Edukira joan

Karmele Jaio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karmele Jaio
Bizitza
JaiotzaGasteiz1970eko martxoaren 19a (55 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, literatoa eta kazetaria
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Jasotako sariak

karmelejaio.com
IMDB: nm5264119 Facebook: karmele.jaio Twitter: karmelejaio Literaturaren Zubitegia: 672 Edit the value on Wikidata

Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a) euskal idazlea, kazetaria eta komunikazio arduraduna da.[1]

EHUn Informazio zientzietan lizentziatu eta gero, kazetari lana bete du hainbat idatzizko komunikabidetan, hala nola Euskaldunon Egunkarian edo Garan. Beste egunkari batzuetarako iritzi zutabeak ere idazten ditu, Diario de Noticias de Álavan, Deian, Diario de Noticias de Gipuzkoan eta El Paísen, esaterako. Zenbait komunikazio bulegotako buru izan da. Egun, Emakunderen komunikazio arduraduna da.[1]

Lehen argitaratu zuen liburua Hamabost zauri ipuin bilduma izan zen 2004an. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, Amaren eskuak eleberriaren proiektuagatik. Aipatutako azken eleberri hori 2006an kaleratu zen, eta hainbat sari jaso zituen: Zilarrezko Euskadi Saria, Zazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua Saria.

Amaren eskuak eleberriaren arrakasta ikusita, Jaiok berak gaztelaniarako itzulpena egin zuen, Las manos de mi madre izenburupean eta Ttarttalo argitaletxearen eskutik. Halaber, zinemarako bertsioa zuzendu du Mireia Gabilondok, 2013ko Donostiako Zinemaldian estreinatzekoa.

Bere hurrengo lanetan ipuina eta eleberria tartekatu ditu. Horrela, 2007an Zu bezain ahul ipuin bilduma kaleratu zuen, eta 2009an Musika airean eleberria. Poesia ere idatzi du, 2015ean Orain hilak ditugu, bere lehen poesia-liburua argitaratu du.

2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen.[2]

2020an euskarazko literaturako saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan Aitaren etxea nobelagatik. [3]

2022an, Korrikaren 22. edizioaren azken mezuaren egilea izan zen. Egurrezko lekukoaren barruan Euskal Herri osoan zehar herriz herri eta eskuz esku 2.575 kilometro egin zituen bere idatziak. Donostiako helmugara iritsita, Karmele bera eta Aize Otaño arduratu ziren azken metroetan eramateaz eta gazteiztarra berak sortutakoa irakurtzeaz.[4][5]

Nola hasi zinen idazten? (Ahotsak proiekturako elkarrizketa)
  • Hamabost zauri (2004, Elkar)[6]
  • Zu bezain ahul (2007, Elkar)[7]
  • Ez naiz ni (2012, Elkar) [8]
  • Kristalezko ontziak (2018, Booktegi)[9]

Haur eta Gazte Literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aitaren sekretua. Alexander Jaio il. Emakunde, 2008.[16]
  • Putz egin eta ikusiko duzu. Mikel Casal il. Elkar, 2021[17].

Beste hizkuntzetara antologiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Best European Fiction 2017 anthology[18] [19]
  • Emekiro : Verhalen van jonge schrijfsters uit Baskenland Amsterdam: Zirimiri, 2011[20]
  • Kristalezko ontziak / Glass Containers (eu/en), hiru narrazio labur, formatu elektronikoan, edizio elebiduna, euskaraz eta (Ingelesez)[21]. Booktegi.eus. 2018.

Beste hizkuntzetara itzulpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaren eskuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Las manos de mi madre (Ttarttalo, 2008) [22]
  • Her Mother’s Hands (Parthian Books argitaletxea, Europa Carnivale bilduma, 2018). English PEN Award Itz. Kristin Addis (Ing.)[23]
  • Mutters hände (Pahl-Rugenstein, argitaletxea, 2009 Gabriele Schwab (Übersetzer) (Deutsch)[24]

Musika airean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Music in the Air (Ing.)

Hamabost zauri

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Fifteen Wounds (Ing.)

Zu bezain ahul

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • As Weak as You (Ing.)
  • I’m Not Me (Ing.)

Sariak eta merezimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Aurmendi, Mikel. (2010-05-07). «Karmele Jaio, idazlea: "Zoriontasuna azkenean uneak dira, ez gauza absolutua"» Euskonews (531).
  2. «Sei euskaltzain urgazle gehiago ditu Euskaltzaindiak» Berria 2015-07-20.
  3. a b Berria. «Jaio, Astiz eta Asiain saritu dituzte Euskadi Literatura Sarietan» Berria (kontsulta data: 2020-10-07).
  4. «Karmele Jaiok 2022ko Korrikarako egin duen mezua» EITB 2022-04-10 (kontsulta data: 2022-04-30).
  5. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Korrika 2022: Karmele Jaiok idatziriko mezu osoa» www.noticiasdegipuzkoa.eus (kontsulta data: 2022-04-30).
  6. Jaio, Karmele.. (2004). Hamabost zauri. Elkar ISBN 84-9783-168-3. PMC 57992201. (kontsulta data: 2020-02-02).
  7. Jaio, Karmele, (1970- ). (2007). Zu bezain ahul. (2. argit. argitaraldia) Elkar ISBN 978-84-9783-513-8. PMC 863179071. (kontsulta data: 2020-02-02).
  8. Jaio, Karmele, (1970- ). (L.G. 2012). Ez naiz ni. Elkar ISBN 978-84-9027-035-6. PMC 863220248. (kontsulta data: 2020-02-02).
  9. .
  10. Jaio Eiguren, Karmele, 1970-. ([2006]). Amaren eskuak. Elkar ISBN 84-9783-342-2. PMC 433922817. (kontsulta data: 2020-02-02).
  11. Jaio, Karmele, (1970- ). (D.L. 2009). Musika airean. Elkar ISBN 978-84-9783-732-3. PMC 863180710. (kontsulta data: 2020-02-02).
  12. Jaio, Karmele. (D.L. 2019). Aitaren etxea. Elkar ISBN 978-84-9027-844-4. PMC 1128155362. (kontsulta data: 2020-02-02).
  13. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-21). «Nola ari garen maitatzen gogoetatzeko gonbita da Karmele Jaioren ‘Maitasun Kapitala’ nobela» naiz: (kontsulta data: 2023-12-06).
  14. «Maitatzen ikastea eta desikastea» Berria 2023-11-21 (kontsulta data: 2024-01-06).
  15. Jaio, Karmele.. (2015). Orain hilak ditugu. (2. arg. argitaraldia) Elkar ISBN 978-84-9027-399-9. PMC 962270063. (kontsulta data: 2020-02-02).
  16. Jaio, Karmele. (2008). Aitaren sekretua. Emakunde ISBN 20..
  17. Jaio, Karmele. (2021). Putz egin eta ikusiko duzu. Ikaselkar.
  18. Best European fiction 2017. (First edition. argitaraldia) ISBN 1-62897-143-6. PMC 943594630. (kontsulta data: 2020-02-02).
  19. «Karmele Jaioren bi idatzi, 2017 europar fikzio onenaren artean» www.etxepare.eus (kontsulta data: 2020-02-02).
  20. Emekiro : verhalen van jonge schrijfsters uit Baskenland. Zirimiri Press cop. 2011 ISBN 978-94-90042-02-8. PMC 701029054. (kontsulta data: 2020-02-02).
  21. «Kristalezko ontziak / Glass Containers — Booktegi» booktegi.eus (kontsulta data: 2020-04-14).
  22. Jaio, Karmele, 1970-. ([2008]). Las manos de mi madre. Ttarttalo ISBN 978-84-9843-117-9. PMC 433970741. (kontsulta data: 2020-02-02).
  23. Jaio, Karmele,. Her mother's hands. ISBN 978-1-912109-31-9. PMC 1043913754. (kontsulta data: 2020-02-02).
  24. Jaio, Karmele, 1970-. (2009, c 2009). Mutters Hände Roman. Pahl-Rugenstein ISBN 978-3-89144-423-8. PMC 608695684. (kontsulta data: 2020-02-02).
  25. (Gaztelaniaz) «Beterriko Liburua saria, Karmele Jaioren 'Amaren eskuak'-entzat» El Diario Vasco 2007-05-11 (kontsulta data: 2020-01-29).
  26. a b c «Jaio, Karmele» www.euskara.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-05-08).
  27. a b Erredakzioa. (2020-05-08). «Karmele Jaiok irabazi du 2019ko 111 Akademiaren Saria» 111 Akademia (kontsulta data: 2020-05-08).
  28. «Euskara - Lehiaketak - Ezekiel Etxebarria Saria» www.ermua.es (kontsulta data: 2022-04-30).
  29. «ERMUA / Karmele Jaio recibe el premio Ezekiel Etxebarria» El Correo.
  30. (Gaztelaniaz) irudia, Komunikazioa eta. «Jaio Eiguren, Karmele» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2020-02-02).
  31. Astiz, Iñigo. «Jaio saritu du 111 Akademiak» Berria (kontsulta data: 2020-05-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]