Kermanxah

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kermanxah
Irango udalerria
Taqwesan Blvd.jpg
Administrazioa
Estatua  Iran
Probintzia Kermanxah
Postakodea 67146
Geografia
Koordenatuak 34° 19′ 00″ N, 47° 04′ 07″ E / 34.316666666667°N,47.068611111111°E / 34.316666666667; 47.068611111111Koordenatuak: 34° 19′ 00″ N, 47° 04′ 07″ E / 34.316666666667°N,47.068611111111°E / 34.316666666667; 47.068611111111
Kermanxah hemen kokatua: Iran
Kermanxah
Kermanxah
Garaiera 1.350 metro
Eremua 97 kilometro koadro
Demografia
Biztanleria 851.405 biztanle
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 083
Ordu-eremua UTC+03:30
Webgune ofiziala

Kermanxah[1] (persieraz: کرمانشاه‎, Kermānshāh) Iran mendebaldeko hiria da, Kermanxah probintziaren hiriburua. Irango Kurdistanen dago, Teherandik 525 kilometro mendebaldera eta Irakeko mugatik 165 kilometrora[2]. 2011n 851.405 biztanle zituen[3]. Biztanle gehienak kurdueraz mintzatzen dira; erlijioari dagokionez, gehiengoa xiita da[2].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak klima mediterraneoa dauka, uda beroekin, Csa Köppen klima sailkapenaren arabera.

Datu klimatikoak (Kermanshah, 1961–1990, muturrekoak 1951–2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.2 21.8 28.4 33.7 38.5 43.0 44.1 44.0 40.4 34.4 28.4 25.4 44.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.5 8.9 14.3 19.7 25.8 33.3 37.8 37.0 32.5 25.0 16.7 9.7 22.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 0.6 2.5 7.7 12.7 17.6 23.6 28.2 27.2 22.4 16.0 8.9 3.5 14.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −24.0 -27.0 −11.3 -6.1 -1.0 2.0 8.0 8.0 1.2 -3.5 -17.0 −17.0 -27.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.3 -3.0 1.2 5.1 8.2 11.4 16.1 15.4 10.6 6.4 1.8 1.7 5.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 67.1 62.9 88.9 69.9 33.7 0.5 0.3 0.3 1.3 29.2 54.3 70.3 478.7
Euri egunak (≥ 1 mm) 11.4 10.7 12.6 11.0 7.6 0.5 0.2 0.4 0.5 4.9 7.9 9.6 77.3
Elur egunak (≥ 1 mm) 5.9 4.7 1.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 3.1 16.1
Eguzki orduak 134.8 150.1 180.7 204.6 268.0 348.3 349.1 336.7 304.6 242.8 187.6 147.9 2855.2
Hezetasuna (%) 75 71 62 57 49 28 23 23 25 40 59 71 49
Iturria (1): NOAA [4]
Iturria (2): Iran Meteorological Organization (muturrekoak)[5][6]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo zibilizazioetako baten sorlekutzat hartzen da Kermanxah, K. a. 10.000 urteko herrixka baten hondakinak aurkitu baitira. Behe Paleolitoan gizakia bertan bizi izanaren aztarnak ere aurkitu izan dira. Hiria sasandarrek sortu zutela uste da; haien esku zegoela, hiri garrantzitsua izan zen IV. mendean: hiriburua zen, errege-erreginen udako egoitza, eta mediku-gunea ere bai.

640. urtean, arabiarrek konkistatu zuten hiria. IX. mendean, Seljuk dinastiaren agindupean, Iran mendebaldeko eta Kurdistanen hegoaldeko eskualdeko kultura- eta merkataritza-gune nagusia izan zen. Lehen Mundu Gerran, 1915. urtean, turkoek hartu zuten. Iran-Irak gerran (1980-1988) suntsitua izan zen.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006. urtean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Behistungo inskripzioa, K. a. 521. urte ingurukoa[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11 .
  2. a b   Kermanshah, thekurdishproject.org, http://thekurdishproject.org/kurdistan-map/iranian-kurdistan/kermanshah/. Noiz kontsultatua: 2017-2-19 .
  3.   Iran: Major Cities, citypopulation.de, https://www.citypopulation.de/Iran-MajorCities.html. Noiz kontsultatua: 2017-2-18 .
  4.   Kermanshah Climate Normals 1961-1990, National Oceanic and Atmospheric Administration, ftp://ftp.atdd.noaa.gov/pub/GCOS/WMO-Normals/RA-II/IR/40766.TXT. Noiz kontsultatua: 2017-2-19 .
  5.   Highest record temperature in Kermanshah by Month 1951–2010, Iran Meteorological Organization, http://www.chaharmahalmet.ir/stat/archive/iran/keh/KERMANSH/7.asp. Noiz kontsultatua: 2017-2-19 .
  6.   Lowest record temperature in Kermanshah by Month 1951–2010, Iran Meteorological Organization, http://www.chaharmahalmet.ir/stat/archive/iran/keh/KERMANSH/6.asp. Noiz kontsultatua: 2017-2-19 .
  7.   Behistun, whc.unesco.org, http://whc.unesco.org/fr/list/1222. Noiz kontsultatua: 2017-2-19 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kermanxah Aldatu lotura Wikidatan