Lankide:Ainhoa.Rodriguezg/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zinema musikala, filmaren argumentuan, musika eta dantzak sartzen dituen zinema generoa da. Hollywoodek egindako musika-zinemaren sorrerak New Yorkeko antzerkiaren erreforma du oinarri bezala[1]. Ez dago beste generorik hau bezain amerikarra, ezta westerna bera ere[2]. Alde batetik genero honen sorrerak zinema heldutasun teknikora hel zedila lortu zuen, eta beste alde batetik momentu horretara arte teknikoki existitzen ez zen generoa indartzea lortu zuen.

Garai horretan zegoen krisi edo gatazka armatuaren ondorioz, zinema ikusleek produktu iheskor edo alaiak eskatzeko joera zuten; bizitza errealaren sufrimendua edo gristasuna ameskizun, itxaropen eta baikortasun dosi beharrezkoekin lehuntzen duten produktuak alegia[2]. Antidoto hauen sailean, batez ere, zinema musikala aurkitu dezakegu. Generoa guztiz eraginkorra izan ohi da zineman, efektu terapeutikoa edo konpentsatzailea bilatzen dutenentzat, barre egiteko, dantzatzeko edota abesteko aukera ematen duelako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema musikalak 30. hamarkadatik aurrera jo zuen goia. Hollywoodek nagusitasun eztabaidaezina izan du genero honetan. Genero honen hasieretan, zatiak garapen narratiboarekiko konexio asko mantendu gabe sortzen ziren, hunkitzeko helburuarekin. Hala ere, bere heldutasunera heltzerakoan, generoa estilizatu zen, elementuak gehiago kateatuz. Busby Berkeley, hartzen da zinema musikalaren aita gisa, antzerkiaren generoarekiko diferentzia markatu zuelako hizkuntza zinematografikoa sartzerakoan; esate baterako The Go Setter edo La calle 42.

Hala ere, Alan Croslanden "The jazz Singer" generoaren bataioa izan zen[3]. Scott Fitzgeralden Estatu Batuetan, krakarekin ia behea joko lukeena, lehen film soinudun (partzialki) hau estreinatu zen. Cole Porter, George Gershwin edo Irving Berlinek beraien melodiak ipini zizkioten filmari edozein herritako edo hiritako zinema aretoetara trasladatzeko. Genero honetako lehen filmak Rouben Mamoulianiri zor dizkiogu: Aplausse (1929) eta Love Me Tonight (1932), edo Victor Flemingen, The wizard of oz (1939), Judy Garlandengatik interpretatua eta Over de Rainbow musika-gai ospetsua duenak[4][5].

Zine musikal amerikarraren bost hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zine musikalaren jaiotza, zinemara soinua aplikatzearen aldiberekoa da. Izan ere, ikusle zinematografikoak pantailan entzungo duen lehenbiziko konpasak musikalak eta kantak dira. Bereziki, Al jonson-en ahotsa “The jazz Singer" fimaren protagonista. Warner Brosek, lehenengo musikala abiarazi zuen konpainia izan zen, eta soinuaren indartze-prozedura aurretiazko jabea.

Bestalde, doinoudun zinemaren agerpena gertatzen den une historikoan, musikalaren goren unerako joeraduna zirudien alderdi guztietan. Izan ere, depresio handiaren egunak ziren, 1927an zetorrenak eta 1929an wall street-eko pitzadura gertatu zenean, urteak minduko lituzkete, akordio berriaren ahaleginak, herrialdeko ekonomiarekin. Edonola ere, musikalaren boomak hain handia izan zen bere existentziaren lehen urteetan benetako hantura izan zuela, generoaren biziraupena arriskuan jarriz, baina, Warner firmeko kalitateei esker salbatu izan zen[6].


40ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939. urtetik aurrera  MetroGoldwin-Mayer bihurtuko da zinema musikalaren produktore nagusia, eta erabat aberastuko da. Busby Berkeley bezalako zinema zuzendariaren etorrerarekin eta "The jazz Singer" bezalako klasikoekin sorrerarekin (Judy Garland aktorea famatua izatera eraman zuen pelikula).

Garai honetan erabat finkatzen da zinema musikala, 30. hamarkadako arrakasta mantentzen duen bitartean. Hasteko askatasun artistiko tekniko handia lortzen dute, istorio barietate desberdinekin eta aurrerapen teknikoen laguntzarekin. Garai honetako musikalak finkatuagoak daude, egin beharrak askoz ere argiagoa izanik eta posibilitate artistiko gehiagoren bila. Produktoreek musikala potentzial handia duela ikusi zuten eta hau hurrengo fasera eramatea erabakitzen dute[6].

50ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50. hamarkadan generorik arrakastatsuena bihurtu zen, zinema produktore guztiak genero honetara esklusiboki zentratzera eramanez. Generoa berritzen hasten da, kaleetara edatuz, populazioa gero eta larrituagoa zegoelako arazo sozialak direla eta. Aurreko urteetan bezala musikalen selekzioa inoiz baino zabalagoa bihurtzen da, zinema historiako zenbait klasiko sortuz. Generoa artistikoki eta teknikoki erabat menderatuko duen kantu eta dantzaren arteko koordinazioa sortuko da. Horrez gain, Arthur Freed industriako produktore nagusi eta boteretsuenetakoa bihurtzen da garai honetan. Cyd Charisse zuzendariak zenbait pelikula paregabe egin zituen Silk Stockings edota The Broadway Melody[6].

60ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60. Hamarkadatik aurrera generoaren dekadentzia hasten da. Lehengo aldaketa erradikalak sortzen dira istorioetan, erromantiko eta komediazko musikala alde batera utziz, gai serioagoak eta dramatikoagoak lantzeko. Ikusleak gero eta zorrotzagoak bihurtzen dira, produkzio handiagoak, musikal kantitate gehiago eta aktore famatu eta hoberenak eskatuz. Gainera orain arte generoan elkar koordinatzen ziren diziplinak, dantza eta kantua, banandu egiten dira 2000. urterarte, tarte horretan kantua diziplina nagusia bihurtuz. Garai honetan "My fair Lady", "West Side Story" eta "Gigi" bezalako pelikulak agertu ziren[6].


70ko harmarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoaren dekadentzia erabat hedatzen da. Kantua eta dantza bananduta jarraitzen dute baina kasu honetan, dantzak garrantzi handiagoa hartzen du. Genero klasikoa akabatuta dago eta honen beharrean zinema modernoa erreklamatzen da. Nahiz eta musikala alde batera gerartu, ez da guztiz desagertzen. Hair , Grease edota  Jesus Christ super star” bezalako pelikula famatuak sortzen dira[6].

XXI. Mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema musikalaren historian zehar, asko ikusi ditugu, batzuk onak eta beste batzuk ez hainbeste. La La Land, Oscar sarietan sei estatuen irabazle berria, genero garrantzitsuenetariko bati bueltatu dio indarra[7]. Chicago (2002) geroztik, film musikal batek ere ez, ez du lortu Oscar sarietarako izendapen ugari izatea.


The City of Stars, 2000tik egin duten zinema musikal-ekoizpen sinestezinena da. Beraz, musikalaren aintza ez zen ''Cantando bajo la lluvia '' edo '' West Side Story '' pelikuletan bakarrik geratu[8].


Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmei soinua gehitzen zaie, protagonistari trebezia artistiko eta dantzagarria emateko. Ikuskizunaren tonuaz diharduenean,dekoratua distiratsua da eta jantziak koloretsuak. Normalean genero hau istorio melodramatiko edo dramatiko eta erromantiko edo komediarekin erlazionatzen da, horregatik oso ohikoa da beste genero batzuekiko konexioa[9]. Fantastikotasunaren forma bat bezala ere ikus daiteke musikala, hitzaren adiera guztietan: harrigarria eta aparta dena irudikatzen duena, musikalean inplizitua dirudien izaera bozkariozko hori ( nahiz eta horrela beti ez izan); sinestezina dena zerbait berezkoa bezala onartzea; eta mundu posibleen sorrera.

Teknika eta ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikala zinema soinudunarekin  batera jaiotzen da. Bi hauek sortzen direnean Estatu Batuak ez dira oraindik depresio handiaren garaian sartzen, naiz eta honen arrastoak agertzen hasi.  Soinuaren jaiotza urgentzia teknologiko-ekonomiko bihurtzen da, Hollywoodeko produktore handietako bat, Warner Brosa, arriskatzen duen krisialdia saihesteko. Produktorea arriskua saihestea lortzen du, atzeraldiko merkaturako prozedura berriaren irteerarekin, naiz eta hesi linguistikoen beldur izan, koste izugarri aberatsak kontuan izan gabe, bai estudioentzako eta baita aretoentzako, sistema berriaren akoplamendua krisian, jadanik dagoen negozio baten uzkurtzea eragingo du. Egoera ikusita, Warner anaiak abenturara salto egingo dute, errezibimendu ezin hobeagoa jasoz. Entzuleek, hizkuntza atzerritarrak abestien bitartez onartuko zituztela baloratu zuten.

Esan beharra dago, soinua irudiarekin sinkronizaturik dagoen zinemak ez zuela ezer berririk suposatzen 1926an. Frantzia eta Estatu batuetan Edison eta Páthek jadanik aurreikusi zuten arazo hau, baina ez zuten komertzializatzera heldu, produktoreek ez baitzuten beharrezkoa ikuzten haien merkantzia garestituko zuen zerbait planteatzea. Horrez gain mende hasieran zineastak eta estetak zinema, definizio modura, “munduko artea”  zela pentsatzen zuten. 1894 Edisonek Kinetofonoa sortu zuen, zeinen irudia diskoz grabaturiko soinu-banda moldatzen zen, hau da, Warner Brosek hasierako pelikuletan  moldatzeko erabiltzen zuen sistema, eta Vitaphone izendatua[6].


Lehenengo pelikula soinuduna Alan Croslanden “Don juan” pelikula izan zen. Arrakasta monumentala izan zuen, eta ez zen denbora asko pasatu , 1927n hain zuzen ere, lehenengo musikala, “The jazz Singer” estreinatu zen arte. Pelikulan Al Jolson aktoreak parte hartzen zuen eta zenbait abesti ezagun zituen, “Mammy” dialogoaren zatiak esate baterako.  

Pelikula ospetsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira genero honetako pelikula ospetsuenak iturri honen arabera[5]:

Estatu Batuetan:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Pinel, Vincent. (2009-02). Los Géneros Cinematográficos: Géneros, Escuelas, Movimientos Y Corrientes en El Cine. Ediciones Robinbook ISBN 9788496924451. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  2. a b Estatu Batuetako zinema musikala. E.P.E. Donostia Kultura 2013 ISBN 9788489668942. PMC 907506623. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  3. (Gaztelaniaz) El cine musical americano | CinemaNet. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  4. Andreazurita. (2010-02-15). «andreaZurita: CINE MUSICAL» andreaZurita (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  5. a b Juan,, Munsó Cabús,. Diccionario del cine musical. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 9788415360261. PMC 875214713. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  6. a b c d e f El Cine : enciclopedia Salvat del 7º arte. Salvat 1978-1980 ISBN 8434539179. PMC 804893702. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  7. «Cine y música (I): Origen y auge del cine musical clásico en 13 películas» MagaZinema 2017-01-15 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  8. (Gaztelaniaz) Muñoz, Alicia. (2017-03-14). «[Top 5 Musicales del Siglo XXI»] Moobys (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  9. (Ingelesez) «HISTORIA DEL CINE MUSICAL» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).