Lankide:Iratiherran

Wikipedia, Entziklopedia askea


Coretta Scott King (Marion, Alabama, Estatu Batuak, 1927ko Apirilafren 27an Playas de Rosarito, Kalifornia Beherea, Mexiko-2006ko Urtarrilaren 30an) idazle eta aktibista estatubatuarra izan zen, abeslari afroamerikarra izateaz aparte[1] komunitate afroamerikarraren liderra aitortua. Martin Luther King aktibista eta eskubide zibilen aldeko borrokalariaren emaztea izan zen, azken hau 1968an erahila izan zen.

Coretta Scott King 1964an

BIOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa eta gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coretta 1927ko Apirilaren 27an jaio zen Heibergerreko baserri batean, Alabaman. Bere gurasoak Bernice eta Obie Scott ziren, bizi ziren lurren jabeak.

Corettaren haurtzaroa gogorra eta sakrifikatua izan zen. Izan ere, Depresio Handia edo Beheraldi Handiaren garaian zehar familia osoak parte hartu zuen algodoi bilketan biziraun ahal izateko.[2]

Lehenengo hezkuntza Lincoln-en egin zuen, bere herritik bederatzi milara zegoen herri batean, baina segregazio sistema zela eta Corettak egunero ibili behar zituen sei kilometro horiek klasera joan ahal izateko, izan ere ezin zuen ikasle autobusetara igo. Bere ikasketak Antioch College-n jarraitu zituen 1945tik aurrera. Azkenik lehen hezkuntzan espezializatu musika irakaslea izan zen lehenengo emakume beltzarana bihurtu zelarik.[1][2]

Corettak tronpeta, pianoa eta bibolina jotzeaz aparte abesbatzan abesten zuen, eta baita eskolako errezitaletan bakarka abesten zuen ere. [1] Bere lehenengo kontzertua Springfield-en, Ohio, eman zuen

Behin graduatuta Boston-era joan zen, Martin Luther King ezagutu zuen tokira.

Martin Luther King-ekin ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coretta eta Martin 1953ko Ekainaren 18an ezkondu ziren Marionen, Corettaren gurasoen etxean Martinen aitaren eskutik. Lau seme alaba izan zituzten:

-         Yolanda Denise King (1955ko Azaroaren 17an, Montgomery, Alabama).

-         Martin Luther King III (1957ko Urriaren 23an, Montgomery, Alabama).

-         Dexter Scott King (1961ko Urtarrilaren 30ean, Atlanta, Georgia).

-         Bernice Albertine King (1963ko martxoaren 28an, Atlanta, Georgia).

Ezkonduta egondako lehenengo urteak Corettak bere seme alabak zaintzen eman zituen, 60. hamarkada arte, bere senarrarekin batera lan egiten hasi zelarik.[1]

Lau seme alabek haien gurasoen bidea jarraitu zuten, aktibistetan eta eskubide zibilen aldeko defendatzaileak bihurtu bait ziren.[2]

Jarduera politikoa eta eskubide zibilen aldeko defentsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere senarrarekin batera lan egin zuen etapan zehar Martin Luther Kingek bere babesa izan zuen. Horrez gain, martxak antolatzen zituen, hitzaldiak eta konferentziak ematen zituen, poemak errezitatzen zituen eta askatasunaren aldeko kontzertuetan abesten zuen kontzientzia zabaldu eta dirua biltzeko asmoz. [1]

Urteak pasa ahala, bere senarraren memoria babestu eta gorde egiteaz gain, bere jarduera politikoa handituz joan zen.

1968ko Martin Luther Kingen heriotza eta gero, Atlantako Ebenezer-eko bataiatzaile elizan egiten hasi ziren oroitzapeneko zerbitzuetan parte hartzen hasi zen, Urtarrilaren 15ean bere senarraren jaioteguna ospatzeko helburuarekin. Gaur egun Urtarrilaren hirugarren astelehenean ospatzen den jaieguna da Martin Luther Kingen eguna.

Corettak hainbat presidente iparramerikarrekin izan zuen harreman estua, batez ere Lyndon B. Johnsonekin, nork modu erabakigarrian lagundu zuen eskubide zibilen aitormenean.

Bere 80 urtetan zehar, Corettak eutsi zion herrialde beltzaren segregazioaren aldeko oposizioari Washingtonen antolatutako hainbat protestatan parte hartuz. Horrek herrialde osoa animatu zuen Afrikako lege arrazistaren aurka manifestatzeko eta Coretta Winnie Mandelarekin elkartzeko bidaiatu zuen Hegoafrikara. Momentu horretan Winniren senarra, Nelson Mandela Roben Islandeko preso politikoa zen.

Estatu Batuetara itzulita Reagan presidentearengan presio handia usatu zuen Hegoafrikaren kontrako zigorrak ezartzeko.

1986an Estatu Batuetako senatuari gutun bat bidali zion, Jeff Sessionsen epaile federala izendapenaren kontra, baina gutun hau ez zuten irakurri ezta dokumentazio bezala hartu ere.

2001an George W. Bush presidentea izendatu zutenean Coretta bertan egon zen eta Princenton unibertsitatea edo Bates eskola bezalako hainbat instituziok eman zioten ohorezko esker onak.

Corettak ere uko egin zion kapital zigorrari zein 2003an Irak erasotzeari.

Hainbat kontserbadore taldeen sostengua izateaz aparte beste talde txikien bozeramailea izan zen. Gainera, emakumeen eskubideen alde borrokalari nekaezina izan zen eta hainbat kanpainetan parte hartu zuen, horietako adibide bat hiesaren prebentziorako kanpaina izanik.

Bere ohorez haurrei literaturan bikaintasunagatik domina eman zieten.[2]

Gaixotasuna eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bihotzeko bat izan zela eta 2005eko Abuztuaren 16an Coretta King ospitalizatu zuten, eta hori gutxi balitz, hitz egiteko gaitasuna eta gorputzaren eskuinaldeari eragin zion paralisi bat sufritu zituen eta Piedemont ospitalean egon zen 2005eko Irailaren 22ra arte fisioterapia etxean jarraitzeko asmoz. Orduan hitz egiteko gaitasunaren parte bat berreskuratu zuen.

Bihotzekoak eragin zizkion zailtasunak zirela eta, bere senarraren jaioterria Atlantan jarraitu edo Parke Nazionalen Zerbitzuak izan behar zuen erabakitzeko eztabaidara ezin izan zen bertaratu eta 2006ko Urtarrilaren 14an King Andereak bere azkenengo agerpen publikoa egin zuen bere senarrari ohorea egiteko afari batean.

Azkenean 78 urte zituela hil zen 2006ko Urtarrilaren 30ean Rosarito, Behe Kalifornia, Mexikon zegoen errehabilitazio zentro batean lotan ari zen bitartean. Bere heriotza aztarnak Atlantara lekualdatu zituzten bere senarrarekin batera King zentroan.[2]

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Ilecara. (2013-01-11). «MUJERES QUE HACEN LA HISTORIA - BREVES BIOGRAFIAS: Siglo XX - Coretta Scott King» MUJERES QUE HACEN LA HISTORIA - BREVES BIOGRAFIAS (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Coretta Scott King. 2018-01-03 (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).