Kristina Berasain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristina Berasain

Bizitza
JaiotzaLizarra1973ko abuztuaren 25a (50 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Berria

Facebook: kristina.berasain Twitter: kristinakarekin LinkedIn: kristina-berasain-885786113 Edit the value on Wikidata

Kristina Berasain Tristan (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1973ko abuztuaren 25a) kazetaria da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahaztutako gatazketan eta giza eskubideetan espezializatutako kazetaria da. Berria egunkariaren mundua saila zuzendu du urte luzez. Egunkariak sarritan bidali izan du leku gatazkatsuetara: Gaza, Riff, Egipto, Maroko, Ceuta eta Melilla… Hegoaldera eta ekialdera bidaiatzeko joera izan du, eta beti erreparatu dio herri ahaztuei: palestinarrak, kurduak, amazigak, errefuxiatuak, baina bereziki, sahararekin dauka lotura.[3]

Mendebaldeko Saharara 2005ean intifadaren berri ematera joan zenean kateatu zen herri horrekin. .

Hori izan zen nire lehenengo bidaia eta markatu egin ninduen. Lurralde okupatuetan errepresiopean edo basamortuen basamortuan abandonatuta dagoen herri horren ahotsa helarazteko ahalegina egin dut. Kazetaritzak konpromisoa ere eskatzen du.

Saharako herria banatuta dagoen hiru eremuetara bidaiatu duen kazetari bakarretakoa da: lurralde okupatuetara, lurralde liberatuetara eta errefuxiatuen kanpalekuetara,[4][5] Tindufen (Aljeria).2005ean Aaiun hiriburutik kanporatu zuten eta handik hamar urtera, Donostiako Udaleko ordezkaritza batekin sartu ahal izan zen Mendebaldeko Saharara.2018an Hondurasko San Pedro Sula hiritik irten zen errefuxiatuen lehen karabanaren berri eman zuen. Karabana Mexikoko Tijuana hirira iritsi zen unearen lekuko izan zen. Donald Trumpen gobernuak egindako mehatxuen aurrean amore eman gabe aurrera jarraitu zutenei buruzko kronikak idatzi zituen.[6]

ETBko Ahoz Aho saioan aritu zen ahaztutako gatazketaz hitz egiten.

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mezuak Mendebaldeko Saharatik dokumentalaren egilea da. FiSahara nazioarteko zinemaldian proiektatu zen dokumentala.[7]
  • Mensajes desde el Sahara Occidental dokumentalaren egilea ere bada.[8][9][10]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidean zehar hitzaldiak ere eman ditu Kristinak, baita moderatzaile lanak egin ere, besteak beste:

  • Los derechos humanos en el Sahara Occidental mahai ingurua moderatu zuen Gasteizen.[17]
  • Batalla legal contra el expolio jardunaldietan moderatzaile lana Gasteizen.[18]
  • Mujeres víctimas de trata aurkeztu eta moderatu zuen Donostian.[19]
  • Inoiz ahaztuko  ez ditudan emakumeak izenburuaz Irunen emakume idazlearen egunean. [20]
  • Kurdistango egoerari buruzko hitzaldia Pasaian, Bixi Bixi Elkarteak antolatutako 'Gora herriak!' ekimenaren barruan.[21]
  • Mendebaldeko Sahara: basamortu bat kazetarientzat txostenaren aurkezpenean parte hartu zuen Alfonso Armadak eta Edith Rodriguezek, Mugarik Gabeko Erreportariak taldeko kideekin, Hayat Erguibi Equipe Mediako kidearekin eta Xavier Aldekoa kazetariarekin.[22][23]
  • Noticias desde el frente del Sahara Occidental izenburuko mahainguruan parte hartu zuen Fronte Polisarioko ordezkari, Mohamed Fadel Beiruk, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan aditu Juan Soroetak eta Arantza Chacón SEADen lagunen elkarteko koordinatzailearekin.[23]
  • Gure Esku Dagok Lizarran erabakitzeko eskubidea ardatz antolatutako mahai-ingurua moderatu zuen. Jose Antonio Urbiola, Laura Mintegi Laura Perez eta Iñaki Bernal politikariekin.[25]
  • Iparra-Hegoa. Mugen gainetik Euskal Herria jardunaldietako moderatzailea izan zen. Katalunia hizpide izan zuten ANCko Liz Castro, Sumateko Jose María Clavero eta Joan Solé.[26]
  • EHUko Udako Ikastaroetan parte hartu du Berria Komunikazio Eskolan, Miramar Jauregian.[27]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017an Maria de Maeztu Literatur Lehiaketa irabazi zuen Tximeleta bat naiz lanarekin
  • 2022an ere Maria de Maeztu Literatur Lehiaketa irabazi zuen Arrastoak, lorratzak, uharak lanarekin.
  • 2024an prentsa alorreko Argia saria jaso zuen, 'Sahara, herri bat erresistentzian' liburuarengatik.[28][29]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Kristina Berasain eta Xabier Euzkitze euskal kazetariek Euskadiko ehun erreportarik baino gehiagok sinatutako adierazpena irakurri zuten Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan lan egiten duten saharar lankideei babesa jakinaraziz, Aieteko Jauregian egindako ekitaldi batean.[30][31]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tristan, Kristina Berasain. «Kristina Berasain Tristan» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  2. Kristina Berasain Tristan | EIBZko liburutegia. (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  3. «'Albistearen atzetik' erreportajea, gaur gauean, "Ur Handitan" saioan» EITB 2021-06-21 (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  4. «DÍA DE LAS ESCRITORAS 2022 (IRUN) » De planes por la comarca» De planes por la comarca (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  5. Kristina Berasain – Rebelion. (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  6. Kristina Berasain GOIZ BERRI. (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  7. BERRIA. 'Mezuak Mendebaldeko Saharatik' dokumentala. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  8. Casagrande, Orsola. (2020-12-10). «La guerra olvidada del pueblo Saharaui: Entrevista con Kristina Berasain» Global Rights (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  9. «Kristina Berasain - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  10. 'Mensajes desde el Sáhara Occidental'. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  11. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-17). «‘Sahara, herri bat erresistentzian’ liburua ondu du Kristina Berasainek» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  12. «Sahara, herri bat erresistentzian» Berria 2023-11-16 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  13. ««Axolagabekerian eta ahanzturan» eroritako gatazka baten kronika» Berria 2023-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  14. «Mendebaldeko Sahara deskolonizazio bidean dagoen lurraldea da» Berria 2023-11-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  15. «Kristina Berasain: "Saharar herria traizioetan kateatuta bizi izan da"» EITB 2023-11-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  16. «Kristina Berasain 'Sahara, herri bat erresistentzian' liburuaz - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  17. «Ezkerraberri.eus // Ezkerraberri Fundazioa» ezkerraberri.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  18. «Programa de las jornadas "Actuemos contra el Expolio"» Actuemos contra el expolio (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  19. «TRATA | Caritas Gipuzkoa» www.caritasgipuzkoa.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  20. «Irun celebra el Día de las Escritoras - Ayuntamiento de Irun» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  21. «'Gora herriak! afronta su segunda jornada con proyecciones de cine» El Diario Vasco 2021-05-28 (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  22. «Presentación del Informe "Sahara Occidental: un desierto para el periodismo" Informearen aurkezpena» Delegación Saharaui en Euskadi (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  23. a b «Mendebaldeko Sahararen egungo egoera aztertuko dugu SEAD aldarrikatu zeneko 41. urteurrenean» Arabako SEADen Lagunen Elkartea - Asociación de Amigas y Amigos de la RASD de Álava 2017-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  24. «Benet Salellas: Juicio a la democracia | Katakrak» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  25. MAHAI-INGURUA / MESA REDONDA: 1. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  26. «Iparra-Hegoa 2017. Mugen gainetik Euskal Herria • ZUZEU» ZUZEU 2017-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  27. «curso_verano_berria - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea - UPV/EHU» Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  28. «Kristina Berasainek jaso du prentsa alorreko Argia saria, 'Sahara, herri bat erresistentzian' liburuarengatik» Berria 2024-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  29. «Prentsako Argia Saria: Sahara. Herri bat erresistentzian» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  30. mundubat. (2020-12-10). «Más de un centenar de periodistas vascos se solidarizan con sus compañeras saharauis en el Día Internacional de los Derechos Humanos» Mundubat (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  31. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-12-10). «Periodistas vascos denuncian la persecución a compañeros saharauis» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]