James Stewart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
James Stewart
Annex - Stewart, James (Call Northside 777) 01.jpg
Bizitza
Izen osoa James Maitland Stewart
Jaiotza Pennsylvania1908ko maiatzaren 20a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa Scottish Americana
Heriotza Beverly Hills1997ko uztailaren 2a (89 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park
Heriotza modua berezko heriotza miokardio infartu akutua
bihotz-biriketako geldialdia
Biriketako Tronboenbolismoa
Tronbosia
Familia
Ezkontidea(k) Gloria Hatrick McLean  (1949 -  1994)
Hezkuntza
Heziketa Mercersburg Academy 1928)
Princetongo Unibertsitatea
(1928 - 1932) : Arkitektura
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak telebista-aktorea, zinema aktorea, ofiziala, hegazkinlaria, karaktere aktorea, telebista zuzendaria, gidoilaria, militarra, antzerki aktorea, poeta eta ahots-aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada
United States Army Air Corps
Air Force Reserve Command
United States Army Air Forces
Gradua major general
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
Vietnamgo Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Presbiterianismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm0000071
http://www.jimmy.org

James Maitland Stewart, (Indiana, Pennsylvania, 1908ko maiatzaren 20a - Los Angeles, Kalifornia, 1997ko uztailaren 2a), ezagunagoa James Stewart izenaz, aktore estatubatuarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pantailan bere izaera zela eta famatua, bere karreran zehar film klasiko batzuetan hartu zuen parte. Bost aldiz Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariarako hautagaia izan zen, behin irabaziz, eta bere karrera dela eta Ohorezko Oscar Saria ere lortu zuen. Bigarren Mundu Gerran karrera militarra egin zuen Estatu Batuetako Aire Armadan non Brigadier Jenerala izatera ailegatu zen.

Aktorearen lehen asmoa arkitekto izatea zen, azkenean antzerki-talde batean hartu zuen parte, eta Henry Fondarekin eta Margaret Sullavanekin egin zuen bat bertan. Bere filmeen artean, beteak beste, El hombre que sabia demasiado (1956), La ultima bala (1957), Vertigo (1958) eta Anatomia de un asesinato (1959) dira aipagarrienak.

James Maitland Stewart 1908.eko maiatzaren 20an jaio zen Indianan (Pennsylvania, AEB). Stewarten lehen asmoa arkitekto izatea zen, baina Joshua Loganekin egin zuen topo eta University Players antzerki-taldean hartu zuen parte. bertan ezagutu zituen Stewartek, besteak beste, Henry Fonda eta Margaret Sullavan. Geroago New Yorkera joan zen Fondarekin batera, eta Broadwayn hasi zen lanean. Bertan egindako lanek kritika oso onak izan zituen.

Stewartek Metro-Goldwyn-Mayer etxeak antolatutako proba batzuetan hartu zuen parte, eta 30.eko hamarkadan kontratua lortu zuen produkzio-etxe garrantzitsuarekin. The Murder Man (1935) filmarekin egin zuen debuta aktoreak, eta urtebete geroago zortzi filmetan hartu zuen parte Stewartek. Horien artean, aipatzekoak dira Nacida para la danza (1936), Rose Marie (1936), Next Time We Love (1936) eta Ella, el y Asta (1936).

James Stewart Hollywoodeko izar handi bilakatu zen Vive como quieras (1938) Frank Capra zuzendariaren filmean lan egin zuenean. Hortik aurrera, film ugari egin zituen aktoreak, eta 30.eko hamarkadako azken urteetan Arizona (1939), El lazo sagrado (1939), En este mundo traidor (1939) eta Caballero sin espada (1939) filmen protagonista izan zen. Azken horrekin, gainera, Oscar sarietarako izan zen izendatua.

40ko hamarkadan Bigarren Mundu Gerran hartu zuen parte Stewartek, eta jeneral kargua lortu zuen. Horren ondorioz, garai hartan ez zituen hainbeste film egin. Hala ere, bere ibilbideak etena izan zuen arren, oso ospetsu egin zen urte haietan Stewart. Armadan sartu aurretik The Mortal Store (1940), El bazar de las sorpresas (1940), No puedo vivir sin ti (1941) eta Historias de Filadelfia (1940) pelikulak filmatu zituen. Azken film horretan Cary Grantekin eta Katharine Hepburnekin egin zuen lan Stewartek, eta gizonezko aktore onenaren Oscar saria lortu zuen.

Bost urtetan zineman lan egin barik egon ondoren, gerraostean egin zuen lehen filma It's a Wonderful Life ("Bizitza Zoragarria Da", 1946) izan zen. Frank Capraren film horrekin Oscarretarako izendatu zuten berriro ere Stewart.

1940 eta 1950eko hamarkadak oso garrantzitsuak izan ziren aktorearentzat. Garai hartan egindako lanekin zinearen historian sartu zen Stewart: Yo creo en ti (1948), La soga (1948), The Stratton Story (1949), Harvey (1950), Winchester '73 (1950), Bend of the River (1952), El mayor espectaculo del mundo (1952), Colorado Jim (1953), Bahia negra (1953), Musica y lagrimas (1954), Rear Window ("Atzealdeko Lehioa", 1954), The Far Country (1955), The Man from Laramie ("Laramieko Gizona", 1955), The Man Who Knew Too Much ("Gehiegi Zekien Gizona", 1956) , La ultima bala (1957), Vertigo ("Bertigoa", 1958) eta Anatomia de un asesinato (1959) dira bi hamarkada horietako pelikula esanguratsuenak.

1960ko hamarkadan film gutxiago egiten hasi zen Stewart, baina John Fordekin bi western egiteko aukera izan zuen: Dos cabalgan juntos (1961) eta The Man Who Shot Liberty Valance ("Liberty Valance Hil zuen Gizona", 1962). Gainera, How the West Was Won ("Nola Irabazi Zen Mendebaldea", 1962) filmean ere hartu zuen parte Indianako aktoreak.

Mr. Hobbs take a vacation (1962), Take her, She?s mine (1963) eta Dear Briggite (1965)pelikulen protagonista ere izan zen Stewart.

1980ko hamarkadaren hasieran utzi zuen zinemaren mundua aktoreak. 1997.eko uztailaren 2an zendu zen James Stewart Los Angelesen, 89 urte zituela.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Stewart Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Pennsylvania
Artikulu hau Pennsylvaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.