Kathleen Kenyon
Kathleen Kenyon | |||
---|---|---|---|
1962 - 1973 ← Evelyn Procter (en) - Rachel Trickett → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Londres, 1906ko urtarrilaren 5a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Heriotza | Wrexham, 1978ko abuztuaren 24a (72 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Frederic G. Kenyon | ||
Ama | Amy Hunt | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Somerville College 1928) lizentzia St Paul's Girls' School (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Claire Epstein (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | arkeologoa eta college head (en) | ||
Enplegatzailea(k) | Londresko Unibertsitatea UCL Institute of Archaeology (en) (1948 - 1962) St Hugh's College (1962 - 1973) | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Chester Archaeological Society (en) | ||
Kathleen Mary Kenyon (Londres,1906ko urtarrilaren 5a - Wrexham, 1978ko abuztuaren 24a) ingeles arkeologo nabarmena izan zen, batez ere Neolitoko kulturakoa Ilgora emankorrean eta Jerikoko indusketetan 1952 eta 1958 bitartean.[1][2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kathleen Kenyon Oxfordeko Somerville Collegen graduatu zen eta Oxfordeko Arkeologia Akademiako presidente izatera iritsi zen lehen emakumea izan zen.[3] Arkeologia ikasteko ideia Margery Fryk proposatu zion, Somerville Collegeko liburuzainak. Bere aita, Sir Frederic Kenyon, Britainiar Museoaren zuzendaria izan zen.
Graduatu ondoren, Gertrude Caton-Thompsonek zuzendutako 1929ko Zimbabwe Handiko indusketa aitzindarien argazkilari gisa egin zuen lehen landa-lana.[4]
Ondoren, Sir Mortimer Wheeler arkeologoarekin eta haren emazte Tessa Wheelerrekin lan egin zuen[5] Verulamium aztarnategi erromatarreko indusketetan (gaur egungo Saint Albans, Ingalaterra), Londrestik 20 milia iparraldera.[6] 1930 eta 1935 arteko uda bakoitzean, Kenyonek Mortimer Wheelerrengandik erregistro estratigrafikoaren diziplina zehatza ikasi zuen. Wheelerrek eman zion erromatar antzokiaren indusketaren zuzendaritza. Indusketa arkeologikoen Wheeler-Kenyon metodoa garatu zuten, neurketa-unitateetan edo indusketa-eremuko zatiketetan oinarritzen den sistema. Kenyonek behin eta berriz esan zuen estratigrafian hobiak, zangak eta interfazeak sartu behar zirela estratuetan.[7]
1931 eta 1934 artean, Kenyonek aldi berean lan egin zuen Samarian, Palestinaren agintaldi britainiarraren administraziopean, John Crowfoot eta Grace Crowfootekin. Han, Kenyonek lubaki estratigrafiko bat ireki zuen muinoaren gailurretik eta aztarnategiaren iparraldeko eta hegoaldeko magaletatik. Palestinako Burdin Aroko estratigrafiarako material erabakigarria emateaz gain, terra sigillata zeramikaren azterketarako informazio estratigrafikoa lortu zuen.
1934an Kenyon Wheelerrekin elkartu zen Londresko University Collegeko Arkeologia Institutuaren sorreran. 1936 eta 1939 artean indusketa garrantzitsuak egin zituen Jewry Wall-en Leicester hirian, 1937an Illustrated London Newsen argitaratu zirenak Alan Sorrell artistaren lekua berreraikitzeko marrazki aitzindariekin.[8]
1937ko apirilaren 29an, Londresko Unibertsitateko Arkeologia Institutua sortu zen, eta lehen zuzendaria izan zen 1946 arte. Ondoren, Sabrathako Sutton Harresien indusketetan lan egin zuen. Gainera, Jerusalemgo Arkeologia Eskola Britainiarreko ohorezko zuzendari izendatu zuten.[8]
Bigarren Mundu Gerran, Kenyon Gurutze Gorriaren Dibisioko komandante izan zen Hammersmithen, Londresen, eta, geroago, jarduneko zuzendari eta Londresko Unibertsitateko Arkeologia Institutuko idazkari.
Gerra amaitu ondoren, Southwarken, The Wrekin, Shropshire-n eta Britainia Handiko beste aztarnategi batzuetan induskatu zuen, baita Sabrathan ere, Libiako erromatar hiri batean. Jerusalemgo Britainiar Arkeologia Elkargoko Kontseiluko kide gisa, Kenyonek Bigarren Mundu Gerra eten ondoren erakundea berriz irekitzeko ahaleginetan parte hartu zuen.
Jeriko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1951ko urtarrilean Kenyon Trasjordaniara joan zen eta Jerikoko mendebaldeko ertzean (Tell es-Sultan) indusketei ekin zien. Bere hasierako aurkikuntzak 1951ko Dome of Discovery Ingalaterrako erakusketan jarri ziren ikusgai lehen aldiz jendaurrean, Alan Sorrellen berreraikuntzen marrazkiekin. 1952 eta 1958 artean Jerikon egindako lanak mundu mailako ospea eman zion eta ondare garrantzitsua ezarri zuen Sortaldeko metodologia arkeologikoan. Sortaldeko kultura neolitikoei buruzko aurkikuntza aitzindarietako batzuk antzinako kokaleku horretan egin ziren. Antzinako Brontze Aroaren amaierako hiri harresituan eta hilerrietan egindako indusketek eta garai horietako zeramikaren azterketek garai horretako autoritatetzat jo zuten.[9] Kenyonek arreta jarri zuen City IV.ean zipretar zeramikarik ez zegoelako, eta horregatik bere aurrekoek uste zutena baino suntsipen-data zaharragoa defendatzen zuen. Jeriko, bere aurkikuntzei esker, historiako kokaleku okupatu zaharrena zela onartu zen.
1953an zazpi garezur eraldatu aurkitu zituen, begi moduko itsas maskorrekin eta hildakoaren aurpegiak imitatzen zituen igeltsuzko estaldura batekin. Jordania, Britainia Handia eta Kanadako museoetan daude.[10]
Aldi berean, Samariako indusketen argitalpena osatu zuen. Bere liburukia, "Samaria Sebaste III: The Objects", 1957an agertu zen. Jerikoko indusketak 1958an amaitu ondoren, Kenyonek Jerusalemen induskatu zuen 1961etik 1967ra, "Daviden Hirian", hain zuzen ere.[11]
1962an Oxfordeko St Hugh 's Collegeko dekano izendatu zuten.[12]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1942 The Buildings at Samaria, Londres, 1942 (Crowfoot-ekin batera, J.W. & Sukenik, E.L.)
- 1948 Excavations at the Jewry Wall Site, Leicester, Londres: Society of Antiquaries, 1948.
- 1949 Guide to Wroxeter Roman City, Londres, 1949.
- 1951 "Some Notes on the History of Jericho in the Second Millennium B.C.", PEQ 83 (1951), 101–138.
- 1952 Beginning in Archaeology, Londres, 1952.
- 1952 "Early Jericho", Antiquity 26 (1952), 116–122.
- 1953 Beginning in Archaeology, bigarren edizioa, Londres, 1953.
- 1954 Guide to Ancient Jericho, Jerusalem, 1954.
- 1957 Digging Up Jericho, Londres, 1957. (holandera, hebreera, italiera, gaztelania eta suediar edizioetan ere argitaratua).
- 1957 The Objects from Samaria, Londres, 1957 (Crowfoot-ekin batera, J.W. & Crowfoot, G.M.)
- 1958 "Some Notes on the Early and Middle Bronze Age Strata of Megiddo", Eretz Israel 5 (1958), pp. 51–60.
- 1959 Excavations at Southwark, 1959.
- 1960 Archaeology in the Holy Land, lehen edizioa, Londres, 1960.
- 1960 Excavations at Jericho – I. liburukia 1952an induskaturiko hilobiak. Londres 1960.
- 1961 Beginning in Archaeology, edizio berritua, Londres, 1961.
- 1965 Archaeology in the Holy Land, bigarren edizioa, Londres, 1965.
- 1965 Excavations at Jericho – II liburukia 1955-8an industutako hilobiak, Londres, 1965.
- 1965, "British Archaeology Abroad – Jerusalem", Antiquity 39 (1965), 36–37.
- 1966 Amorites and Canaanites, (Schweich Lectures Series, 1963), Londres: Published for the British Academy by Oxford University Press, 1966.
- 1966 "Excavations in Jerusalem, 1965", PEQ (1966), 73–88.
- 1967 Jerusalem – Excavating 3000 Years of History, Londres, 1967 (Alemaniako edizio batean ere argitaratua).
- 1969 "Middle and Late Bronze Age Strata at Megiddo", Levant 1 (1969), pp. 25–60.
- 1970 Archaeology in the Holy Land, hirugarren edizioa, 1970 (holandar, daniar, aleman, gaztelania eta suediar edizioetan ere argitaratua)
- 1971 Royal Cities of the Old Testament, Londres, 1971.
- 1971 "An Essay on Archaeological Technique: the Publication of Results from the Excavation of a Tell", Harvard Theological Review 64 (1971), 271–279.
- 1974 Digging up Jerusalem, Londres: Benn, 1974.
- 1974 "Tombs of the Intermediate Early Bronze – Middle Bronze Age at Tel 'Ajjul", in Stewart, J.R. (ed.), Tell el Ajjul – the Middle Bronze Age Remains, Göteborg, 1974, 76–85.
- 1978 The Bible and recent archaeology, Londres: British Museum Publications Ltd, 1978.
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1973 – DBE izendapena ("Dame Commander of the British Empire" - Britainiar Inperioko Ordenaren Dama Komendadorea).[13]
- Jerusalemgo British School of Archaeology-k eta Council for British Research in the Levant-ek (CBRL) Kenyon Institutua sortu zuten 2003ko uztailaren 10ean, haren omenez.[14]
- Britainiar Akademiako (FBA) eta Londresko Antiguarien Elkartearen (FSA) kide hautatua izan zen.[15][16]
- Jordaniako erregeak Independentzia Ordenako Ofizial Handi izendatu zuen 1977an.[15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2015-01-05). «Kathleen Mary Kenyon, arqueóloga» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) «Dame Kathleen Mary Kenyon - National Portrait Gallery» www.npg.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) «Dame Kathleen Mary Kenyon - National Portrait Gallery» www.npg.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) «Kathleen Kenyon - Somerville College Oxford» www.some.ox.ac.uk 2021-06-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) «Biography: Kathleen Kenyon, Larger Than Life | Vision» www.vision.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) ARRIETA, JULIO. (2014-03-07). «En busca de las murallas de Jericó» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ Bastovino, Katia S.. Resumen de estratigrafía, métodos y técnicas arqueológicas. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ a b Sorrell, Julia; Sorrell, Mark. (2018-01-31). Alan Sorrell: The Man Who Created Roman Britain. ISBN 978-1-78570-740-7. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Impactante: científicos recrearon el rostro de un hombre de hace 9500 años» infobae (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estructura del cráneo» historia.nationalgeographic.com.es 2017-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Biblia tenía razón: los babilonios quemaron Jerusalén» El Español 2017-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) «History» St Hugh's College (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Castillo, Maria Ocampo. (2018-05-19). Mujeres arqueólogas que cambiaron la forma de entender el pasado | DF Diario Feminista. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) «Kenyon Institute Jerusalem» CBRL (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ a b (Ingelesez) «Kenyon, Dame Kathleen (Mary), (5 Jan. 1906–24 Aug. 1978), Principal of St Hugh’s College, Oxford 1962–73» WHO'S WHO & WHO WAS WHO doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ Tushingham, A. D. (1985). "Kathleen Mary Kenyon (1906 –1978)". . Proceedings of the British Academy..