Ponponio Mela
Ponponio Mela | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Algeciras, I. mendea |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Erroma, c. 45 ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | geografoa, idazlea eta historialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Ponponio Mela (latinez, Pomponius Mela) Iulia Traductan (gaurko Espainiako Algecirasen), jaioa I. mendean, Klaudio enperadorearen garaikoa.
Ezagutzen dugun bere lan bakarra hiru bolumeneko "De Chorographia" I. mendeko 40 hamarkadan idatzia da. Batez ere, Hispania, Galia eta Germania jorratzen du baina Asia eta Afrikaraino ere heltzen da. Idazten duen guztietan interesgarriena herrien deskribapenak dira.
Itzal handiko idazlea zen antzinako garaian, Plinio Zaharrak hasita eta Petrarcaraino. Pizkundean antzinako idazlerik errespetatuenetariko bat zen.
Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Latinez) "De Chorographia"ren testua
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ponponio Mela ![]() |