Konstantin Balmont

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Konstantin Balmont
Konstantin Balmont by Valentin Serov 1905.jpg
Bizitza
Jaiotza Vladimir Governorate1867ko ekainaren 15a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Noisy-le-Grand1942ko abenduaren 23a (75 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (pneumonia)
Familia
Ezkontidea(k) Jekatěrina Alexejevna Balmont
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
gaztelania
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria, poeta eta idazlea
Lan nabarmenak Burning Buildings
Let Us Be Like the Sun
Nominazioak
Izengoitia(k) Б-ъ, К., Гридинский, Дон, К.Б. eta Лионель
Genero artistikoa Elegia
BalmontSignature.png

Konstantin Dmitrievitx Balmont, errusieraz Константи́н Дми́триевич Бальмо′нт (Shuya, Errusiar Inperioa, 1867ko ekainaren 15agreg. - Paris, Frantzia, 1942ko abenduaren 23a) errusiar olerkaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. Balmont, 1880ko hamarkadan.
Yekaterina Andreeva, Balmonten bigarren emaztea.

Hainbat bider kanporatu zuten unibertsitatetik, Zuzenbidea ikasten ari zela, eta azkenean erbestera jo zuen. Europan, Ekialde Urrunean eta Afrikan ibili zen 1913 arte, eta urte horretan Moskura itzuli zen. Gogoz hartu zuen 1917ko Iraultza, baina zaila egin zitzaion erregimen berriaren legeetara makurtzea, eta Parisera alde egin zuen.

Sinbolisten arteko olerkarietan puntakoena bezala hartu zuten, "Iparraldeko zeruaren azpian" (1894) argitaratu zuenean. Haren olerkiak Iparburuko ikuspegiari buruzkoak dira, Iparburutiko ikuspegietan oinarritutako poema-sail bat da berea. "Etxeak sutan" (1900) eta "Gaitezen eguzkiaren pareko" (1903) olerki-liburuekin jo zuen gailurra eta ondoren zeukan fama galduz joan zen, ez baitzen izan gauza estiloz aldatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantin Balmont Aldatu lotura Wikidatan