Kronstadteko matxinada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kronstadteko matxinada
Boltxebikeen aurkako muturreko ezkertiar matxinadak – Errusiako Gerra Zibila
Kronstadt attack.JPG
Armada Gorria Kronstadt erasotzen
Data 1921eko martxoaren 7tik 17ra
Lekua Kronstadt, Kotlin, Errusiako SESF
Emaitza Armada Gorria garaile
Gudulariak
Errusia Armada Gorria Anarchist flag.svg Sobietar itsas-gudariak

Anarchist flag.svg Kronstadteko milizianoak

Buruzagiak
Errusia Mikhail Tukhatxevski
Errusia Leon Trotski
Anarchist flag.svg Stepan Petritxenko
Indarrak
1. eraso: 10.073, 2. eraso: 25.000-30.000 1 eraso: 11.000, 2. eraso: 17.961
Galerak
2. eraso 527–1.412, 1.an ezezagunak. 1.000 hildako guduan eta 1.200-2.168 fusilatu

Kronstadteko matxinada (errusieraz: Кронштадтское восстание, Kronshtadtskoye vosstaniye) sobietar itsasgizonek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren gobernuaren aurka egindako altxamendua izan zen. Errusiar lurretan boltxebikeen aginteraren aurka eginiko azken matxinada handia izan zen. Errebolta 1921eko martxoko lehen asteetan hasi zen Kronstadt hirian, Kotlin uharteko (Finlandiako golkoa) ontzi gotorlekuan[1]. Historikoki, Kronstadt Errusiako gerra ontzidiaren basea izan da, San Petersburgotik 58kmra baino ez dagoelako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibila amaitzean, Errusia lur jota zegoen. 1920 eta 1921eko lehorteek, eta azken urteetako goseteak herrialdea hondamendira eraman zuten. Urriko Iraultzaren osteko urteetan, izurriteek, goseteek, borrokek eta exekuzioek izugarrizko krisi ekonomiko eta soziala eragin zuten, 20 milioi lagun baino gehiago hil baitziren. Beste milioi batek Wrangel jeneralaren agindupeko Armada Zuriarekin bat egin zuen, modu honetan gerraren hondamenditik ala jazarpenetik ihes egiteko.

Egoera honek altxamendu (Tambov-eko matxinada) eta grebak sorrarazi zituen. Hirietan bat-bateko hainbat greba sortu ziren, eta otsaila bukaerarako Petrogrado (San Petersburgo) greba orokorraren ateetan aurkitzen zen. Horiek horrela, otsailaren 26an, Petrogradon gertatutako ekintzei erantzunez, Petropavlovsk eta Sebastopol itsasontzietako tripulazioak larrialdiko bilera bat egin eta hirira ordezkaritza bat bidaltzea adostu zuen, grebaren inguruko mugimenduei buruzko informazioa lortzeko. Bi egun beranduago, ordezkaritza itzultzean, gainontzekoei grebari buruzko informazioa eman zieten, eta itsasgizon guztiak mugimenduaren alde azaldu ziren, gobernuak grebalarien aurka agertutako errepresio bortitza zela eta.

Martxoaren 17ra arte gobernuaren indarrek ezin izan zuten Kronstadt mendean hartu. 8.000 bat lagunek (marinelek zein zibilek) Kronstadtetik alde egin eta Finlandian babes hartu zuten. Iturri ofizialen arabera, 527 pertsona hil eta 4.127 zauritu ziren. Historialariek, ordea, askoz biktima gehiago izan zirela uste dute. Victor Sergeren arabera, matxinadan parte hartu zuten 500 marinel baino gehiago hilarazi zituzten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Simkin, John, Kronstadt Uprising, Spartacus.schoolnet.co.uk, http://www.spartacus.schoolnet.co.uk/RUSkronstadt.htm .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kronstadteko matxinada Aldatu lotura Wikidatan