Karl Lagerfeld
Karl Lagerfeld | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karl Otto Lagerfeld |
Jaiotza | Hanburgo, 1933ko irailaren 10a |
Herrialdea | Alemania |
Bizilekua | Villa La Vigie (en) |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 2019ko otsailaren 19a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Nanterre |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Aita | Otto Lagerfeld |
Ama | Elisabeth Bahlmann |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Montaigne (en) |
Hizkuntzak | alemana frantsesa |
Irakaslea(k) | Pierre Balmain |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-diseinatzailea, argazkilaria, argitaratzailea, posta zigilu diseinatzailea, jantzi-diseinatzailea, moda-argazkilaria, jostuna, bildumagilea, film-zuzendaria eta diseinatzailea |
Enplegatzailea(k) | Balmain (en) (1955 - 1962) Chloé (mul) (1963 - 1983) Fendi (en) (1964 - 2019) Chanel (1983 - 2019) |
Jasotako sariak | ikusi
|
karl.com | |
| |
Karl Otto Lagerfeld (Hanburgo, 1933ko irailaren 10a - Neuilly-sur-Seine, 2019ko otsailaren 19a) alemaniar jostuna izan zen.
1952an, Parisera joan zen ikastera, eta hamasei urte zituela lortu zuen lehen saria nazioarteko diseinu-txapelketa batean, Yves Saint Laurentekin berdindurik. Orduan, ikasketak utzi, eta Pierre Balmainen laguntzaile gisa hasi zen lanean. 1958an, Jean Patou ospetsuaren estilista bilakatu zen, baina berehala hasi zen bere kasa lanean, besteak beste, Valentino, Chloé eta Erromako Fendi moda-etxeetarako modeloak sortzen. 1983an, Chanel etxekoek kontratatu zuten, Coco sortzaile mitikoa hil zenetik gainbehera zetorren enpresa suspertu eta indarberritzeko. Lagerfelden eskutik, Chanel enpresa pixkanaka indar hartzen hasi zen, 1980ko hamarkada horretan moda frantsesaren euskarrietako bat bilakatu zen arte. Estilista-lan horietatik kanpo, bere enpresa sortu eta KL izeneko lehen prêt-à-porter bilduma aurkeztu zuen 1984an. 1986an, Frantziako goi-mailako joskintzaren saririk ospetsuena, Urrezko Titarea, lortu zuen, eta, hurrengo urtean, argazkilaritzan hasi zen, berak sortutako jantziei buruzko erreportajeak eginez. Goi-mailako jantzi-bildumak diseinatzeaz gainera, antzerki, opera eta zinemarako jantziak ere egin zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Lagerfeld |