Lankide:Andreadslv

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tratatuen Zuzenbideari buruzko 1969ko Vienako Konbentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. SARRERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratatuen Zuzenbideari buruzko Vienako Konbentzioa Vienan, Austrian 1969. urteko maiatzaren 23an egin zen, 85 artikulu ditu eta 1980ko urtarrilaren 27an sartu zen indarrean. Austriako hiriburuan nazioarteko Konferentzia batean sortua izan zen, 15 urteetako Nazio Batuen Erakundearen Nazioarteko Zuzenbideko Batzordeak egindako lanean du oinarria, eta bere helburua hain zuzen, tratatuen ohiturazko arauak kodetzea eta hauek pixkanaka garatzea izan zen.

Sinadura:
Tratatuen Zuzenbideari buruzko 1969ko Vienako KonbentzioaPartaideak (u), sinatzaileak (horiz), partaideak ez direnak (larrosaz). Sinatuta: 1969ko maiatzaren 23an Lekua: Vienan Indarrean sartzea: 1980ko urtarrilaren 27a Sinatzaileak: 45 Alderdiak: 116 (2018ko urtarrileko datuak Gordailua: Nazio Batuen Idazkari Nagusia Hizkuntzak: Gaztelera, Arabiera, Txinera, Ingelesa eta Errusiera.

Historian zehar, estatuak finkatzen joan diren heinean gatazkak eta liskarrak sortu ziren, hauek konpontzeko hainbat tratatu eraman zituzten aurrera, askotan helburua gerra baten ostean lurralde-muga berriak ezartzea zen eta fede onez bakerako arauak adostu zituzten.

Estatuen sorrerrekin nazioarteko itunak areagotu egin ziren. Vienako Konbentzioa nazioarteko harremanen historian Itunek duten funtsezko eginkizuna kontuan hartuz hasten da; horien garrantzia Nazioarteko Zuzenbidearen iturri gisa eta nazioen arteko lankidetza baketsua garatzeko bitarteko gisa.

Adostasun askearen, fede onaren eta akordioak bete behar direnaren printzipioak ezarri ziren. Estatuen arteko eskubide berdintasuna; herrien autodeterminazioa; Estatu guztien berdintasun subiranoa eta independentzia; beste baten barne-gaietan ez esku hartzea; mehatxua edo indarra erabiltzea debekatzea bai eta giza eskubideen[1][2] eta oinarrizko askatasunen errespetu unibertsala ere.

2. EDUKIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko atalean aipatu bezala, 1969. urtean egikaritutako Konbentzio hau 85 artikulu ditu.

Konbentzioko 2. artikuluak xedatzen du tratatua zertan datza, hain zuzen, Estatuen artean idatziz egindako eta nazioarteko zuzenbideak zuzendutako nazioarteko akordioa, tresna bakar batean edo lotutako bi tresna edo gehiagotan jasoa, eta izendapen partikularra edozein dela ere. Beraz, aipatutako tresnaren xedapenak estatuen artean idatziz egindako itunei bakarrik aplika dakizkieke. Hortaz, tratatutik at gelditzen dira idatziz beraien adostasuna erakusten dutenek eta Estatu eta nazioarteko zuzenbidearen beste subjektu batzuen akordioak; haien artean Nazioarteko Erakundeak. Izan ere, azken hauentzat beste tratatu bat egin zen beranduago zehazki, Estatuen eta nazioarteko erakundeen arteko edo nazioarteko erakundeen arteko tratatuen zuzenbideari buruzkoa, Vienako Konbentzioa 1986ko apirilaren 28koa.

Aipatzeko da, 1969ko Vienako Konbentzioa ez duela atzeraeraginkortasunik izan ere, bere aplikazioa honen ostean egindako tratatuetan egiten da eta ez hau baino lehen egin zirenei. Gainera bere hitzaurrearen arabera, ohiturazko nazioarteko zuzenbideko arauek Konbentzioaren xedapenetan arautu gabeko gaiak arautzen jarraitzen dute. Hau Tratatuaren 53.artikuluan xedatzen da, ius cogens araua baita eta beraz hemendik aurrera agertzen diren tratatuak edo xedapenak, tratatu honen aurka badoaz deuseztatuta geldituko dira.

2.1 Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio Batuetako datuak kontuan hartuta, 116 estatuk berretsi dute konbentzioko parte direla, eta beste 45ek sinatu dute. NBEko kideen artean, 193 zehazki,  66 estatu kide daude hitzarmena ez dutenak sinatu ez berretsi.

Berretsi ez duten estatuek ere tratatu honen garrantzia onartzen dute. Esaterako, Estatu Batuek onartzen dute Konbentzioaren zati batzuk estatu guztientzat lotzen diren ohiturazko legeak[3] direla. Baita Indiako Auzitegi Gorenak Konbentzioaren ohiko egoera ere onartu du.

2.2 Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratatu hau parte hartu zuten estatuek akordatutako hitzaldi batekin hasten da eta Konbentzioaren helburua, Nazio Batuen Gutunean xedatutako printzipioak goraipatzea eta haietan sakontzea dela xedatu zuten.

Historian zehar tratatuek gero eta garrantzia gehiago hartzen ari direla aitortu zuten Nazioarteko Zuzenbidearen iturri gisa eta nazioen arteko lankidetza baketsua garatzeko bitarteko gisa, haien konstituzio- eta gizarte-erregimenak edozein dela ere.

Nazio Batuen Gutunean xedatuta datozen printzipioak; hala nola, eskubideen berdintasunaren eta herrien libre determinazioaren printzipioak beste batzuen artean, kontuan hartu zituzten. Honen garapena eta kodegintza sustatuz Konbentzio honetan adostutako gaiak Nazio Batuen Gutunaren garapenean lagunduko zutela adierazi zuten.

1969ko Vienako Konbentzioak 8 zatitan banatzen da, 85artikulutan eta azkenean 7 eranskin ditu.

  1. zatian lehenengo 5 artikuluak dira.

- 1.artikuluan Konbentzioa parte hartu duten estatuei aplikatuko zaiela xedatzen da.

- 2. artikuluak hitz juridiko batzuk definitzen ditu, haien artean tratatu bat zer den.

- 3. artikuluan Konbentzio honen eremuan sartzen ez diren nazioarteko akordioei buruz ari da.

- 4.artikuluan atzeraeraginkortasun eza ez dagoela.

- 5.artikuluan Nazioarteko Erakundeak eratzeko tratatuak eta nazioarteko erakunde baten eremuan onartutako tratatuei buruz ari da.


2. zatian tratatuaren ospakizunaz eta indarrean sartzeaz mintzatzen da; zati honek 3 ataletan banatzen da.

- 1. atalean,  (6tik 18.artikulura) tratatuaren egiteaz hitz egiten da.

- 2.atalean, erreserbak xedatzen dira 19.artikulutik 23.artikulura.

- 3. atalean, Itunak indarrean jartzea eta behin-behinean aplikazioaz ari da, hain zuzen 24 eta 25.artikuluak.


3. zatian tratatua betetzea, aplikatzea eta interpretatzeaz ari da, hau ere atal desberdinetan desglosatuz;

- 1. atala, tratatua betetzeaz ari da, 26 eta 27.artikuluetan hain zuzen. 26.artikuluak aipatu behar da, izan ere “pacta sunt servanda-z ari da; hau da, indarrean dagoen tratatu orok behartzen ditu alderdiak tratatua betearaztera, eta fede onez bete behar dute.

- 2. atala, 28-30.artikuluek, tratatuaren aplikazioaz ari da.

- 3. atala tratauen interpretazioari buruz mintzatzen da 31-32.artikuluetan zehazki.

- Azkenik 4. atala, 3.estatuei buruz xedatzen da, hemen 35 eta 36.artikuluak aipatzekoak dira; izan ere tratatuak ematen dituen eskubide eta betebeharrez ari baita.


4. zatian, tratatuaren zuzenketa  eta aldaketari buruz ari da, 39.artikulutik- 41.era.


5. zatian, tratatuaren deuzestatzeaz, amaieraz eta aplikazio geldieran uzteaz mintzatzen da 5 ataletan bananduz,

- 1.an xedapen orokorrak egiten ditu 42.artikulutik 48.artikulura.

- 2. atala tratatuaren deuseztasunaz buruz ari da, izan ere, tratatu hau indarrean jarri zenetik, hemendik aurrera agertuko ziren tratatuak Vienako Konbentzioan egindako tratatu honen kontra jotzen bazuten deuseztatu egingo ziren, 53. artikuluak xedatzen duen moduan; ius cogens arau bat baita.  46. artikulutik- 53. artikulura doa atal hau.

- 3. atala tratatua amaitzea eta horien aplikazioa geldieran uztea ari da 54. artikulutik 64. artikulura.

- 4. atala prozedura azaltzen du 65-68.artikuluen bitartean.

- 5.atala tratatu baten aplikazioa deuseztatzearen, amaitzearen edo haren aplikazioa geldieran uztearen ondorioaz hitz egiten du, 69-72.artikuluen artean.


6. zatian, askotariko xedapenak arautzen ditu, oso laburki 73-75.artikuluen artean, harreman diplomatiko, estatu erasotzaile baten xedapenak besteak beste.


7. zatian, gordailuzainak, jakinarazpenak, zuzenketak eta erregistroak xedatzen dira 76-80. artikuluen artean.


8. zatia, amaierako xedapenak barnebiltzen ditu 81-85. artikuluen artean. Haien artean, 84. artikuluak tratatuaren indarrean sartzeari buruz ari da, hain zuzen, hogeita hamabosgarren berreste- edo atxikitze-agiria gordailutu den egunetik hogeita hamargarren egunean jarriko da indarrean.


Azkenik, 7 eranskin ditu; aipatzeko da 1. eranskinean Nazio Batuetako idazkari nagusiak  liskar edo gatazka bat sortuko balitz zerrenda bat ezarri eta mantenduko duela. Horretarako, guztiak Nazio Batuen Erakundeko kide den edo Konbentzio honetako alderdia den estatua bi konpositore adiskide izendatuko ditu. Beraz, arazo edo liskarren bat agertutakoan NBko idazkari nagusiak eranskin haauetan agertzen diren puntuak jorratu beharko ditu; haien artean, prozedura, alderdiak aztertu eta 12 hilabetetan txosten bat erakutsi beharko du.

3. TRATATUEN ZUZENBIDEARI BURUZKO 1969KO VIENAKO KONBENTZIOAREN ERRESERBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1815eko ekainaren 9ko Vienako Kongresuaren azken Aktan, historiako lehen itun multilateralarekin sutge erreserbak praktikatzea. Harrezkero, erreserba horien erabilerak gora egin du etengabe, alde anitzeko tratatuen kopurua biderkatu ahala, eta horien araubide juridikoak bilakaera nabarmena izan du hainbat alderditan. Bestalde, praktikaren bilakaerak erreserbak egiteko aldeko joera erakusten du, 1969ko Vienako Hitzarmeneko arauekin sendotzen dena; izan ere, arau horiek sistema malgua osatzen dute, egungo praktikarekin bat datorrena. Horretan, nazioarteko lankidetza baketsuaren ondoriozko eskakizunen ondorio bat ikusi behar da; izan ere, nazioarteko itunak tresna teknikoa dira, baina haien malgutasuna bermatu behar da, lortu nahi diren helburuak zapuzteko arriskua baitago.

Horrela, tratatu multilateralei dagokienez, estatu guztiek parte hartzeko prest egon behar dute, eta hori bakarrik egin daiteke baldin eta estatu bakoitzak bere burua behartzeko duen adostasuna erreserben bidez akordioaren xedapen jakin batzuk alde batera uzteko edo aldatzeko ahalmenaren bidez babesten bada, tratatuari berari dagozkion muga jakin batzuen barruan.

A. Erreserbaren kontzeptua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu honen arabera: 1969ko Vienako Kontseiluaren 2.1 d) artikuluaren arabera, erreserba aldebakarreko adierazpena da, haren enuntziatua edo izena edozein dela ere, estatu batek tratatu bat frimatu, berretsi, onartu edo onartzean edo hari atxikitzean egindako hevha, tratatuaren zenbait xedapenen ondorio juridikoak estatu horri aplikatzean baztertzeko edo aldatzeko. Definizio horretatik, lau alderdi nagusi nabarmendu behar dira:

a) Erreserba alde bakarreko adierazpena da, estatu batek itun bati buruz duen adostasuna adierazten duena.

b) Alde bakarreko adierazpen hori tratatua egiteko prozesuaren une zehatz batean egiten da: Estatuak bere burua behartzeko adostasuna adierazten duenean, dela berrespenaren bidez, dela onespenaren, onarpenaren edo atxikipenaren bidez, behin betiko.

c) Erreserba idatziz egin beharreko egintza formala da, horiekin zerikusia duten gainerako egintzak bezala: erreserba bat berariaz onartzea, erreserba bati eragozpenak jartzea, erreserba bat kentzea edo beste estatu batenari egindako eragozpena kentzea.

d) Azkenik, haren enuntziatu edo izendapenaren arabera erreserba bat dago, baldin eta alde bakarreko egintza horren xede bada tratatuaren zenbait xedapenetatik edektu juridikoak baztertzea edo aldatzea, estatu horri aplikatuta.

B. Erreserbak formulatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969ko Vienako Hitzarmenak arlo horretan ezarritako sistema malgua, lehenik eta behin, estatu kontratatzaile batek bere burua behartu nahi duen nazioarteko itunari erreserbak egiteko duen eskubidean oinarritzen da. Baina ahalmen absolutu hori, funtsezko mugak daude eta. Lehenengoa, tratatuan bertan estatu negoziatzaileek itundutakoan datza, tratatuari egin dakizkiokeen erreserbei dagokienez. Horrela, alde batetik, zenbait tratatuk beren xedapenei erreserbak egiteko berariazko debekua jasotzen dute.

Bigarren mugak izaera orokorragoa du, eta aurreko kasuetan aurreikusi gabeko kasuetan jarduten du; hau da, estatu negoziatzaileek erreserbei buruz ezer adostu ez dutenean (Vienako 1969ko Hitzarmenari berari buruz, tratatuen eskubideari buruz, gertatzen den bezala). Kasu horretan, estatu kontratatzaile batek uste du egindako erreserba bateraezina dela itunaren xedearekin eta xedearekin.

Muga horren egokitasuna 1969ko Vienako Hitzarmenaren xedapenetan islatu da. Hitzarmen horrek bere 19. c9 aurreikuspen hori.

C. Erreserba onartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu kontratatzaile bakoitzak tratatuari erreserba egiteko duen ahalmenarekin bat etorriz, gainerako estatu kontratugileek erreserba horren baliozkotasuna ikus dezakete, eta erreserba hori onartu, edo, hala badagokio, horri eragozpena jarri. Horrela, alde anitzeko tratatuaren barruan alde biko harreman batzuk sartzen dira, erreserba egin duen estatuaren eta gainerako estatu kontratugile bakoitzaren artean, horien onarpenari edo eragozpenari erreparatuta.

Onarpenari dagokionez, tratatuan bertan adierazitako estatu negoziatzaileen borondateari ematen zaio lehentasuna, ezartzen baita tratatuak esanbidez baimendutako erreserba batek ez duela eskatuko gainerako estatuen geroko onarpena, tratatuak hala xedatu ezean. Tratatuan ezer ezartzen ez bada, erreserbaren balizko onarpena esanbidez edo isilbidez gerta daiteke, kontuan hartzen baita 1969ko Vienako Hitzarmenaren 20. artikuluaren arabera, erreserba bat onartu du estatu batek, erreserbaren jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabi hilabeteetan erreserbari inolako eragozpenik jarri ez dionean, edo, azken hori geroagokoa bada, ituna betetzeko adostasuna adierazi duen egunean.

Azkenik, 1969ko Vienako Hitzarmenak erreserbak onartzeari buruzko berariazko bi arau jasotzen ditu, sistema orokorra indargabetzen dutenak. Sistema orokor horretan, estatu kontratugile bakoitzari dagokio onartzea edo eragozpenak jartzea. Lehenengoak alde anitzeko itun murriztuak deiturikoekin du zerikusia; izan ere, estatu negoziatzaileen kopuru txikitik eta tratatuaren objektutik eta helburutik ondoriozta daitekeenez, tratatua alderdi guztien artean oso-osorik aplikatzea ezinbestekoa da alderdi bakoitzak bere burua tratatuaren arabera behartzeko adostasuna izateko, erreserba batek alderdi guztien onarpena eskatuko du. Gaiari buruzko nazioarteko praktikari dagokionez, 1969ko Vienako Hitzarmenak ezartzen du, itunak besterik xedatu ezean, erreserba batek erakunde horretako organo eskudunaren onarpena eskatuko duela ( 20.3.) Hasiera batean, osoko bilkurako organoa izango da.

D. Eragozpena jarri zioten erreserbari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreserba bati jarritako objekzioak, iraganean, oso ondorio zehatza sortzen du: ituna indarrean jartzea eragoztea, ituna formulatu zuen estatuaren eta eragozpenaren egilearen artean. 1969ko Vienako Hitzarmenak, aldiz, beste konponbide bat hartu du, eragozpenak ez baitu eragozten bi estatu horien arteko ituna indarrean jartzea, eragozpena jarri zuen estatuak kontrako asmoa oker adierazten ez badu behintzat ( 20.4. b).

E. Erreserben ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreserba baten ondorioak dira tratatuaren xedapen jakin batzuen ondorio juridikoak baztertu edo mugatzea, erreserba egin duen estatuari aplikatuz, beste estatu kontratugile batzuei dagokienez. Horrela, aldebiko harremanen sorta bat sortzen da estatu alderdien artean, eta horien nukleoa, kasu bakoitzean, tratatuaren xedapenei egindako erreserbek osatzen dute.

Artikulu honen arabera: 1969ko Vienako Hitzarmenaren 21.1. artikulua, erreserba bat tratatuan beste alderdi bati dagokionez eraginkorra denean:

  • Erreserbaren estatu egileari dagokionez, erreserbari dagokion tratatuaren xedapenak aldatuko ditu, erreserbak zehaztutako neurrian.
  • Neurri berean aldatuko ditu xedapen horiek, tratatuan beste alderdi horri dagokionez, erreserba egin duen estatuarekiko harremanetan.

5. BIBLIOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Giza eskubideak. 2023-04-10 (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  2. Giza Eskubideen Defendatzaileen Nazioarteko Eguna. 2022-12-01 (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  3. Apostolache, Mihai Cristian. (2020). Legea pentru alegerea autoritatilor administratiei publice locale, comentata si adnotata.  doi:10.5682/9786062811242. (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).