Carl Maria von Weber

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karl Maria von Weber» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Carl Maria von Weber
Caroline Bardua - Bildnis des Komponisten Carl Maria von Weber.jpg
Bizitza
Jaiotza Eutin1786ko azaroaren  18a
Herrialdea  Alemania
Talde etnikoa alemaniarra
Heriotza Londres1826ko ekainaren  5a (39 urte)
Hobiratze lekua Q317663 Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Heziketa University of Music and Performing Arts Vienna Itzuli
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Michael Haydn Itzuli
Ikaslea(k) Caroline Ridderstolpe Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, orkestra zuzendaria, piano-jotzailea, gitarra-jotzailea eta classical guitarista Itzuli
Lan nabarmenak Isileko ehiztaria
Abu Hassan Itzuli
Die drei Pintos Itzuli
Oberon Itzuli
Genero artistikoa musika klasikoa
opera
Musika instrumentua gitarra
pianoa
IMDb nm0903203

Carl Maria Friedrich Ernst von Weber (Eutin, Holstein, Alemania, 1786ko azaroaren 18 edo 19a - Londres, Ingalaterra, 1826ko ekainaren 5a) musikagilea, orkestra-zuzendaria eta piano-jotzailea izan zen. Weberrek Alemaniako operaren oinarriak ezarri zituen; libreto gehienak alemanez idatzita zeuden, eta askotan alemaniar historian oinarritu zen operak idazteko. Bestalde, opera erromantikoaren sortzailetzat hartzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

M. Haydnekin egin zituen ikasketak Salzburgon. Hamahiru urterekin lehen opera idatzi zuen, eta hamazazpi zituela Breslauko antzokiko musika-zuzendari izendatu zuten. 1803. urtean Vienan G. J. Voglerren ikasle izan zen. Hiri askotan lan egin zuen kapera maisu gisa: Breslau, Karlsruhe, Mannheim, Darmstadt, Munich eta Pragan.

1813-1816. urteetan Pragako opera zuzendaria izan zen. 1817-1821. urteetan, Der Freischütz (Isileko ehiztaria) idatzi eta aurkeztu ondoren, garai hartako musikagile ezagunena izan zen.

Beste lan aipagarri batzuk ditu: Abu Hassan (1810-1811), Euryanthe (1822-1823), Die Drie Pintos (1820. urtean hasia), Oberon (1825-1826); Turandot (1809) eta Preciosa (1820); Eskoziarrak (1802), Valsean egiteko gonbitea (1819).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Maria von Weber Aldatu lotura Wikidatan