetxea sortu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: June Allyson Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]