Karme (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karme (satelite)» orritik birbideratua)
Karme (satelitea)
Carmé.jpg
Aurkikuntza
AurkitzaileaSeth Barnes Nicholson
Data1938-07-30
Kategoriamoon of Jupiter (en) Itzuli eta irregular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteJupiter
Ardatzerdi handia24.097.020 km
Eszentrikotasuna0,1630485
Orbita-periodoa764,19 egun
Makurdura orbitala166,15460°(ekliptikarekiko)
Ezaugarri fisikoak
Erradioa23 km
Masa~1,3 ×1017
Dentsitatea2,6 ×103
Grabitatea azalean0,017 m/s2
Albedoa0,04
Tenperatura~124

Karme (grekoa: Κάρμη), edo Jupiter XI, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karme satelite txikia da (46 km-ko diametroa), eta irregularra. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren gainazala gehienbat karbonoz eta izotzez osatuta dago.

Karmek bere izena ematen dio satelite-talde bati, Karmeren taldeari: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioekin, 164,9° eta 165,5° bitarteko inklinazioekin eta 0,23-0,27 bitarteko eszentrizitateekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak.


Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seth Barnes Nicholson-ek aurkitu zuen, 1938ko uztailaren 30ean, Wilson mendiko behatokian, uztailaren 5etik abuztuaren 25era bitartean egindako Jupiterren behaketetan oinarritua. Aurkikuntzaren berri abuztuan eman zen.


Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karme izena mitologia grekoko Karme pertsonaian du jatorria; Karme ninfa bat zen, eta Zeusen maitalea.

Karmek ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen). Ordura arte, Jupiter XI izena erabili zen izendatzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]