Konstantzio Kloro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Konstantzio Kloro
Const.chlorus01 pushkin.jpg
Erromatar enperadorea

305eko maiatzak 1 - 306ko uztailak 25
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotza Dardania250eko martxoaren 31
Heriotza Eboracum306ko uztailaren 25a (56 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Flavius Eutropius
Ezkontidea(k) Helena Konstantinoplakoa
Flavia Maximiana Theodora
Seme-alabak
Leinua Tetrarkia
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Erromako erlijioa

Kaio Flavio Valerio Konstantzio Kloro (latinez: Gaius Flavius Valerius Constantius; 250eko martxoaren 31 - 306ko uztailaren 25) Mendebaldeko Erromatar Inperioko enperadorea izan zen 305etik hil zen arte. Kloro (zurbila) goitizena bizantziar historialariek eman zioten. Konstantino I Handiaren aita zen Konstantzio.

Jatorri grekozko familia batean jaioa, haren estreinako urteei buruz ez dago informazio garbirik, guregana ailegatu zaiguna historian baino mitoetan oinarritzen baita. 296 inguruan Konstantzio Britanian aritu zen, tribu batzuen matxinadak bertan behera uzten.

Abilezia militarra erakutsita eta Dalmazia probintziako gobernatzailea izan ondoren, Maximianok zesar titulua eman zion 293an, zeinen alabarekin ezkondu zen, lehenengo emazteaz, Helenaz, dibortziatu ostean.

Germaniako mugak indartuta, germaniar inbasioak geldiarazi ahal zituen. Kristauen jazarpenari zegokionez, gupidatsu jokatu zuen Konstantziok.

305eko maiatzaren 1ean augusto titulua jaso zuen. Baina hurrengo urtean Yorken hil zen, piktoen kontrako kanpaina batean. Konstantino semeak ordezkatu zuen Britainian eta Galeriok Erroman.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantzio Kloro Aldatu lotura Wikidatan