June Fernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
June Fernández
June Fernández.jpg
Bizitza
JaiotzaBilbo1984ko abenduaren 7a (37 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2002 - 2006)
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta erredakzio burua
Enplegatzailea(k)Pikara Magazine
Jasotako sariak

Facebook: marikazetari Twitter: marikazetari LinkedIn: junefernandez Edit the value on Wikidata

June Fernández (Bilbo, 1984ko abenduaren 7a) kazetaria da. Pikara Magazine aldizkari digital feministaren abiarazle eta koordinatzaileetariko bat da. Argia-n iritzi-zutabe bat idazten du hilero.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

June Fernández 1984ko abenduaren 7an Bilbon jaio zen. 2006. urtean Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Managuan urte betez bizi izan zen.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

June-Fernández

El País egunkarian lan egin zuen (2006 -2009).[2] 2009tik 2011ra SOS Arrazakeria Bizkaian liberatua izan zen, komunikazio eta sentsibilizazio lanetan. 2010. urtetik aurrera Pikara Magazine aldizkari digital feministaren koordinazio taldean lan egiten du, edizio inprimatua barne.[3][4][5] Hedabide hauekin kolaboratu du, besteak beste, erreportai, elkarrizketa zein iritzi artikuluen bidez: Eldiario.es[6], Diagonal, El Salto, Berria, Crìtic, Revista 5W, Altaïr Magazine, Viento Sur. 2013tik aurrera Argian iritzi artikulu bat publikatzen du hilero.[7] Frida eta Emakunde aldizkari espezializatuetan ere kolaborazioak egin ditu.

2006-2014 bitartean blogari aktiboa izan zen: "Puntos supensivos" blog pertsonalarekin hasi zen eta gero "Mari Kazetari" bezala Gente Digital blogosferan hasieran, Diagonal egunkarian ondoren. [8][9] 

Euskadiko berdintasunerako eta ahalduntzerako eskoletan eta Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia bezalako erakundeetan eta EITB edo Argia bezalako hedabideetan tailerrak eta ekintzak burutu ditu.

Militantzia feminista eta antiarrazista SOS Arrazakerian hasi zuen. 2008an Lucia Martínez Odriozolarekin Kazetarion Berdinsarea sortu zuen, Genero-ikuspegidun Kazetarien Euskal Sarea, genero-parekidetasunaren aldeko 30 profesional inguru biltzen dituena. Genero-ikuspegidun Kazetarien Nazioarteko Sariaren kide da. Gaur egun, Larrabetzuko Zutunik talde feministako kidea.

2016. urtean 10 ingobernables, historias de transgresión y rebeldía, argitaratu zuen, kazetaritza narratiboa eta Bilbotik Managuara, Cubatik pasatuz baita El Salvadortik ere genero-disidenteen istorioak kontatzeko, jende askea, normaltasun-eredu mugatu eta aspergarrian ito baino lehen bizitza konplilatzea gogoko dutenak. 2020an argitaratuko erreportaje eta elkarrizketekin Abrir el melón (Meloia ireki) liburua argitaratu du edozer esparrutan indarkeria matxistari, sexu aniztasunari zein kultura feministari buruzko hausnarketa material gisa baita aurreiritziak eta dogmak puskatzen laguntzeko bide ere:[10]

« Feministak garen kazetariok, neurri handi batean, gizartean eragin nahi dugulako gara kazetari, gizartean eraldaketa bat bultzatu nahi dugulako. Hori bada jarrera militante bat. »

—June Fernández


Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 10 ingobernables: historias de transgresión y rebeldía (Libros del K.O., 2016). ISBN: 978-84- 16001-60- 6. [11]
  • Abrir el melón. (Libros del K.O., 2020). ISBN:978-84-17678-44-9.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Presentación: «10 ingobernables. Historias de transgresión y rebeldia» de June Fernández» Diagonal Periódico (Noiz kontsultatua: 2016).
  2. (Gaztelaniaz) «Artículos escritos por June Fernández» El País (Noiz kontsultatua: 2016).
  3. (Gaztelaniaz) (Gaztelaniaz) 2015-07-09 ISSN 2386-3730. (Noiz kontsultatua: 2016-12-01).
  4. (Gaztelaniaz) June Fernández: “Pikara’ prima la mirada por la igualdad pero con humor y transgresión”. Deia, Noticias de Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2016-12-01).
  5. «June Fernandez, 'Pikara' magazineko zuzendaria, 'Faktoria'n» EITB (Noiz kontsultatua: 2016).
  6. (Gaztelaniaz) June Fernández. (Noiz kontsultatua: 2016-12-01).
  7. «June Fernández» Argia (Noiz kontsultatua: 2016).
  8. (Gaztelaniaz) Gasteizko udaletxea. (2015). (pdf) (Noiz kontsultatua: 2016-12-1).
  9. (Gaztelaniaz) Mari Kazetari | Diagonal Blogs. (Noiz kontsultatua: 2016-12-01).
  10. Larrinaga, Zihara Jainaga. ««Lantzeko dagoen ikasgai bat da kazetaritza despatriarkalizatzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-03).
  11. (Gaztelaniaz) K.O., Libros del. 10 ingobernables. (Noiz kontsultatua: 2017-01-27).
  12. (Gaztelaniaz) K.O, Libros del. «Abrir el melón» Libros del K.O. (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: June Fernández Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: June Fernández
Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: June Fernández