Lankide:HERNANIBHI01/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ERREGAI

  • Zer da erregai bat?

Oxidatzean (oxigenoarekin elkartzean) beroa (energia ) askatzen duen materia da.

  • Zer behar da errekuntza gertatzeko?

Errekuntza gertatu ahal izateko, erregaia oxigenoarekin harremanetan egon behar da.

  • Nolakoak dira erregaiak?

A) SOLIDOAK (ikatza, zura eta turba ea.): naturan daude eta historian zehar erabili izan dira.

B) FLUIDOAK: naturan erregai solidoak baino ez ohikoagoak direnez, gizakiak erregai hauen kantitatea handitzen du, modu industrializatu batean sortuz. Bi mota daude: likidoak (gasolioa, kerosenoa, gasolina...) eta gaseosoak (gas naturala, petrolio gas likidotuak...)

  • Txokolateak azukre asko duenez, oinarrizko erregaia da bizidunentzat.
    Zein erregai erabiltzen dugu bizidunok energia lortzeko?

Bizidunek elikagaietatik lortzen dituzten mantenugaiak (gluzidoak, lipidoak eta proteinak) erabiltzen dituzte erregai bezala, behar duten energia lortzeko.

  • Zer da erregaien "ahalmen termikoa"?

Erregai masa batek aska dezakeen energia kantitatea da. Horrela, erregai desberdinen kalitatea eta ahalmena alderatzeko erabiltzen da.

Ahalmen termikoa adierazteko unitate desberdinak erabiltzen dira, adibidez:

- Nazioarteko Unitate Sisteman (SI) : joule zati kilogramoetan (J/Kg) neurtzen da.

- Unitateen Sistema Teknikoan, ordea, Kaloria/Kg -tan neurtzen da, nahiz eta sistema hau zaharkituta dagoen.

Taula honetan erregai batzuen ahalmen termikoa adierazten da:

Erregaien ahalmen termikoa neurketa sistema ezberdinekiko
Erregaia MJ/Kg Kcal/Kg
Gas Naturala 53,6 12800
Azetileno 48,55 11600
Propano Gasolina Butano 46,0 11000
Gasolioa 42,7 10200
Fuel-olioa 40,2 9600
Antrazita 34,7 8300
Kokea 32,6 7800
Koke gasa 29,3 7000
95º-ko alkohola 28,2 6740
Lignitoa 20,0 4800
Turba 19,7 4700
Harrikatza 16,7 4000

ERREGAI KIMIKOAK

Erregai kimikoak inguruko substantziekin harremanetan egotean energia askatzen duten substantziak dira. Bi mota daude:

  • Bioerregaiak:

Bioerregaiak landareen bidez sortutako erregaiak dira (adibidez, erremolatxa, azukre-kanabera edo ekiloreen bidez). Solido , likidoeta gas egoeran aurki ditzakegu:

- Solido: egurra, fruituen azalak, ea.

- Likido: bioetanola (bioalkohola) eta biodiesela

- Gas: biogasa (materia organikoa deskonposatzean sortzen dena).

Azken urteetan lurralde desberdinen interesak bioerregaien aldekoak izan dira. Hala ere, hauen ustiaketak ondorio onak zein txarrak ditu, beraz, ez da erregai garbitzat hartzen.

  • Erregai fosilak:

Erregai fosilak  milioika urteetan zehar laku, itsaso, ibai eta bestelako ur masen hondoan eratzen dira. Denbora luzean zehar bizidunak eta hauen egiturak jalki eta sedimentuz estaltzen joan ziren. Materia organikoa deskonposatu eta presioak eraginda, erregai fosil bihurtu ziren.

Baliabide berriztagarriak izan arren, ez berriztagarriak direla esaten da (milioika urte beharko liratekeelako berriro sortzeko).

Lurreko litosferan aurkitutako hidrokarburoak dira (ikatza, petroleoa, gasa...).

Bioerregaiak baino merkagoak eta energia gehiago askatzen duten arren, errekuntzaren ondorioz, CO2 asko askatzen dute .

Hala ere, hauen prezio merkeak, efizientzia altuak, ustiaketa errazak eta erabilgarritasun handiak erregaien %90a fosilak izatea justifikatzen du.


ONDORIOAK

  • Erregaiak beharrezkoak dira gizakia ondo bizi ahal izateko.
  • Erregaiak lortzeko ahaleginak konstanteak dira.
  • Gizarteak energia behar duenez, behar hau prezioetan islatuko da. Gero eta eskari gehiago, gero eta prezio altuagoak izango dute.