Lankide:EdadMedia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

EMAKUMEEN SEXUALITATEA ERDI AROAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko emakume bat etxeko lanak egiten.[1]

Erdi Aroan, emakumeak oso rol baztertua hartu zuen gizartean, norbaiten ama eta emaztea eta etxekoandrea baino ez baitziren. Eta emakumeen sexualitatea oso gai kezkagarria bihurtzen da gizontasunaren hegemoniaren inguruan egituratutako gizarte batentzat.[2]

Sexualitatea Erdi Aroko gizarte kristauan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan zehar emakumearen papera Eliza kristauaren menpean aurkitzen zen. Hori dela eta, emakumeek errepresio handia jasaten zuten elizaren aldetik. Garaiko Eliza ikuspegi teozentrikoa bultzatu zuen Europa osoan zehar. Horregatik gizartearen eguneroko bizitza Elizaren menpean geratu zen. Erdi Aroan sexualitatea egoera zapaltzaile batean aurkitzen zen eta ez zegoen ondo ikusita. Ondorioz, bi ikuspegi desberdin garatu ziren: bekatuarena eta desirarena. Elizaren aldetik, sexu harremanak beste bi taldetan garatu zuten: ekintza naturaletan eta naturaren kontrako ekintzatan. Erdi Aroko beste gizarteek (musulmana eta judua bezalako gizarteak) ez zuten horrelako errepresiorik sexualitatean eta hauetan ez zioten ematen ezkontzari Eliza Kristaua ematen zion garrantzia bera.[3]

Ezkontzako sexua; zilegi den sexu bakarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaren papera eta haren boterea Erdi Aroko gizarte europar baten gainean. [4]

Elizarentzako salbazioa eta plazer sexualak batera ezinak ziren. Harreman sexualetako plazera bekatu bat zen eta arimaren kutsadura eta lohikeria suposatzen zuen. Denborarekin, ugalkortasuna helburua izanez, Elizak harreman sexualak onartu zituen, baina hainbat arauekin. Harreman sexualak soilik ezkontzaren barnean egitea arau garrantzitsuena zen. [5] Bikote ezkondu baten barnean emandako harreman sexualen artean bi kasu bereizten ziren: dialetio eta honesta copulatio. Dialetioren aldetik, benetako maitasunari egiten dio erreferentzia. Bestalde, honesta copulatio helburu erreproduktorea edo ugalkorra zuena. [6]

Emakumeek gizarte osoa bezala Elizaren menpean geratu ziren. Elizak emakumearen kastitatea bultzatu zuen, salbamendura gidatzen zuelako eta horregatik, birjintasunaren ideia bultzatuko zen, bekatu kapitalaren aurreko egoerara bueltatuz. kastitatea eta birjintasuna bidezkotzeko helburuarekin, Elizak esaten zuen emakumeak harreman sexualik edo ezkontide bat ez bazuten Jainkoak hauei sarituko zituela.

Ezkontza baten barruan hainbat arau ezartzen zirela. Matrimonio zibila gailendu behar zen eta ezkontza eklesiastiko batengatik aldatu. Elizak ezkontza monogamoa, apurtezina eta exogamoa izatea proposatuko zuen, horrela hauek soilik senarrarekin harreman sexualak egiten zituzten. Hori apurtzean eta erlazioak ezkontzaren kanpoan izatean zigor handiak jasango zituzten. Horregatik, Elizak ezkontza barnean ipinitako arauak endogamia, dibortzioa, bigarren ezkontzak eta gurasoek aukeratutako bikoteak saihestu egiten zituzten. [7]

Harreman-sexualak izateko (betiere ezkontza baten barruan) emakumearen zikloa, haurdunaldia, erditzean eta edoskitzean errespetatzen ziren. Baina emakumearen menstruazioa ez zuena errespetatzen ondoren beste arimak es kutsatzeko bere arima purifikatu behar zuen. Sexu harreman erreproduktiboak izateko helburuarekin, Elizak jarrera sexualak ezarri zituen; hots, emakumeek beti decúbito supino ipini behar ziren eta gizonek aldiz decúbito prono. [8]

Elizaren arabera, ugalkortasuna helburuarekin egiten ez ziren harreman sexualak naturaren kontrako ekintzak ziren. Horrelako ekintzen artean, homosexualitatea, zoofilia eta masturbazioa bereizten ziren.

Emakumearen papera pasiboa izan zen eta gizonak beti bilatu behar zituzten haien emazteak. Emakumeen gurasoek hauen senarrak ere bilatzen zituzten. Beraz, emakumea beti gizonaren menpean geratzen zen, eta onesten zuten jasotako guztia. Adulterioa delitu bat bezala ikusten zen, baina zigorra pertsonaren arabera jartzen zen, hau da, gizon batek bekatzen bazuen, ohaidetza egiten ari zela esaten zen (bi pertsona elkarrekin bizi zirenean edo sexu harremanak izaten zituztenean elkarrekin ezkondu barik) eta emakume batek berdina egiten bazuen berriz, bekatuan erortzen eta adulterio bezala ikusten zen. Hori dela eta, ezkondu-gabeko sexu harremanei zigor batzuk ipintzen zizkieten; urez eta ogiez egiten ziren aitortzak edo penitentziak bezala. Hala ere, zigor gogorrenak sodomiakoak ziren; hots, hamabi urte aitortzak eginez. [9]

Kastitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kastitate-gerriko baten irudia. [10]

Emakumearen zapalketa horretan, Kastitatea nabarmentzen zen. Kastitatea, harreman-sexualak baztertzean datza. Horregatik, kastitate-gerrikoa sortu zuten, Elizak bultzaturik. Hauek burdinez egindako praka batzuk emakumeei jartzen zizkietenak sexu-harremanen tentazioetan ez erortzeko. Hauek giltza batzuekin irekitzen ziren eta lehen aipatu bezala, gizonek hauen giltzak zituzten, emakumeek gizonen menpean zeudelako. Kasu gehienetan giltzen bi kopia egiten ziren, bat senarrarentzat eta beste bat bere aitarentzat. Aipatzekoa da, gerrikoaren erabilera goi nobleziaren artean ematen zela, diru kantitate handia balio zuelako. Beraz, emakumeek gizartean zapalduta zeuden eta Elizak emandako papera erreprodukzioarena zen. Emakumearen kastitatea birjintasunari lotuta dago eta horregatik kastitate gerrikoa sortu zen, emakumeak bekatuez urrundu behar zirelako. [11]

Emakumearen bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizak esaten zuen emakumeek arima mugatuago bat zutela. Gainera, Elizak emandako emakumeen adibideren artean bi nabarmentzen ziren, dualtasun bat sortzen zuena; hots, bi emakumeen pertsonifikazioa jartzen zituzten emakumearen bizimodua azaltzeko. Alde batetik, Ama Birjinaren papera zegoen, bertutea, kastitatea eta sentikortasunaren ikurrak bultzatzen zituena eta jarraitu behar zena. Hori dela eta jakin daiteke emakumearen sexualitatea oso mugatua zegoela. Bestalde, Evaren ikurra zegoen, ahulezia, arinkeria eta duintasun eza erakusten zituena. Hori dela eta, Elizak Evaren papera ez jarraitzea eta eredu bezala ez hartzea gomendatzen zuen. Gainera, Elizaren ikuspegitik Eva lehenengo bekatua egin zuen, hortaz emakumeak errazago bekatu ahal zutela esaten zen. Beraz Ama Birjinaren eredua ipintzen zuten emakumeak hau jarraitzeko helburuarekin eta bekatuaren bidea ez hautatzeko. [12]

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prostituzioa Erdi Aroan[13]

Prostituzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroaren hasieran, prostituzioa sexualitatearen barruko bekatu handienetakotzat hartzen zen, homosexualitatearekin edo masturbazioarekin batera. Baina denborak aurrera egin ahala, bekatua izatetik, emakumeak bortxatzaileen aurka defendatzeko metodo izatera pasatu zen, Elizak azaldu bezala.

Hala, prostituzioa legezkoa bihurtu zen Erdi Aroko gizartean, baina traizionatu ezin ziren lege batzuekin. Besteak beste, prostituzio-etxeek hiritik kanpo egon behar zuten, hau da, harresietatik kanpo. Are gehiago, ahalik eta sexu-gaixotasun gehien saihesteko, mari-zirtzilek astean behin azterketa ginekologoa egin behar zuten, beraz, prostituzio-etxe bakoitzean beti zegoen mediku bat.

Fernando Katolikoaren erregealdian, hurrengo mandataria aurkitu zen (1488. urteari dagokiona):

que las mujeres que vivían de ganancias vergonzosas no puedan permanecer ni habitar en ningún lugar de la ciudad, excepto en el lupanar. Y que ningún oficial pueda darles o concederles licencia bajo las penas impuestas aquí...”. [14]

Haurdunaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendeko tokiko nobleziaren eguneroko eszena baten arte-irudikapena. Erditzen ari den emakume bat da, baina pentsatu ohi da munstruo edo izaki demonizatu bat dela.[15]

Emakumeak behin baino gehiagotan haurdun geratzen ziren. Nahiz eta jaiotza tasa handia izan, umeen heriotza tasa handia zen. Hortaz, Emakumeek askotan erditzen zuten, horregatik emakumeen portzentaje handi erditzean hiltzen ziren, odol asko galtzen zutelako.

Emakumeek medikuntza arloan zapalduta zeuden, baina erditzerakoan emagin guztiak emakumeak izan behar ziren. Horiek haurdunaldietan eta erditzerako orduan laguntzen zituzten (betiere aristokrazia eta erreginen artean). Kasu batzuetan erditzerako momentuan medikuak bazeuden baina ez zen ohikoena, bere garaian usten zelako medikuek emakumeen natura eta hauen ugaltze-aparatuetatik urrun egon behar zirela, nahiz eta hauek medikuak izan.

Emakume bat erditzen, emagin baten laguntzarekin.[16]

Emaztearen papera gero eta seme-alaba gehiago izatea eta familia handitzea zen. Hala ere, gehienetan hauek izaten zituzten seme-alabak ahulak ziren amaren osasuna ez zelako oso ona. Emakumeak behin eta berriz erditzean haien gorpuak gero eta ahulagoak egiten ziren eta izandako umeen osasuna ere. Ume asko hiltzen zirenez, emakumeek hainbat aldiz erditu behar zuten, adibidez, izandako zazpi seme-alabetatik gehienetan soilik bi helduaro arte bizi ziren. Horren ondorioz, jaiotze tasa hain handia zen. [17]

Heriotza tasa erditzerakoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erditzea hainbat arazo sortzen zituen emakumearen gainean. Emakumeek familia handitzeko helburua zutenez, neskatilak zirenetik ezkontzen ziren. Hauek 12 eta 14 urteen artean ezkontzen ziren, seme-alabak izateko gaitasuna zutenean. Aipatzekoa da ere, gehienetan senarra askoz helduagoa zela emakumea baino. Hauek oso gazte hiltzen ziren askotan erditzen zutelako. Emakumeen bizi itxaropena ez zen 30 urte betetzera iristen. Herriko eta landa eremuko emakume asko erditzen hiltzen ziren, odol asko galtzen zutelako. Goi aristokrazian ere arazo bera zuten, behin eta berriz erditzen zutenez emakume asko hiltzen ziren. Alde batetik, erditzerako momentuan odol asko galtzen zutelako. Bestalde, emakumeen gorputzak oso ahulak ziren maiztasun handiarekin erditzen zutelako. Hauek nekez bizirauten zuten eta hainbat ume izaten zituztenez hiltzen ziren. Gainera, ume ahulak izaten zituzten eta gehienetan hiltzen ziren. Askotan, emakumeek infekzio-gaixotasunak hartzen zituzten erditu ostean, higiene ezaren ondorioz, heriotza tasa bultzatzen zutenak. [18]

Sexualitatea eta Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen sexualitatea Erdi Aroko literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan literatura patriarkala erabiltzen hasi zen emakumeen feminitatea eta sexualitatea desbaimentzeko tresna gisa. Azken horrek erakarpena eta beldurra eragiten zituen aldi berean. Antzinatik, emakumeen literatura-, arte- eta sinbolo-adierazpenak erreproduzitu dituzte kulturek, emakumeen idealizazioaren eta demonizazioaren artean, eta irudi idealizatua eman dute lurraren emankortasunari eta animalia-ehizaren ugaritasunari buruz. Horiekin batera, irudimen sinboliko bat sortu da, emakume munstro eta iraingarri baten bidez sexualitatea deslegitimatu duena.

Erdi Aroan literatura patriarkalaren helburua emakumeen sexualitatea kontrolatzea zen, emakumeak etxeko ingurunetik baztertuz emazte eta ama rolarekin, sexualitaterik gabe. Emakumeen identitatea aldatu egiten zen gizonezkoen aginteak ezartzen zituen ezaugarri kulturalen arabera, emakumeen gaitasun sozial, ekonomiko, politiko eta intelektualei dagokienez.

Kontrol honen oinarria emakumearen gorputza eta jakintza enpirikoa demonizatzea da. Kutsadurari eta ezpurutasunari buruzko ideiek garrantzi handia dute; izan ere, ezpuru terminoa gizarte-antolakundean kultura-sailkapeneko eskemak urratzeari dagokio:

“lo que no está con ella, lo que no forma parte de ella ni se somete a sus leyes, está potencialmente en contra suya” - Douglas, 1973, 17. [19]

Sapienzako literaturan, Evaren irudia erabiltzen da emakumeen Querellatik eratorritako emakumeen aldarrikapenak indargabetzeko. Feminitate patriarkalaren idealaren kontrajarria da.

Diskurtso patriarkalak sexu-jarduera gaitzesten du, baita ezkontzan garatzen bada eta leinuaren onurarako ugaltzea badu helburu. Baina Evaren irudiak sexu-plazeraren aurka kritikatzen duten elizgizonen jomuga bihurtzen du emakumeen sexualitatea. Literatura erromantikoa da emakumeen sexualitatearen demonizazioaren adibide handi bat. XV. mendearen amaieran, “Malleus Maleficarum” sortu zen, Enrique Kramer eta Jakob Sprengerren eskutik. Ideologia trentoan oinarritutako liburua da emakumeak deslegitimatzeko tresna handienetako bat:

Malleus Maleficarum: Heinrich Kramer eta Jacob Sprenger monje dominikoek sorginkeriari buruz idatzitako tratatua. Helburua: feminitateari buruzko beldurra sortzea eta emakumeen irudia demonizatzea.[20]

“Todas estas cosas de brujería provienen de la pasión carnal, que es insaciable en estas mujeres. Como dice el libro de los Proverbios: hay tres cosas insaciables y cuatro que jamás dicen bastante: el infierno, el seno estéril, la tierra que el agua no puede saciar, el fuego que nunca dice bastante. Para nosotros aquí: la boca de la vulva. De aquí que, para satisfacer sus pasiones, se entreguen a los demonios. Podrían decirse más cosas, pero para quien es inteligente, parece bastante para entender que no hay nada de sorprendente en que entre las mujeres haya más brujas que entre los hombres. En consecuencia, se llama a esta herejía no de los brujos, sino de las brujas.” - Kramer y Sprenger, 2004, 206-107. [21]

Mila bat eta gau gehiago izeneko liburu arabiarren pasarte bat.[22]

La donzella Teodor-en historia izan liteke literatura-lan zirraragarri bat. Fikziozko kontakizun honetan, literatura sapienzalaren izaera eta hizkuntza erotikoaren erabilera nahasten dira, eta hizkuntza horrek erakarri egiten du ars amatoriaren ekialdeko tradizioa. Lan hau XIII. mendearen bigarren erdian argitaratu zen, eta, Gaztelako literatura sapienzalaren gehiengoa bezala, ekialdeko jatorria du. Las mil y una noche liburuko Tawaddud esklaboaren istorioa kontatzen du, gaztelaniara bertsio arabiarraren bidez iritsi zen.

Kontakizunaren kristautasunak ez zuen aldaketarik izan historian, ez argumentuetan, baina aldaketak izan zituen emakumearen rolean, emakumeen sexualitatearen tratamendua mugatu egin baitzen. Hori dela eta, Teodorren historiako eskuizkribuek erakusten dute nola kendu edo leundu diren emakumeengan sexu-plazera eragiteko beharrezkoak diren gaitasun maskulinoei buruzko esku-hartzeak. Nahiz eta Teodor dontzeilaren argumentua emakumeen sexualitatearen Erdi Aroko ikuspegi patriarkalera mugatzen den, hizkuntza esplizitu eta erotikoa erabiltzeak izaera bereziko obra bihurtzen du Teodor dontzeilaren Historia, ekialdeko maitasun-literaturarekin duen harremana sendotuz. [23]

Tabu-ko gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilerokoa eta menopausia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan hilerokoa funtsezko elementua zen sexu-bereizketarako. Konnotazio negatiboa zuen, eta gai tabua zen, era guztietako gaitz eta gaixotasun kutsakorren iturri gisa erabilia:

“Menstrua es la sangre superflua de las mujeres. [...] Al contacto con esta sangre, los frutos no germinan; se agrian los mostos; se agostan las hierbas; los árboles pierden su fruta; el hierro se ve corroído por el orín; los bronces se vuelven negros. Si los perros comieran algo que ha estado en contacto con ello, se vuelven rabiosos. Y el betún asfáltico, que no se disuelve ni con el hierro ni el con el agua, se desmorona al punto cuando es salpicado por esta sangre”. - Isidoro de Sevilla (K.o. 556-636).

De Secretis Mulierum: XIII-XIV.mendeen artean egindako testu filosofiko naturala, Albertus Magnuse-ekoa. Erreprodukzioan eta giza belaunaldietan oinarritzen da.[24]

Horrelako testigantzek korronte intelektual maskulinoa osatzen zuten, eta haientzat, emakumea izaki korronpidorea eta, aldi berean, korrompidoa zen. Alberto Magnoren “De Secretis Mulierum” liburuan (XIII. mendea) dioenez, hilerokoan emakumea deabruaren tresna zen, eta ahal zuen guztia usteltzen zuen.[25] Hilekoa emakumeen sexualitatearen eta ugalkortasunaren ezaugarria zen, eta Erdi Aroko gizarteak erabat baztertzen zuen. Hau da emakumeen demonizazioaren hasierarako lehen argudioa, emakumearen izaera deslegitimatzea helburu zuena. Beste ezaugarri bat emakumeek odolarekiko duten erakarpena zen, Bibliako pasarte zaharrenetako batean, kasu honetan Pablo de Tarsorena, aipatzen baitu emakumeak honela:

“cargadas de pecados y llevadas de toda clase de deseos” - Segunda Carta a Timoteo 3.6.

Izaera beldurgarri hori hilekoaren odolaren izaera zikinarekin lotzen da historikoki. Ez dira gutxi hilekoaren odolaren eta munstroak sortzeko emakumeen gaitasunaren arteko loturari buruzko aipamen literarioak. Pasarte hori emakumeen gaitza duen sugearen agerpenari buruzko literatura-joeraren adibide garbia da:

“tomad, dice, cabellos de una mujer, ponedlos bajo tierra bien sazonada, donde haya habido un estercolero durante el invierno, y al principio de la primavera o del estío, cuando el cabello se haya calentado por el calor del sol, engendrar serpientes, que seguidamente darán nacimiento a otras de la misma especie” - Alberto el grande, 1982, 25. [26]

Are gehiago, pentsatzen zuten haur ilegorriak horrelakoak zirela emakumea bere hilekoaren zikloan zegoenean jaio zirelako.

Sineste horiek erakusten dute gizakiak emakume menstruatzailearenganako eta lepraren kutsadurarekiko zuen beldurra, kontuan izanik garai hartako testuinguru medikoak ez zuela azalpen zientifikorik.

Erdi Aroko gizartearentzat menstruazioak emakumeak serie ezpuru eta zikin bihurtzen zituen bezala, menopausiak ere aurreiritzi negatiboak zituen; hain zuzen, XIII. mendearen bigarren erdian pentsatzen hasi zen emakumeen ezpurutasun horiek kanporatu eta hedatu egin zitezkeela, izaki bizidunak intoxikatuz.[27]

Masturbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Elizaren aburuz, ugalketa helburu ez zuen edozein sexu-ekintza antinaturalak ziren, hala nola zoofilia, homosexualitatea edo masturbazioa.

Horri buruz, “De Secretis Mulierum” liburuak zera dio:

“los actos sexuales reproductivos indebidos son cuasa de defectos de nacimiento, alguno monstruasidad es causada por una forma irregular de coita. Porque si on hombre yace de manera inusual cuando está teniendo sexo con una mujer, él crea un monstruo en la naturaleza”.

Elizak bizitza sexual guztia neurtzen zuen, baita koitoa egiteko posizioa ere. Misiolaria da jarrera natural eta legal bakarra, rol-aldaketa saihesteko. Beraz, masturbazioaren kasuan, bekatu larrienetako bat zen, uste baitzuten “desperdiciaba la semilla procreadora”. Hori gizonen kasuan zen, emakumeen masturbazioa ezkutatzen saiatzen baitzen.[28] Izan ere, testuen itzultzaileek ere ez zituzten aipatzen emakumeen masturbazioari buruzko pasarteak.[29]

Hala ere, eta alderatuz, mundu musulmanean (Erdi Arokoa), masturbazioa legezkoa zen sexu-organoen estimulazioan oinarritzen bazen, baina, autoestimulazio moduan bazen, debekatuta zegoen, ezkontzatik kanpoko edozein sexu-asebetetze Aláren legeen aurkako haustetzat jotzen baitzen. [30]

ERREFERENTZIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Sanz, Alba Gómez de Zamora. (2019-10-08). «La situación de las mujeres en la España de los siglos XVI y XVII: Familia, educación y trabajo» Investigart (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  2. (Gaztelaniaz) Beteta, Yolanda. (2009). «Representaciones de la sexualidad femenina en la literatura medieval y su influencia en la consideración de las mujeres» Arenal (Madrid) 2: 219 or. ISSN 1134-6396..
  3. Nadales Álvarez, María Jesús. (2019). La sexualidad femenina en la Edad Media.. , Dialnet. or..
  4. (Gaztelaniaz) Mark, Joshua J.. «La Iglesia medieval» Enciclopedia de la Historia del Mundo (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  5. Bazán Díaz, Iñaki. (2008). El modelo de sexualidad de la sociedad cristiana medieval: norma y transgresión. , Dialnet or..
  6. Nádales Álvarez, María Jesús. (2019). La sexualidad femenina en la Edad Media. , Dialnet or..
  7. Bazán Díaz, Iñaki. (2008). El modelo de sexualidad de la sociedad cristiana medieval: norma y transgresión. , Dialnet or..
  8. Bazán Díaz, Iñaki. (2008). El modelo de sexualidad de la sociedad cristiana medieval: norma y transgresión. , 12 or..
  9. Nadales Álvarez, María Jesús. (2019). La sexualidad femenina en la Edad Media. , Dialnet or..
  10. Kastitate-gerriko baten irudia.
  11. Zamora Cárcamo, Santiago. (2015). La virginidad y el cinturón de castidad. In VII Congreso virtual sobre Historia de las Mujeres. Archivo Histórico Diocesano de Jaén, 885-895 or..
  12. Pérez Valiño, Amalia. (2017). Eva y María: Dos imágenes enfrentadas H. Gallego, & M. d. García (eds.), Autoridad, poder e influencias: mujeres que hacen Historia. Universidad De Santiago de Compostela., 766-775 or..
  13. (Gaztelaniaz) Supercurioso, Equipo. (2017-04-07). «La prostitución en la Edad Media - Supercurioso.com» Supercurioso (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  14. (Gaztelaniaz) Navales, Maria Jesus. (2019). «La sexualidad femenina en la Edad Media» Dialnet.unirioja.
  15. «Thread by @IsaMellen on Thread Reader App» threadreaderapp.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  16. Emakume bat erditzen, emagin baten laguntzarekin.
  17. Baez, Adriana. (2012). El vivir y el morir en la Baja Edad Media. Comadronas y maternidad, una aproximación a su estudio. Cuadernos de Humanidades., 85-96 or..
  18. Baez, Adriana. (2012). El vivir y el morir en la Baja Edad Media. Comadronas y maternidad, una aproximación a su estudio. Cuadernos de Humanidades., 85-96 or..
  19. (Gaztelaniaz) Beteta, Yolanda. (2009). Representaciones de la sexualidad femenina en la literatura medieval y su influencia en la consideración de las mujeres. Madrid: Arenal, 214-215 or. ISSN 1134-6396..
  20. luxero, erico. (2006-09-07). malleus maleficarum besando satan. (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  21. (Gaztelaniaz) Beteta, Yolanda. (2009). «Representaciones de la sexualidad femenina en la literatura medieval y su influencia en la consideración de las mujeres» Arenal (Madrid) 2: 224-225. ISSN 1134-6396..
  22. Weil, Gustav. (1858). Las mil y una noches. Public Domain Media, 11 or..
  23. (Gaztelaniaz) Beteta, Yolanda. (2009). «Representaciones de la sexualidad femenina en la Edad Media» Arenal (Madrid) 2: 227-232. ISSN 1134-6396..
  24. (Gaztelaniaz) «Título: De Secretis Mulierum. Item De Virtutibus Herbarum, Lapidum et ...» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  25. (Gaztelaniaz) Rivas Manchola, Alma. (2018). Percepciones sobre la sexualidad femenina en la Baja Edad Media Española. Islas Baleares, 14 or..
  26. (Gaztelaniaz) Beteta, Yolanda. (2009). «Representaciones de la sexualidad femenina en la literatura emdieval y su influencia en la consideración de las mujeres» Arenal (Madrid) 2: 219-220. ISSN 1134-6396..
  27. (Gaztelaniaz) Rivas Manchola, Alma. (2019). Percepciones sobre la sexualidad femenina en la Baja Edad Media Española. Islas Baleares, 15 or..
  28. (Gaztelaniaz) Nadales Álvarez, Maria Jesús. (2019). «La sexualidad femenina en la Edad Media» Dialnet: 4-5..
  29. (Gaztelaniaz) Fayanás, Edmundo. (2007). «Historia de la sexualidad: sexualidad y Edad Media» Nuevatribuna (Madrid).
  30. (Gaztelaniaz) Nadales Álvarez, Maria Jesus. (2019). «La sexualidad femenina en la Edad Media» Dialnet: 9..

BIBLIOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baez, A. (2012). El vivir y el morir en la Baja Edad Media. Comadronas y maternidad, una aproximación a su estudio. Cuadernos de Humanidades, (22-23). Recuperado el 8 de diciembre de 2023 en portalderevistas.

Bazán Díaz, I. (2008). El modelo de sexualidad de la sociedad cristiana medieval: norma y transgresión. Dialnet, 167-192. Recuperado el 14 de noviembre de 2023 en addi.ehu.

Beteta, Y. (2009). Representaciones de la sexualidad femenina en la literatura medieval y su influencia en la consideración de las mujeres (2.a ed., Vol. 16) arenal. Recuperado el 23 de noviembre de 2023 en revista.seug.

Cárcamo, S. Z. (2015). La virginidad y el cinturón de castidad. In VII Congreso virtual sobre Historia de las Mujeres (pp. 885-895). Archivo Histórico Diocesano de Jaén. Recuperado el 20 de diciembre de 2023 en dialnet.unirioja.

Fayanás, E. (2007, 6 junio). Historia de la Sexualidad: Sexualidad y Edad Media. nuevatribuna.es. Recuperado el 28 de noviembre de 2023, de nuevatribuna.

Nadales Álvarez, M. J. (2019). La sexualidad femenina en la Edad Media. Dialnet, 539-555. Recuperado el 14 de noviembre de 2023 en dialnet.unirioja.

Rivas Manchola, A. (2018). Percepciones sobre la sexualidad femenina en la Baja Edad Media Española [Memoria del Trabajo de Final de Grado]. La Universidad de las Islas Baleares. Recuperado el 29 de noviembre de 2023 en Academia.edu.

Valiño, A. P. (2017). Eva y María: Dos imágenes enfrentadas. H. Gallego, & M. d. García (eds.), Autoridad, poder e influencias: mujeres que hacen Historia, 2, 763-775. Recuperado el 18 de diciembre de 2023 en dialnet.unirioja.