Mamma Mia! (filma)
Mamma Mia! filma, izen bera duen musikalean oinarrituta dagoen 2008ko filma da. Phyllida Lloydek zuzendu zuen eta Benny Andersson eta Bojörn Ulvaeusek idatzi zuten. Musikala hamarkada bal lehenago sortu zuen Catherine Johnsonek. Bai pelikula eta baita musikala ere ABBA talde suediar famatuaren abestietan oinarrituta daude.
Pelikula Universal Studiosek produzitu zuen Tom Hanks Playtone eta Littlestar konpainiekin batera. 2008ko ekainaren 3an estreinatu zen Londresen, uztailaren 3an estreinatu zen Grezian eta uztailaren 18an Amerikako Estatu Batuetan.
Meryl Streep da pelikula musikaleko protagonista nagusia eta Donna Sheridanen papera egiten du. Donnaren alabaren papera, hots, Sophieren papera Amanda Seyfriedek antzezten du. Gainera, pelikulan ere Pierce Brosnan, Colin Firth, eta Stellan Skarsgårdek parte hartzen dute. Haiek Sam, Harry eta Billen paperak egiten dituzte, eta Sophiren aita nor den jakin nahiko dute, horietako bat baita.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sophie Sheridan (Amanda Seyfried) bere ama Donnarekin (Meryl Streep) batera bizi da beraiena den eta nahiko kaskar dagoen greziako irla bateko hotel batean. Sophiek hogei urte ditu eta bere mutil-lagunarekin, Skyekin (Dominic Cooper) ezkonduko da. Arazo bakarra dago: Sophiek ez du bere aita ezagutzen bere amak sekula ez duelako horretaz hitz egin.
Ezkondu baino lehen Sophiek bere amaren egunerokoa topatzen du eta bertan bere aita izan zitekeen hiru gizonen izenak topatzen ditu. Bere amari ezer ez esan gabe, hirurak gonbidatzen ditu ezkontzara.
Egoera ankaz gora jartzen da Sam Carmichael (Pierce Brosnan), Harry Bright (Colin Firth) y Bill Anderson (Stellan Skarsgård) irlara iristen direnean eta Sophie eta batez ere Donnarekin topatzen direnean. Donnak ezin du sinetsi gertatzen ari dena eta egoerari aurre egiteko bere bi lagun minen laguntza izango du: Rosie (Julie Walters) eta Tanya (Christine Baranski).
Denen artean Sophieren benetako aita nor den argitzen saiatuko dira, bere ezkontza egunean aldarera nork eramango duen jakiteko.
Produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pelikulak kanpoaldeko eszena ugari ditu eta horietako gehienak Skópelos eta Skiathos Greziako irletan filmatu ziren. Barrukaldeko eszenak, ordea, Erresuma Batuan, Londresen kokatzen diren Pinewood Studiosetan grabatu ziren, zehazki 007 estudioan. Estudioan grabatzeak abantaila asko ditu, besteak beste, argiaren intentsitatea eta kolore tenperatura kontrolatu ahal izatea. Gainera, bertan kokatuak zeuden filmaren produkzio bulegoak.
Mamma Mia! filmaren lehen aurrerapena 2007ko abenduaren 10eko astean izan zen "Entertainment Tonight" programan. 2008ko urtarrilean Interneten zegoen ikusgai. Pelukularen trailer osoa jatorrizko hizkuntzan kalitate onean filmaren webgune ofizialean dago eskegita.
Publizitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pelikularen publizitate kanpaina Universal Studiosek eta Playtonek egin zuten. Kanpainarako bederatzi poster egin zituzten, horietako zortzi estatu batuarrak ziren eta bakarra frantziarra. Kanpainak ere bost trailer ezberdin izan zituen, bi formatu laburra izan zuten eta beste hiruak zinema aretoetan proiektatzeko egin ziren.
Mamma Mia! filmaren publizitate kanpainarekin ABBA taldeko lau kideak batzea lortu zen. 20 urteren ostean, berriro ere ABBA taldeko lau kideak publikoki batera ikusi ahal izateko aukera egon zen.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak kategoria ezberdinak ditu herrialdearen arabera. Estatu Batuetan PG-13 bezala dago sailkatuta; Mexikon ordea B sailkapena du, pelikulan konnotazio sexuala duten hainbat komentario direla eta; Irlandan, azkenik, PG sailkapena du helduentzako lengoaia erabiltzeagatik.
Estreinaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mamma Mia! Londresen estreinatu zen 2008ko ekainaren 30ean, eta hiru egun geroago estreinu alternatibo bat egin zuten uztailaren 3an Grezian. Suediako estreinaldian ABBA taldeko kideak, hau da, Anni-Frid Lyngstad, Agnetha Fältskog, Björn Ulvaeus eta Benny Andersson berriro ere batera agertu ziren hogei urteren ostean. 1986an ikusi zitzaien azkenekoz argazki batean ABBA tadeko kide guztiak batera.
Hauek dira beste hainbat herrialdeetako estreinaldi datak:
Fecha | País |
---|---|
2008ko ekainak 30 | Erresuma Batua |
2008ko uztailak 3 | Grezia |
2008ko uztailak 9 | Islandia |
2008ko uztailak 10 | Australia, Filipinak, Belgika eta Norvegia |
2008ko uztailak 11 | Suedia |
2008ko uztailak 16 | Amerikako Estatu Batuak |
2008ko uztailak 17 | Alemania eta Hungaria |
2008ko uztailak 18 | Austria, Kanada, Estonia eta Finlandia |
2008ko uztailak 23 | Kolonbia y Maroko |
2008ko uztailak 30 | Egipto |
2008ko uztailak 31 | Israel |
2008ko abuztuak 8 | Espainia |
2008ko abuztuak 14 | Txekia |
2008ko abuztuak 15 | Brasil |
2008ko abuztuak 30 | Argentina |
2008ko abuztuak 23 | Taiwan |
2008ko irailak 12 | Mexiko eta Polonia |
2008ko irailak 10 | Frantzia eta Belgika |
2008ko irailak 11 | Hong Kong |
2008ko irailak 18 | Singapur eta Malasia |
2008ko irailak 25 | Errusia |
2008ko urriak 3 | India eta Italia |
2008ko urriak 9 | Txile |
2008ko urriak 13 | Peru |
2008ko urriak 24 | Venezuela |
2009ko martxoak 21 | Japonia |
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Meryl Streep: Donna Sheridan da, Villa Donna hotelaren jabea da, Sophieren ama, eta Tanya eta Rosieren lagunik hoberena. Gaztea zenean Sam, Harry eta Billekin amodio istorio bat izan zuen.
- Amanda Seyfried: Sophie Sheridan da, Donnaren alaba, eta Skyen ezkongaia da.
- Pierce Brosnan: Sam Carmichael da, New Yorken bizi den arkitektoa da, eta Sophieren aita izan daiteke.
- Colin Firth: Harry Bright da, Britainia Handiko bankari bat da, eta Sophieren aita izan daiteke.
- Stellan Skarsgård: Bill Anderson da, idazle eta marineal Suediarra da, eta Sophieren aita izan daiteke.
- Julie Walters: Rosie Mulligan da, neskazaharra da, errezetak idazten ditu eta Donnaren lagun mina da.
- Christine Baranski: Tanya Chesham-Leigh da, diruduna den emakumea da, hiru aldiz dibortziatu da eta Donnaren lagun mina da.
- Dominic Cooper: Sky da, Gerizar gaztea eta Sophieren ezkongaia da.
- Ashley Lilley: Ali da, Sophieren laguna.
- Rachel McDowall: Lisa da, Sophieren laguna.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mamma Mia! filma Adapt Awards 2008: 1st semester-etan bi izendapen izan zituen "pelikula onenaren" sarira Illuminati, The Dark Knight y The Mummy: Tomb of the Dragon Emperor filmekin batera, baina galtzaile izan zen, bigarren postuan geratuz The Dark Knighten atzetik. "Pelikula erromantiko onenaren" sarirako izendapen bat lortu zuen, eta azken hau irabazi zuen Step Up 2: The Streets, 27 Dresses eta Chapter 27 pelikulak garaituz.
Urrezko Globo Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko Urrezko Globoetako 66. edizioan hainbat izendapen izan zituen baina ez zuen saririk lortu:
Urtea | Saila | Aktorea | Emaitza |
---|---|---|---|
2008 | Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala | Hautagaia | |
2008 | Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala | Meryl Streep | Hautagaia |
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soinu banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pelikula honetako soinu banda Mamma Mia! musikaleko kantak dira, guztiak ABBA talde suediarraren kantak dira.
Artikulu nagusia: Mamma Mia! The Movie Soundtrack Featuring the Songs of ABBA
Kantak eta interpretazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenburua | Interpretazioa | |
---|---|---|
I Have A Dream | Sophie | |
Honey, Honey | Sophie, Ali eta Lisa | |
Money, Money, Money | Donna eta Tanya | |
Mamma Mia | Donna | |
Chiquitita | Tanya eta Rosie | |
Dancing Queen | Donna, Tanya eta Rosie | |
Our Last Summer | Sophie, Sam, Harry, Bill eta Donna | |
Lay All Your Love On Me | Sky eta Sophie | |
Super-trouper | Donna, Tanya eta Rosie | |
Gimme! Gimme! Gimme! (A Man After Midnight) | Guztiak batera | |
The Name Of The Game | Sophie | |
Voulez Vous | Guztiak batera | |
S.O.S. | Sam eta Donna | |
Does Your Mother Know? | Tanya eta Pepper | |
Slipping Through My Fingers | Donna eta Sophie | |
The Winner Takes It All | Donna | |
I Do, I Do, I Do, I Do, I Do | Sam, Donna eta emakumeak | |
When All Is Said And Done | Sam, Donna eta besteak | |
Take A Chance On Me | Rosie, Bill eta Harry | |
I Have a Dream | Sophie | |
Waterloo | Guztiak batera | |
Thank You For The Music | Sophie |
Kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak oso kritika onak jaso zituen. Besteak beste, kritiko askok Meryl Streepen antzezteko eta aldi berean abestu eta dantzatzeko gaitasuna mirestu zuten. Pole kritikoak esan zuen: pelikula "barregarria, ederra eta azkarra da, aktore guztiek oso ondo egiten dute, baita abestu ere". Gainera, 5 izarretatik 4 izarrekin sailkatu zuen pelikula. Hollywood Reportereko Ray Bennet kritikoak bestalde, Mamma Mia! udarako pelikularik dibertigarriena zela esan zuen. Box Office Magazineeko Richard Mowe kritkoak pelikula "bikaina" zela esan zuen Across the Universe eta Mouling Rouge bezalako filmen maila berean jarriz. Azken honek ere, 4 izarrekin sailkatu zuen filma. NewsBlaze aldizkariko kritikaria den Praire Millerek esan zuen antzezpen guztiak bikainak zirela eta Meryl Streep 15. aldiz Oscar sarietarako hautagai bezala egongo zela.
Yahoo! Summer Movie Guide-en pelikulak WALL·E 1. postutik kendu zuen maiatzaren 10eko astean. Mamma Mia! filma gainera, lehen postura iristen zen bostgarren pelikula izan zen The Dark Knight, Iron Man, Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull eta WALL•Eren atzetik.
Diru-sarrerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pelikula Grezian kokatzen da eta bertan estreinaldi alternatibo bat egin zuten. Herrialde honetan 1.602.646 dolar jaso zituen estreinaldi astean soilik eta zinema aretoetan lehen postura iritsi zen. Erresuma Batuan ere lehen astean pelikularik ikusiena izan zen lehen postura iritsiz eta postu horretan mantendu zen bi asteetan zehar. Mamma Mia! filma lehen postura iritsi zen 12 herrialdeetan gutxienez, eta mundu mailan 609.841.637 dolar baino gehiago lortu zituen. Estatu Batuetan 144.130.063 dolar eskuratu zituen pelikulak. Gaur egunera arte, pelikula musikalik errentagarrienetarikoa izan da eta zinemaren historian diru ia gehien jaso duen pelikula musikala da. Pelikulak 52 milioi dolarreko aurrekontua izan zuen eta diru sarrerak mundu mailan esan bezala 600 milioi dolarretakoak izan ziren, eta horri kritikaren txaloak eta DVD salmentan izan zuen arrakasta batu behar zaio.
Bigarren zatia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mamma Mia! filmak bigarren zati bat izango du 2018ko udaran: Mamma Mia, Here We Go Again. Inork ez zuen horrelakorik espero, baina Universal Studioesek jakitera eraman duenez bigarren zati hau 2018ko uztailaren 20an estreinatuko da, lehen pelikulak 10 urte bete eta bi egunetara zehazki. Bigarren zati honetan, lehen pelikulan izandako aktoreak ikusteko aukera izango dugu, hala nola, Meryl Streep, Pierce Brosnan, Colin Firth, Amanda Seyfried eta Stellan Skarsgård. Dena den, pelikula berrirako aktore berriak ere egongo dira.
Lehen pelikula Phyllida Lloydek zuzendu bazuen ere eta izugarrizko arrakasta izan bazuen ere, Universal etxeak beste zuzendari bat aukeratu du bigarren zatirako: OI Parker. Parkerrek The Best Exotic Marigold Hotel filma zuzendu zuen eta arrakasta handia izan zuen zinema aretoetan, horregatik eman diote Mamma Mia, Here We Go Again zuzentzeko eginkizuna.
Pelikula Hollywoodeko zineman "fast track" bezala ezagutzen den sailkapenean kokatua du Universalek. "Fast track" delakoa film bat era azkar batean egiteko prozesua dela esan genezake, batez ere, publikoaren eskariari edo nahiari aurre egiteko. Hamar urte asko badirudite ere, ez da hainbeste, kontuan izanda pelikulak dituen arrakastarako ezaugarrien artean ABBA taldearen kantak dituela, eta kanta horiek ere bigarren zati honetan egongo direla.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mamma Mia![Betiko hautsitako esteka] AllMovie (ingeleraz).
- Mamma Mia! Internet Movie Database (ingeleraz)
- Mamma Mia! Rotten Tomatoes (ingeleraz).
- BritishFilmMagazine.com (Mamma Mia!ren inguruko informazioa).
- FindingDulcinea.com
- Metacritic.com
- Wikimapia.org (AGIOS IOANNIS eliza, Skópelos-eko Irlan, ezkontza grabatu zen lekua).
- WildScreen.tv (Mamma Mia!ren trailerra).
- Mamma Mia! filmaren webgune ofiziala
- Skopelos irlako lokalizazioa
- 2008ko filmak
- Phyllida Lloydek zuzendutako filmak
- Catherine Johnsonek idatzitako filmak
- Meryl Streepek antzeztutako filmak
- Amanda Seyfriedek antzeztutako filmak
- Pierce Brosnanek antzeztutako filmak
- Colin Firthek antzeztutako filmak
- Stellan Skarsgårdek antzeztutako filmak
- Julie Waltersek antzeztutako filmak
- Christine Baranskik antzeztutako filmak
- Dominic Cooperrek antzeztutako filmak
- Benny Anderssonek antzeztutako filmak
- Björn Ulvaeusek antzeztutako filmak
- Rita Wilsonek antzeztutako filmak
- Gary Goetzmanek ekoitzitako filmak