Lindau (Bavaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lindau
Alemania Alemaniako udalerria
LindauInsel.jpg
DEU Lindau COA.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Bavaria
Eskualdea Suabia
Barrutia Lindau
Udalerria Lindau
Postakodea 88131
Udal kodea 09776116
Geografia
Koordenatuak 47° 32′ 45″ N, 9° 41′ 02″ E / 47.545833333333°N,9.6838888888889°E / 47.545833333333; 9.6838888888889Koordenatuak: 47° 32′ 45″ N, 9° 41′ 02″ E / 47.545833333333°N,9.6838888888889°E / 47.545833333333; 9.6838888888889
Lindau (Bodensee) in LI.svg
Lindau hemen kokatua: Alemania
Lindau
Lindau
Garaiera 401 metro m.
Azalera 33,05 km²
Demografia
Biztanleria 24.560 biztanle
Dentsitatea 743,12 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 08382
Webgune ofiziala

Lindau Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Suabia eskualdean dagoena. Konstantzako aintzirako irla batean eraikia dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lindau izenaren lehenengo aipamena Suitzako Sankt Galleneko monje batek egiten du 882an, esanaz bertan konbetu bat bazela, hala ere indusketa arkeologikoek I mendeko erromatarren asentamendu baten aztarnak aurkitu dituzte.

1180an San Esteban eliza eraiki zen eta 1224ean frantziskotarren monasterioa. Hauen inguruan eratzen joan zen herriak 1274/75ean inperioko hiri askearen titulua eskuratu zuen. Hiriak berehala onartu zuen protestantismoa. Hogeita Hamar Urteko Gerran suediarrek erasotu zuten hiria, baina goizaldean hiritar batzuk ixilpean suediarren artera sartu eta beren armak deuseztu zituzten, hiria salbatuz.

1802an hiri aske titulua galdu eta Austriarren esku gelditu zen Lindau, hala ere 1805ean Bavariari itzuli zitzaion. 1853an uhartea eta ertza elkartuko zituen trenbidea eraiki zen eta 1856ean kaia berriztu zuen, Bavariako kai bakarra.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren frantziarren okupazio eremuan gelditu zen, Bavaria amerikarren esku egon arren. 1955ean berriro itzuli zen Bavariara.

Bavariako lehoia eta itsasargia

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Esteban eliza
  • Lindauko Itsasargia: Bavariako itsasargi bakarra denak bavariarren lehoia du parean.
  • Udaletxea (Rathaus)

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lindau ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lindau (Bavaria) Aldatu lotura Wikidatan