Karlos Santisteban
Karlos Santisteban | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Karrantza, 1960ko otsailaren 29a (63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Genero artistikoa | olerkigintza Haur eta gazte literatura eleberria |
![]() |
Karlos Santisteban Zimarro (Karrantza, Bizkaia, 1960ko otsailaren 29a - ) euskal poeta eta idazlea da[1][2].
Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskara irakaslea izan zen, Euskal Kontseilu Nagusiaren eta Arabako Ikastolen Elkartearen plan baten barruan, irakasleak euskalduntzeko, eta ondoren hainbat euskaltegitan aritu zen ogibidean. 1983an Arrigorriagako Udalean euskara teknikari gisa lan egin zuen, eta 1984tik Bizkaiko Foru Aldundian itzultzaile[1].
Oso gazte zelarik hasi zen idazten eta hainbat egunkaritan kolaboratzaile izan da, Anaitasuna, Zeruko Argia, Egin, Punto y Hora, Jakin, Zehatz, Olerti, Aizu!, Habe edota Egunkarian, besteak beste[3]. 1983an idatzi zuen bere lehen liburua, Hitzak poesia liburua[1].
Hainbat literatura genero jorratzeaz gain, haur eta gazte literatura batez ere, idazlan ugari euskaratu ditu. Bere liburuetako batzuk hizkuntza ezberdinetara itzuliak izan dira.[3][4]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Izan bainintzen soldadu (1983, Haranburu)
- Denboraren zimikoak (1987, Haranburu)
- Uda baten amodio zoroa (1985, Haranburu)
Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Egun batez (1983, Haranburu)
- Izuaren tunela (1986, Haranburu)
- Terrorista (1986, Haranburu)
- Argazkiei begira (2001, Ibaizabal)
Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hitzak (1983, Haranburu)
- Amodioz eta gorrotoz (1985, Haranburu)
- Bizi aparra (1987, Haranburu)
- Taupaka barrenetik (1991, Sendoa)
- Olerki durundioak (1992, Sendoa)
- Arima basaltoan (1998, Kutxa Fundazioa)
- Izatea zantzuetan (1997, Central Hispano)
- Hitzak eta ad-hitzak (2010, Arabako Foru Aldundia)
- Oroimenaren lorratzak (2012, Alberdania)
Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kometa bidaizalea (1991, Bruño)
- Anika eta bere klera magikoa (1991, Gero)
- Jostailuen altxamendua (1991, Elkar)
- Enekoxki, Hasieder eta Ibabe (1992, Elkar)
- Eneko okerrekoren akerra (1994, Giltza)
- Ilargiaren eztula (1995, Bruño)
- Kutuna tuntuna (1995, Elkar)
- Ostadarraren zazpi ateak (1998, Ibaizabal)
- Kolorezko ihesa (1999, Gero)
- Dorre dardaratsua (2000, Ibaizabal)
- Zirku izugarria (2001, Ibaizabal)
- Erotrena (2001, Aizkorri)
- Ezin da makilaz hitz egin? (2001, Aizkorri)
- Hura abentura (2002, Desclee de Brouwer)
- Hamsterra eta gangsterra (1994, Giltza)
- Basapiztia bat sopan (2003, Aizkorri)
- Letra biziak (2004, Ibaizabal)
- Marrubi zuria (2005, Gero)
- Irudimena hegan (2005, Aizkorri)
- Txeru, nire txakurra (2005, Desclée De Brouwer)
- Tximeletak hegan (2005, Desclée De Brouwer)
- Txori katua (2006, Gero)
- Udalekua, hura lekua! (2006, Desclée De Brouwer)
- Sorbaruk ez du harririk nahi (2006, Desclée De Brouwer)
- Jostailu zahar, jostailu berri (2007, Desclée De Brouwer)
- Hiru arrano fla-fla-fla, (2008, Mensajero)
- Txoriak eta habiak (2009, Ibaizabal)
- Ilargi malutak (2009, Ibaizabal)
- Aitaren bihotza (2009, Desclée De Brouwer)
- Belar-olatuetan (2009, Erein)
- A, ze parea! (2010, Desclée De Brouwer)
- Aparrezko hitzak (2010, Mensajero)
- Erdia falta da (2011, Beta)
- Boga, txakur hegalaria (2011, Desclée De Brouwer)
- Karramarro bat buruan (2012, Alberdania)
- Txokolatezko arrainak (2016, Ibaizabal)
Poesia - haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Tximeletak dantzan (2005, Desclée de Brouwer)
Hiztegigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Onomatopeia eta adierazpen hotsen hiztegia (2007, Gero, Mensajero)
Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1989, Bilbo Hiria Poesia Saria, Taupaka barrenetik lanagatik.
- 1990, Bilbo Hiria Poesia Saria, Olerki durundioak lanagatik.
- 1990, Basauri Hiria Poesia Saria, Conpendium lanagatik.
- 1991, Juan Gorostiaga Haur Ipuin Lehiaketa, Agur Benur, Piparen oroitzapenak lanagatik, accesita.
- 1996, Imajina ezazu Euskadi, Izaeta zantzuetan lanagatik, 2. postua.
- 1997, Imajina ezazu Euskadi, Begiradaren lilura lanagatik, 2. postua.
- 1997, Irun Hiria Poesia Saria, Arima basaltoan lanagatik.
- 2009, Ernestina de Champourcin Poesia Saria, Hitzak eta ad-hitzak lanagatik[5].
- 2011, Blas de Otero Poesia saria euskarazko poesiari, Oroimenaren lorratzak lanagatik[6].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c «Santisteban Zimarro, Karlos - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ «literaturaren zubitegia - Karlos Santisteban» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ a b «Galtzagorri Elkartea» www.galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ «Izenak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Karlos Santisteban y Elena Román ganan los III Premios de poesía Blas de Otero» El Correo 2011-02-03 (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).