Kon Ichikawa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kon Ichikawa
Kon Ichikawa.jpg
Bizitza
Jaiotza Ise1915eko azaroaren 20a
Herrialdea  Japonia
Lehen hizkuntza japoniera
Heriotza Tokio eta Ise2008ko otsailaren 13a (92 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (pneumonia)
Familia
Ezkontidea(k) Natto Wada
Hezkuntza
Hizkuntzak japoniera
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
IMDb nm0406728

Kon Ichikawa (市川 崑 Ichikawa Kon?, Ise, Mie prefetura, 1915eko azaroaren 20a - Tokio, 2008ko otsailaren 13a) japoniar zinema-zuzendaria izan zen.

1933an, Kiotoko J.O. estudioetako animazio-sailean hasi zen lanean, eta panpina artikulatuak filmatzeko teknika ikasi zuen han. Gero, zuzendari-laguntzaile gisa lanean hasi, eta Tokiora joan zen. Han, Natto Wada gidoigilea ezagutu eta esposatu zuen. Lan asko egin zuten elkarrekin, eta Nattok idatzi zizkion bere filmetarako gidoirik onenak. 1946an hasi zen filmak zuzentzen, baina 1956an egin zuen lehen maisulana: Harpa birmaniarra, budismo-kutsuko gerraren aurkako filma; arrakasta handia izan zuen nazioarteko zinema-jaialdietan. 1959an, gai berari heldu zion film are gogorrago batean. Sua lautadan (1959) zuen izenburua film hark, eta Filipinetako gerraren miseriak kontatzen ditu oso modu gordinean. 1963an, Antzezle baten mendekua egin zuen, eta 1965ean Tokioko Olinpiar Jokoak, joko haietako film ofiziala. 1980ko hamarkadan, zenbait film egin zituen gazteentzat, esate baterako, Horda basatiak (1980), komiki ezagun batean oinarrituta eta irudi erreala eta marrazki bizidunak nahastuz, eta Ilargiko printzesa (1987), herri-ipuin batean oinarritua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kon Ichikawa Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Japonia
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.