Karl Lachmann
Karl Lachmann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karl Konrad Friedrich Wilhelm Lachmann |
Jaiotza | Brunswick, 1793ko martxoaren 4a |
Herrialdea | Brunswick-Wolfenbüttel 1807ko uztailaren 8a) |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Berlin, 1851ko martxoaren 13a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Dreifaltigkeitskirchhof II (en) |
Familia | |
Aita | Karl Ludolph Friedrich Lachmann |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Göttingengo Unibertsitatea Leipzigeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Goi Erdi Aroko alemana alemana latina |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, itzultzailea, filologo klasikoa, unibertsitateko irakaslea, Germanist (en) , Ikasketa klasikoetan aditua, filologoa eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia Zientzien Bavariar Akademia Accademia delle Scienze di Torino |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Karl Konrad Friedrich Wilhelm Lachmann (1793ko martxoaren 4a - 1851ko martxoaren 13a) filologo alemaniarra eta grekolatindar, bibliko eta germaniar testu klasikoen editorea izan zen.
Filologo honen izena aipatu egiten da testu kritikako eskuliburuetan, testu zaharren edizioaren metodologiari egindako ekarpenengatik.
Metodologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karl Lachmannek testu zaharren edizio egokiak egiteko metodologian hobekuntza batzuk proposatu zituen, eta oraindik ere gogoan hartzen dira.
Lachmannen metodoaren arabera, recensioak eraman behar du archetypus edo arketipo deitutakora, gehienetan transliterazio garaian kokatua dagoena, eta eskuizkribuen erkaketak jatorrizko irakurketa sinesgarririk ez badu, orduan bakarrik beharrezkoa da emendatioa. Lachmannen irizpide askoz mugatuagoa eta zientifikoagoa zen aurretik egon ziren humanista italiarrena baino, haiek behin eta berriro erabiltzen zuten emendatio ope ingenii, emendatio beren judizioaren arabera egiten zuten eta emendatio horren erabilera oso zabala egiten zuten .
Lachmannen metodoa, oso modu eskematikoan: testu zahar baten (X testua; archetypus) hiru ale zahar bakarrik aurkituz gero: A alea, B alea eta C alea; baldin B alea eta C alea berdin-berdinak direla ikusten bada (B=C), ezagutzen diren hiru aleak erabiliko dira X testua "berreraikitzeko". Hiru ale horiek, baina, balio desberdina izango dute berreraikitze lanetan: A aleak, berreraiketa egiterakoan, % 50 balioko du; eta beste bi aleek % 25 bakoitzak.
- Demagun B aleari 7. orrialdea falta zaiola, A aleari 11. orrialdea eta C aleari 14. orrialdea. Falta diren orrialde horiek berreraikitzerakoan: 7. orrialdea (A %50 eta C %50); 11. orrialdea (B %50 eta C %50, baina B=C); 14. orrialdea (A %50 eta B %50).
Filologoen betiko ahalegina izaten da aleen arteko desberdintasunak oso ondo aztertzea eta erroreak, erratak, kopiatzaileek txarto egindako zuzenketak, etab. identifikatzea. Edizio kritikoetan X alearen jatorrizko forma ematen saiatzen dira filologoak eta egungo irakurleentzat jakingarri izan daitezkeen oharrak gehitu ohi dira.
Lachmannek metodo hau garatu zuen poeta latinoen edizioak prestatzerakoan, eta metodoa hobetu zuen Bibliako Itun Berriko eskuizkribuen azterketan, 1831n bere edizioan. Edizio horretan textus receptus delakoa sinesgarritasunik gabe utzi zuen. Lachmannen Iliadari buruzko ekarpenak (1837-1843) liburuak eragin handia izan zuen Homerori buruzko ikerketetan, nahiz eta bere garaian Lachmannek ateratako ondorioak gaur egun zaharkituta geratu diren.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Blecua, Alberto (1990). Manual de crítica textual. Castalia. ISBN 84-7039-413-4.