Lacaille 8760

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lacaille 8760
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Microscopium
Igoera zuzena 21h 17m 15.2697s[1]
Deklinazioa -38° 52′ 02.502″[1]
Itxurazko magnitudea (V) 6.67
Ezaugarriak
Mota espektrala M0Ve[2][3]
U−B kolore indizea +1.165[2]
B−V kolore indizea +1.395[2]
Aldakor mota Flare star
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv) +20.7[3] km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: -3258.79[1] mas/u
Dec.: -1146.51[1] mas/u
Paralajea (π) 253.41 ± 0.80[4] mas
Distantzia 12,87 ± 0,04 au
(3,95 ± 0,01 pc)
Magnitude absolutua (MV) 8.69
Zehaztasunak
Masa 0.60 M
Erradioa 0.51 R
Argitasuna (bolometrikoa) 0.049 L
Argitasuna (bisuala, LV) 0.029 L
Gainazaleko grabitatea (log g) 4.78
Tenperatura 3,800 K
Errotazioa 40 ± 12 days
Biratze abiadura (v sin i) 3.3[3] km/s
Adina < 0.40 Gu
Beste izendapenak
AX Microscopii, AX Mic, GJ 825, HD 202560, LHS 66, CD-39°14192, GCTP 5117, HIP 105090.[2]
Datubase erreferentziak
SIMBAD data
Exoplanet Archive data
ARICNS data

Lacaille 8760 (GJ 825 / HD 202560 / HIP 105090) gure Eguzki-sistematik 12,87 argi-urtera, Microscopium konstelazioan dagoen izar bat da. +6,67 itxurazko magnitudekoa, Alfa Microscopiigandik hegoaldera, Gamma Microscopiigandik hego-mendebaldera eta Theta1 Microscopiigandik ipar-mendebaldera dago. Nicolas Louis de Lacaillek 1763an argitaratutako hego hemisferioko 9766 izarren katalogoan sartu zuen izarretako bat da.

Lacaille 8760 nano gorri bat da, bere espektro mota, kontsultatutako iturrien arabera, K7 eta M2Veren artean dagoelarik. Bere magnitude absolutua Lurretik gertu dauden Proxima Centauri, Wolf 359 eta Ross 154 bezalako beste nano gorri batzuena baino handiagoa da, bere argitasuna eguzki argitasunaren %2,8a delarik. Bere masa, 0,6 eguzki masa ingurukoa da, eta bere diametroa eguzki diametroaren %66 eta %72 artekoa da.

Izar ñirñirkari bat da, baina ez bereziki aktiboa, batez beste, egunean behin baino gutxiagotan erupzio egiten duelarik. AX Microscopii izar aldagarri izendapena darama. Izar ñirñirkari bezala duen aktibitate txikia eta galaxiaren inguruko bere orbita eszentrikoagatik (e = 0,23) Lacaille 8760 gure Eguzkia bezain zaharra behintzat badela pentsatzen da. Gertuen dituen izarrak Epsilon Indi, 4,1 argi urtera, Gliese 832, 4,2 argi urtera, eta Lacaille 9352, 4,9 argi urtera dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d   Perryman, M. A. C.; Lindegren, L.; Kovalevsky, J.; Hoeg, E.; Bastian, U.; Bernacca, P. L.; Crézé, M., Donati, F.; Grenon, M. et al. (1997ko uztaila), «The HIPPARCOS Catalogue», Astronomy and Astrophysics 323: L49–L52, Bibcode1997A&A...323L..49P .
  2. a b c d   V* AX Mic -- Flare Star, SIMBAD, Centre de Données astronomiques de Strasbourg, http://simbad.u-strasbg.fr/simbad/sim-id?Ident=AX+Mic .
  3. a b c   Torres, C. A. O.; Quast, G. R.; da Silva, L.; de La Reza, R.; Melo, C. H. F.; Sterzik, M. (2006ko abendua), «Search for associations containing young stars (SACY). I. Sample and searching method», Astronomy and Astrophysics 460 (3): 695–708, doi:10.1051/0004-6361:20065602, Bibcode2006A&A...460..695T .
  4.   Perryman (1997), HIP 105090, The Hipparcos and Tycho Catalogues, http://webviz.u-strasbg.fr/viz-bin/VizieR-5?-source=I/239/hip_main&HIP=105090 .