Khalifa Haftar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Khalifa Haftar
General Haftar.jpg
Bizitza
Jaiotza Ajdabiya1943ko azaroaren 7a (76 urte)
Herrialdea  Libia
Lehen hizkuntza arabiera
Hezkuntza
Heziketa Benghazi Military University Academy (en) Itzuli
(1964ko irailaren 16a - 1966)
Hizkuntzak arabiera
errusiera
ingelesa
txinera
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala eta politikaria
Enplegatzailea(k) CIA
Zerbitzu militarra
Adar militarra Libyan Army (en) Itzuli
Libyan armed forces (en) Itzuli
National Liberation Army (en) Itzuli
Gradua landa-mariskal
Parte hartutako gatazkak Libiako gerra zibila
Chadian–Libyan conflict (en) Itzuli
Libyan civil war (2014–present) (en) Itzuli
2011–present Libyan factional fighting (en) Itzuli
Libyan Crisis (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa National Front for the Salvation of Libya (en) Itzuli
Libyan Arab Socialist Union (en) Itzuli
IMDb nm5295480

Khalifa Belqasim Haftar (arabieraz: خليفة بلقاسم حفتر‎; Ajdabiya, 1943 aldean) libiar militarra da, Libiako Armada Nazionalaren buruzagi gorena 2014tik aurrera.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ajdabiyan jaio zen, Zirenaika eskualdean, 1943 aldean. Bengaziko akademia militarrean ikasi zuen 1964-1966 bitartean, Sobietar Batasunean trebatu zen.[2] Idris erregearen aurkako estatu kolpean parte hartu zuen 1969an. Kadafi koronelak boterea hartu zuen orduan, eta haren hurbileko aliatua izan zen Haftar. Estatu nagusiaren buruzagitza eman zion Kadafik. Bien arteko harremana 1980ko hamarkada bukaeran okertu zen. Izan ere, Txadeko gerran Libiako indarrak zuzendu zituen Haftarrek. Txadeko armadak preso hartu zuen, baina Kadafik ez zuen onartu Libiako soldadurik gatibu zegoenik Txaden. Haftar AEBetan erbesteratu zen, eta CIAren egoitzatik hurbil hartu zuen etxea, Langleyn.[3]

2011n itzuli zen Libiara, Kadafiren aurkako matxinada eta NATOren esku hartzea hasi ondoren. Handik aurrera, itzalpean eratu zuen bere agintepeko indar militarra, Tobrukeko gobernuaren adar militar bilakatu zena; gobernu horrek kontrolpean zuen Libiako ekialdea eta hego-mendebaldea, baina mendebaldeko zati gehiena, Tripoli hiriburua eta Misratah hiria barne, GNC Kongresu Nazional Nagusiaren eraginpean zegoen. 2014ko maiatzean, Egiptok eta Saudi Arabiak emandako laguntza militarrari esker, milizia islamisten aurkako Duintasuna Operazioa abiarazi zuen, baina gerra fronteak bere horretan iraun zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zubimendi, Mikel. Irabazlerik izango ez duen gerra totala lehertzear da Libian. Naiz egunkaria, 2019ko apirilak 7, naiz.eus . Noiz kontsultatua: 2019-4-8.
  2. Khalifah Haftar – a new Al-Sisi in Libya. middleeastmonitor.com . Noiz kontsultatua: 2019-4-8.
  3. a b Rodriguez, Mikel. Militar boteretsua Libiako anabasan. Berria egunkaria, 2015eko maiatzak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-4-8.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khalifa Haftar Aldatu lotura Wikidatan