Lankide:Endika kareaga 18/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Surf[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Surfa ohol baten gainean zutik mantenduz olatuen gainean irristatzean datzan kirola da. Hawaii uharteetan sortu zen eta hortik Estatu Batuetara zabaldu zen lehenengo eta, ondoren, XX. mendearen erdialdean mundu osora. Surfean oinarrituta, beste zenbait kirol aldaera sortu dira, hala nola windsurfa eta arraun surfa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 500 urte baino gehiagotik ezagutzen da surfa Polinesiako uharteetan. James Cook esploratzaile ingelesa 1778an iritsi zen Hawaiira, non Bodysurfing (kirol honen antzekoa baina taularik gabea) eta Bodyboard ezagutu zituen.

Bestalde, Peru iparraldean, bertako biztanleek ebidentziak utzi zituzten bertan surfa praktikatzen zena[1] [2][3]. Huaca direlako Inken zeramikazko ontzietan, argi eta garbi ageri da gizon bat, olatuen gainean irristatzen ari den egur zati baten antzeko zerbaiten gainean[4]. Zeramikazko ontzi horiek, kirol honen jatorria Hego Amerikan kokatzen dute, baina, mende batzuk geroago, polinesiarrak izan ziren surfarekiko zaletasuna Hawaiira[5] eraman zutenak.

Handik denbora batera, bertako kulturak zapalduak izan ziren eta surfak gainbehera izan zuen. XX. mendean surfa suspertu egin zen, eta Hawaiira turista eta militar estatubatuarrak etortzean eta Duke Kahanamoku Hawaiiar olinpikoaren ospearekin, surfa Kalifornia eta Australiako kostaldean zabaltzen hasi zen, ondoren beste herrialde batzuetara hedatuz.

Hori 50eko eta 60ko hamarkadetan gertatu zen. Orduan, oholak zur trinkoan zizelkatzen ziren, zur mota horrek surfaren praktika asko erraztu zuen. Beranduago, garatuz joan zen, kirol oso bat bihurtzeraino. Horrela, akrobaziak, mugimenduak, hainbat diseinu eta material berriak sortu ziren eta, ondorioz, surfa masifikatu egin zen, diziplina eta balio anitzekoa bihurtuz.

Surfa 60ko hamarkadan hedatu zen kontinente askotan. Ia mundu osoan praktikatzen zen. Bidaiariek gehien eskatzen dituzten helmugen artean Australia eta Asiako hego-ekialdea daude. Surfa kirol garrantzitsua da Latinoamerikan ere, bereziki Perun, Txilen, Mexikon edo Brasilen.

Gaur egun, lehiaketako surfa honako hauetan oinarritzen da:

  • Estiloaren eboluzio-korronte australiarra (mugimendu zabalak eta kementsuak).
  • Skateboardingeko eta snowbordeko taulen mugimenduen eragina.

Surfa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da kasualitatearen emaitza surfa Ipar Euskal Herrian garatzen hasi izana. Azalpen geologiko eta kultural bati lotua dago. Izan ere, Euskal Herria klima epela duen lurraldea da eta Ozeano Atlantikoak surferako olatu ezin hobea eskaintzen du Gaskoiniako golkoan. Golkoko itsaslasterreko korronteak kostaldea zeharkatzen du, ur-jarduerak egiteko mikro-klima atsegin bat sortzen duena. Beraz, gure kostaldean surfa garatzeko baldintza guztiak bilduta daude[6].

Jaiotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure kostaldeko herriak itsasora ohituta zeuden eta irristatze kirolak praktikatzen zituzten (trainera lasterketak adibidez.) 1950eko hamarkadan surfak izugarrizko garapena izan zuen mundu osoan zehar. Claude Durcudoy-k, “Claudet” ezizenez ezaguna zenak, hainbat erorketen ondoren kirol honekiko grina garatu zuen eta  Frantziako lehen surflari taldea sortu zuen.

Claudet-ek eta bere lagunek garatu zuten surfa Euskal Herrian eta hemendik Atlantikoko kostalde osora hedatu zen. Kontuan izanda Euskal Herriko kostaldeak zituen ezaugarriak Euskal Herria surfaren hiriburua bilakatu zen Europan. Lehenengo lehiaketak laurogeiko hamarkadan sortu ziren Euskal Herrian, eta Ameriketako eta nazioarteko surflariak liluratuta geratu ziren gure kostaldearekin[6]

Taulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taularen atalak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Surf taulek 7 atal dituzte[7]:

  • Rockerra: Rockerra taularen kurbadura besterik ez da, puntatik isatserainokoa. Kurbadura hori handiagoa izan ohi da puntan, eta ez hain nabarmena isatsean. Oro har, esan dezakegu taula batek zenbat eta rocker gehiago izan, orduan eta hobeto biratuko duela, baina, aldi berean, motelagoa izango da, kurbaturak berak erresistentzia gisa jokatuko baitu olatuaren gainean aurrera egin ahala.
  • Ertzak: Ertzak taularen alboak dira. Railak ere esaten zaie. Biraka gabiltzanean urarekin kontaktuan dagoen taularen zatia da. Taularen goiko eta beheko aldeen arteko trantsizio-eremua dela esan dezakegu. Oso garrantzitsuak dira taulak diseinatzerakoan.
  • Isatsa: Taila edo isatsa taularen behealdea da. Isatsak karratuak, borobilduak edo squash, enara edo arrainen isatsen formakoak izan daitezke, erabat biribilak, punta formakoak edo diamante formakoak. Bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu.
  • Nose: Nose taularen aurrealdea da. Punta bezala ere ezagutzen da. Taula jakin batzuek, beren egileagatik eta olatu motengatik, aurrealdea zorrotzagoa edo biribilduagoa izango dute.
  • Azpialdea: Surf taula baten azpiko zatia da. Urarekin kontaktuan dagoenez, taularen zati hori arduratzen da egonkortasuna, maniobragarritasuna eta abiadura kontrolatzeaz. Ertzekin eta isatsarekin gertatzen den bezala, taularen azpialdeak taularen portaera zehaztuko du.
  • Stringer: Taularen arima edo nerbioa bezala ere ezagutzen da. Taula goitik behera zeharkatzen duen tira txiki bat da. Taula gehienetan ikusten da. Surf taularen zati honen funtzioa taulari zurruntasun handiagoa ematea da.
  • Kiliak: Isatsaren azpialdean kokatzen diren hortzak dira eta taularen norabidea mantentzeko erabiltzen dira.

Oinarrizko 3 kategoriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tarteko taula (ingl. Funboard): 2,10 eta 2,75 m artean neurtzen dute. Taula laburrak edo luzeak erabili aurreko hasierako puntua dira, surflari guztiek nahi dituzten trebetasunak eskuratzeko ezin hobeak direlako, balio anitzekoak eta edozein egoeratan erabiltzeko errazak direlako. Taula laburren (maniobragarritasuna) eta luzeen (egonkortasuna eta flotagarritasuna) ezaugarriak fusionatzen dituzte, eta baliagarriak dira 3. eta 4. mailako olatuak inolako zailtasunik gabe igotzeko.
  2. Taula laburra (ingl. Shortboard): 1,50 eta 2,10 metro arteko tamaina dute, eta maniobragarritasuna ematen dute, baina flotagarritasuna eta egonkortasuna galtzen dute tarteko taulekin eta taula luzeekin alderatuta; horregatik, ez da gomendatzen olatu txiki edo ertainetarako, baina bai olatu handietarako (4. gradua).
  3. Taula luzea (ingl. Longboard): 2,75 m edo gehiagoko luzera. Gaur egungo surfaren jatorrian dagoen 50eko eta 60ko hamarkadako estilo klasikoa irudikatzen dute. Edozein olatutan erabil daitezkeen taulak, horregatik tarteko taulekin batera, erabilienak izaten dira.

Mugimenduak[8][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ahatea (ingl. Duck diving): taularen punta uretan hondoratuz egiten da, atzeko oinarekin edo belaunarekin lagunduz, olatuen indarrak ertzera ez itzularazteko arraunean ari zarenean, olatuak hausten diren tokiraino iristeko.
  2. Gelditzea (ingl. Take Off): surflariek egiten duten lehen maniobra da: taularen gainean etzanda arraunean egiteari utzi eta tente jartzen da, olatuaren gainean irristatzeko prest.
  3. Erortzea (ingl. Wipe out): taularen kontrola galtzen da eta ezin da grabitatea saihestu.
  4. Olatua muntatzea (ingl. Bottom Turn): gelditu ondorengo lehen bira da maniobra hau. Olatuaren jaitsieran bultza egin ondoren, biratu egin behar dugu, apurtzen ari den olatuaren zatitik ihes egiteko. Olatuaren behealdean korrontearen indarrak ez gaitu bultzatzen, eta jaitsieraren inertziarekin maniobratu behar da berriro igo ahal izateko. Hori egin ezean, zuzenean joango ginateke itsasertzera, ezingo genuke olatuaren pareta zeharkatu, eta bitsak azkar harrapatuko gintuzke.
  5. 180º (ingl. Reentry): olatuaren gailurreraino igo eta bat-batean 180 graduko bira egitean datza, berriro ere olatua jaitsiz.
  6. 360º: 180º bezala hasten da, baina norabide berean biratzen jarraitzen da 360 gradu.
  7. Hodia duen olatua: haustean olatuak sortzen duen hodiaren barrutik irristatzean datza. Hau, surfaren maniobra nagusitzat hartzen da, bere zailtasun eta ikusgarritasunagatik. Surflari guztiek amesten duten olatua da. Horrelako olatuak Teahupo'o-n, Tahiti-n, probatu daitezke.
  8. Floaterra: ur-hautsaren aparraren gainean nabigatzean datza.
  9. Airekoa (ingl. Air): horrela deitzen zaio ura aireratzea dakarren maniobra orori, eta, beraz, airean egiten da.
  10. Ebaketa (ingl. Off the lip): maniobra honetan, haustear dagoen olatuaren paretari aurre egingo diogu, haren kontra errebotatuko dugu eta taularen zati bat olatutik kanpo aterako dugu.
  11. Koletazoa (ingl. Backside): surf-taularen isatsa olatuaren goialdean irristatzea da.
  12. Helizea (ingl. Kick flip): oso maniobra zaila da, salto egiten duzun bitartean taularen alboko biraketa  lortzean datza.
  13. Itzulera (ingl. Cut Back): olatuaren paretatik irristatu eta urautsiarengandik urrunduz, ia 180º-ko bira egin behar dugu, berriz ere olatura hurbiltzeko.
  14. Esnap (ingl. Snap): itzulera (cut-back) moduko bat da, bat-batean egina eta biraketan askoz eremu txikiagoa duena.

LongBoarden mugimenduak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "5 hatz" (ingl. Hang Five): taulatik ibiltzea da, aurreratuta dagoen oina taularen aurreko puntan (nose) kokatu arte
  • "Jesukristo" (ingl. Hang ten): taularen aurreko puntan bi oinak kokatzean datza. Trebezia eta olatuaren abiadura handia eskatzen du, bestela, surflariak taula hondoratu eta uretara eroriko da.
  • Bira (ingl. Drop Knee): Longboarden bira klasikoa da. Itzuli bat egitea da (cut back), baina atzeko hanka tolestu egin behar da belaunak taula ukitu arte.

Beste aspektu garrantzitsuak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Surfaren aspektu oso garrantzitsu bat da aurrean jartzen dugun oina, horren arabera Goofy edo Erregularra izango gara.

  • Goofy: eskumako oina aurrean jartzen duen pertsona da.
  • Erregularra: ezkerreko oina aurrean jartzen duen pertsona da.

Horren arabera, taularen soka atzeko oinean jarriko da beti.

Olatuaren atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol honen zailtasuna olatuen abiaduran, tamainan eta forman datza. Surfaren estiloan nabigatzeko olatu egokiak horma eta aparra pixkanaka eskuinerantz edo ezkerrerantz garatuz eboluzionatzen eta apurtzen dutenak dira. Olatuek arrokazko gainazal baten eta sakontasun gutxirekin hausten badira, egokiagoak izango da bodyboarda praktikatzea. Surfa egiteko baldintza egokiak identifikatzeko, olatuaren hainbat elementu edo zati aztertu behar dira:

  • Horma: altxatzean, lerro horizontalaren gainean ur-azalera bat altxatzen duen olatuaren zatia da, angelu ezberdinetan edo baita bertikalean ere. Surflariak nabigatzen duen olatuaren zatia da.
  • Besoa: paretak duen ur-bolumena da, hau da, zati surfgarriaren luzera.
  • Ezpaina: hormaren hasierako tartetik eta amaitzen den tarterarte erortzen den horma zatia da.
  • Hutsunea: hormaren eta besoaren zatiak, presentzia ahurra hartzen dutenak, non abiadura handia proiektatu daitekeen surflariaren gorputzean.
  • Hodia: zuloaren espazioa, olatuaren aurrerapenaren eta hausturaren ondorioz mugitzen ari den ezpain baten erorketaren azpian bilduta geratzen dena.
  • Gandorra: olatuaren goialdea.
  • Aparra: Olatua apurtzean sortzen den ur mugimendua.

Formaren arabera hainbat olatu mota bereizten dira[9]:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ertzekoak: ertzetik oso gertu hausten direnak, arriskutsua da hondoaren aurka talka egin dezakezulako.
  • Hutsa: olatua altxatzean zilindro formako hutsune bat sortzen du, non surflariak abiadura handia hartzen duen.
  • Hodia: olatu huts bat da, non zilindro formako hutsune bat sortzen den. Surflariak hutsune horren barruan kokatzen dira, olatuaren ezpainaren azpian.
  • Fofa: Espainian horrela deitzen zaie hutsunerik gabe hausten diren olatuei, ia dena aparra denean.
  • Barra: horma edo hutsunerik ez daukan olatua, aldi berean olatuaren zati luzeak erortzen direnean. Surfean aritzeko egokiak ez diren olatuak dira.

Olatuak tamainaren arabera ere sailkatzen dira:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1,50-2 metroko altuera baino gutxiago duten olatu txikiak dira, "erosoak", hau da, altuera arrunta dutenak.
  • 2 metroraino olatu ertain edo "normaltzat" hartzen dira.
  • 2 metroko hormatik aurrera, olatu handitzat hartzen dira.    

Olatuen tamainari dagokionez ere kategoriak definitzen dira:

  • Surfa, orokorrean, olatu ertain edo txikietan praktikatzen diren estilo eta modalitate ugariri erreferentzia egiteko erabiltzen da.
  • Olatu Handietako surfa: surflariak 2 metrotik gorako olatuetan aritzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [http://www.perusurfguides.com/peru-surf-guides/surfing_peru_historia_surf.php «Historia del Surfing en Per�»] www.perusurfguides.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  2. «La historia del surf o tabla en el Perú. Carlos Dogni, el primero en traer su tabla en 1942. Felipe Pomar, campeón mundial en 1965. Y ahora con la reina Sofía…» web.archive.org 2014-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  3. Ingle, Sutera, p. 4
  4. Finney, Houston, p. 25
  5. «Pionero y místico del surf - Diario EL PAIS - Montevideo - Uruguay» historico.elpais.com.uy (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  6. a b (Frantsesez) «Historia» El surf en el País Vasco 2010-05-20 (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Partes de una tabla de surf | Manual Surf | Singlequiver.com» EnelPico 2019-11-17 (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
  8. «Diccionario Básico De Maniobras De Surf» BLOG 2017-05-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  9. (Gaztelaniaz) «Escuela de Surf Las Dunas - Asturias» Escuela de Surf Las Dunas (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).