Piotr Wrangel

Pyotr Nikolaievitx Wrangel» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Piotr Wrangel
Pyotr Wrangel 1920, painting.jpg
Bizitza
Jaiotza Zarasai1878ko abuztuaren 27a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Brusela-Hiriburua eskualdea1928ko apirilaren 25a (49 urte)
Hobiratze lekua Belgrade New Cemetery
Heriotza modua : pozoitzea
Leinua Wrangel family
Hezkuntza
Heziketa Nikolaevskaya Cavalry school
Saint Petersburg Mining University
General Staff Academy
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak ofiziala
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Imperial Russian Army
Zalditeria
Gradua Q4340309
teniente jeneral
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Errusiako Gerra Zibila
Errusia-Japonia Gerra
Врангель Петр Ник. автограф 1920е.JPG

Piotr Nikolaievitx Wrangel (errusieraz: Барон Пётр Николаевич Врангель; Novo-Aleksandrovsk, Errusiar Inperioa, egun Zarasai, Lituania, 1878ko abuztuaren 27agreg./abuztuaren 15ajul. - Brusela, 1928ko apirilaren 25a) errusiar jenerala izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiarren eta japoniarren arteko gerran parte hartu ondoren, Lehen Mundu Gerran borrokatu zen. 1917. urteko iraultza piztu zenean, Krimeara erretiratu zen eta sobietarren aurka jardun zuen Anton Denikinen gudarostearekin batean. Poloniarren eta sobietarren arteko gerra garaian, berriro antolatu zuen Krimean gudarostea (1920), Dnieper ibaiaren inguruak eraso zituen eta Ekaterinoslav (egungo Dnipropetrovsk) eta Mariupol konkistatu zituen.

Poloniako gerra amaitu zenean, ordea, sobietarrek gogor ekin zioten Wrangeli eta honek Krimearantz egin zuen atzera. Gudaroste sobietarrak Perekopeko istmoa bereganatu zuenean, 120 gerra-ontzi bildu zituen eta aliatuen laguntzaz Konstantinoplarantz abiatu zen 135.000 pertsonarekin batean, 70.000 soldadu barne. 1921. urtean, Frantziak eta Ingalaterrak uko egin zioten Wrangeli laguntza emateari, baina 1925 arte ez zuen borroka eten. Urte horretan bere gudarosteko estatu nagusia desegin zuen, Jugoslaviatik irten zen eta Belgikara erretiratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piotr Wrangel Aldatu lotura Wikidatan