Lankide:Julenpb/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

FINLANDIAKO EKONOMIA

Helsinkiko katedrala.

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiak industrializazio maila altua duen ekonomia du, basoen baliabide handietan, kapital inbertsio maila handietan eta gehieneko garapen teknologikoan oinarritzen dena. Tradizionalki, herrialdeak bere garapen industrial propioa lortzeko, kanpoko kapitala inportatu du. 1980ko hamarkadatik aurrera, Finlandiak herrialde industrializatuen garapen ekonomiko indizerik altuenetariko bat izan du. 2008ko krisiaren lehengo urteak ondo jasan izan zituen arren, 2013. urtean beherakada izan zuen, 2015ean nabarmendu zena. 2017tik aurrera, hazkunde prozesu txiki bat izan du baina 2020. urtean Covid-ak gelditu izan du[1].

Sektore garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiako ekonomia sektore ekonomiko ezberdinetan banatzen da (lehenengo sektorea, bigarren sektorea eta hirugarren sektorea), ekonomia garatua baita.

Lehenengo sektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019. urtean, lehenengo sektoreak % 3,7ko eragina izan zuen herrialdeko barne produktu gordinean.

Familia enpresa txikiak osatzen dute finlandiar nekazaritza. Hauek zenbait arazo geografiko, geologiko zein klimatologikori aurre egin behar diete. Laborantzak hazkunde prozesu murriztua du, prezipitazioak ugariak dira eta gehienetan elur forman izaten dira. Laborantzak ematen dituen produktuen artean hurrengoak aurki daitezke: garia, garagarra, patatak, azukre-erremolatxa eta egoskariak. Fruitu eta barazki gehienak atzerritik inportatzen dira, eta produkzio lokala negutegi berezietan egiten da, klimatologia dela eta.

Finlandia 2020. urtean ekoiztu zuen[2]:

  • 1075 mila tona garagar.
  • 919 mila tona olo.
  • 712 mila tona gari.
  • 593 mila tona patata.
  • 453 mila tona azukre-erremolatxa.

Abeltzaintza da lehenengo sektoreak duen duen jarduera nagusiena, diru sarrera handiena ematen baitu. Herrialde honetan behia, txerria, oiloak, ardiak, ahuntzak, zaldiak hazten dira eta horietatik behiak % 63a, zaldiak % 15a eta ahuntzak % 8a dute nagusitasuna.

Oulanka Parke Nazionala.

Basoak dira Finlandiako baliabide naturalik garrantzitsuena, herrialdeko % 86a basoz estalita baitago. Lurzoru zuhaiztiak 20,3 milioi hektarea ditu, non % 60a jabetza pribatukoa den, % 9a enpresen jabetzakoa eta % 26a Estatukoa.

Bigarren sektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren sektoreak barne produktu gordinaren % 21,8a ordezkatu zuen 2019.urtean.

Herrialde honetan baso industriak garrantzia handia du, basoak baitira Finlandiako baliabide naturalik garrantzitsuena. Industria multzo honetan, hurrengo jarduerak biltzen dira: sektore mekanikoa, zerrategia, paper-orea, papera eta kartoia. Sektore honetan Stora Enso, UPM-Kymmene taldea eta Metsäliitto taldea dira enpresarik garrantzitsuenak.

Ontzigintzak ere badu garrantzia ekonomian. Hiru ontziola nagusi bereiz daiteke Finlandian eta Turkun (Meyer Turku Oy), Rauman (publikoa) eta Helsinkin (Arctech Helsinki Shipyard) eta azken honetan munduan dauden ontzi izotz-hausle gehienak eraiki dira, % 60a hain zuzen ere. Izotz hausleez gain, plataforma petroliferikoak, belaontziak eta luxuzko gurutzaontziak ere eraikitzen dira.

Turkuko portua.

Industria kimikoan baso industriara, nekazaritzara, eraikuntzara, industria elektronikoetara eta elikagai industria bideraturiko produktuak nabarmentzen dira. Sektore honetan bi enpresa publiko nagusitzen dira: Fortum eta Kemira.

Finlandia munduko herrialderik erakargarriena da meatzaritza industrian inbertsioa egiteko. Azpiegituren kalitate handia, estabilitatea, transparentzia politikoa, meatzaritza legea eta Finlandiar Institutu Geologikoak ematen duen informazio geologikoa dira horren arrazoi. 2019. urtean 17 meatze aktibo zeuden, 9 proiektu eta 30 esplorazio proiektu baino gehiago.

Hirugarren sektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiako ekonomiaren %74,5a hirugarren sektoreari lotuta dago, %53,7a zerbitzu pribatuetan eta %20,8a zerbitzu publikoetan banatzen dena. Zerbitzuek 2019. urtean, guztira, 30 mila milioi euro fakturatu zuten, aurreko bi urteekin konparatuta, %35eko hazkunde positiboa dena.

Startup-ak nagusitu dira azken urteetan eta enpresa mota hau sortzeko ekosistema hobe bat duten herrialdeen artean hamabigarren sailkatuta dago. Helsinki, Oulu eta Tampere dira hiri nabarmenenak. Honen adibide dira bideojoken industrian diharduten Supercell eta Rovio enpresak, zeintzuek “Clash of Clan”s (2012) eta “Angry Birds” merkaturatu dituzten.

Azpiegitura elektriko fidagarriak eta 2016an Alemaniarekin lotzen duen urazpiko datu kable baten eraikuntzaren amaiera direla eta, Finlandia herrialde erakargarria bihurtu da datu zentroak ezartzeko. Adibidez, Googlek inbertsio handia egin zuen Haminan datu zentro bat ezartzeko.

Bi zentral nuklear eta lau erreaktore nuklear daude, erabiltzen den energiaren % 30a ekoizten dutenak: bi Loviisan (Fortum Power and Heat Oy) eta beste bi Olkiluoton (Teollisuuden Voima Oy). 2030. urterako helburua ekoizten den energia guztiraren % 40 zentral nuklearretatik etorria izatea da.

Finnair hegazkina, Helsinki-Vantaako aireportuan.

2019. urtean, herrialdeak 3,3 milio nazioarteko turista jaso zituen eta 5 milioi euroko gastua egin zuten herrialdean. Nazioarteko bidaiari gehienak Helsinkiko aireportutik egiten dute sarrera herrialdean, 2016. urtean 17 milioi bidaiari pasatu baitziren aireportu honetatik. Helsinki-Vantaako aireportuak kokapen ezin  hobea du Europako eta Ekialde Urruneko aire-bideak lotzeko. Horrez gain, Ouluk ere badu aireportu garrantzitsu bat eta beste 25 aurkitu daitezke Finlandia osoan zehar[3].

Aipatu behar den beste garraio bat ferryak dira. Turkutik Tallinera, Mariehamnera eta Stocholmora lotura dago itsasoz eta Helsinkitik Tallinerako lotura, munduko igaroena da. Proeiktu bat martxan jarri da Helsinki eta Tallin hiriak, Finlandia eta Estonia, urazpiko tunel bat eraikitzeko eta bertan tren bidaiak eskaintzeko.

Kanpo merkataritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020. urtean Alemania (% 13,8), Suedia (% 10,5) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 8,5) izan ziren Finlandiaren esportazioen hartzaile nagusienak. Laugarren postuan Herbeereak daude esportazioen % 6,7arekin eta bere atzetik Txina eta Errusia daude, % 5,3arekin bakoitzak.

Inportazioei dagokienez, Alemania da finlandiarren hornitzaile nagusiena % 15,7arekin. Bere atzetik Suedia (% 11), Errusia (% 9,8) eta Txina (% 9) daude.

Inportazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo taulan azkenengo hiru urteetan zehar Finlandiak egin dituen inportazioak ikus daitezke. Datuak milioi eurotan adierazten dira. Handizkako eta txikizkako merkataritza; motordun ibilgailuen eta motozikleten erreparazioak eta manufakturak dira gehien inportatzen direnak. Inportazioen guztiaren % 49,73a eta % 39,57a irudikatzen dute, hurrenez hurren[4].

INPORTAZIOAK SEKTOREKA 2018 2019 2020 %
Nekazaritza, basogintza eta arrantza 212 196 180 0,3
Meatzaritza eta harrobiak 138 183 126 0,21
Manufakturak 29.611 28.542 23.513 39,57
Elektrizitate, gas, lurrun eta aire girotu horniketa 1.392 1.380 873 1,47
Ur-hornikuntza; estolderia kudeaketa

hondakinak eta konponketa jarduerak

87 79 75 0,13
Eraikuntza 611 847 840 1,41
Handizkako eta txikizkako merkataritza;

motordun ibilgailuen eta motozikleten konponketa

30.090 30.244 29.548 49,73
Garraioa eta biltegiratzea 469 623 631 1,06
Ostatu eta janari zerbitzu jarduerak 63 67 48 0,08
Informazioa eta komunikazioa 1.355 1.023 1.000 1,68
Finantza eta aseguru jarduerak 0 102 79 0,13
Higiezinen jarduerak 27 29 56 0,09
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak 714 637 629 1,06
Administrazio zerbitzu eta euskarri jarduerak 458 453 428 0,72
Administrazioa eta defendatza publikoa; derrigorrezko gizarte segurantza 0 0 0 0
Hezkuntza 51 47 46 0,08
Giza osasuna eta lan jarduera sozialak 87 88 90 0,15
Artea, entretenimendua eta aisialdia 72 64 44 0,07
Beste zerbitzu jarduera batzuk 94 103 132 0,22
Industria ezezaguna 711 810 829 1,4
Guztira 66.585 65.658 59.420 100

Esportazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esportazioei dagokienez, manufakturak (% 76,44) eta handizkako eta txikizkako merkataritza; motordun ibilgailuen eta motozikleten konponketak  (% 14,76) dira gehien esportatzen direnak.

ESPORTAZIOAK SEKTOREKA 2018 2019 2020 %
Nekazaritza, basogintza eta arrantza 172 181 144 0,25
Meatzaritza eta harrobiak 503 468 579 1,01
Manufakturak 50.544 51.128 43.824 76,44
Elektrizitate, gas, lurrun eta aire girotu horniketa 0 0 0 0
Ur-hornikuntza; estolderia kudeaketa

hondakinak eta konponketa jarduerak

264 250 269 0,47
Eraikuntza 95 99 67 0,12
Handizkako eta txikizkako merkataritza;

motordun ibilgailuen eta motozikleten konponketa

8.999 9.414 8.465 14,76
Garraioa eta biltegiratzea 84 77 282 0,49
Ostatu eta janari zerbitzu jarduerak 5 2 2 0
Informazioa eta komunikazioa 225 268 316 0,55
Finantza eta aseguru jarduerak 11 12 14 0,02
Higiezinen jarduerak 0 10 11 0,02
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak 450 427 753 1,31
Administrazio zerbitzu eta euskarri jarduerak 84 81 118 0,21
Administrazioa eta defendatza publikoa; derrigorrezko gizarte segurantza 6 0 13 0,02
Hezkuntza 3 2 3 0,01
Giza osasuna eta lan jarduera sozialak 0 0 13 0,02
Artea, entretenimendua eta aisialdia 0 22 0 0
Beste zerbitzu jarduera batzuk 33 29 27 0,05
Industria ezezaguna 2.026 2.259 2.199 3,84
Guztira 63.682 64.932 57.332 100

Datu makoekonomiko basikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helsinkiko inguru metropolitarrak barne produktu gordinaren hiru herena sortzen du.

Hurrengo taulan, Espainiar Estatuko Merkataritza Idazkaritzak Finlandiari buruz 2019an idatzitako dokumentutik ateratako datu makroeknomikoak ikus daitezke:

DATUAK 2016 2017 2018 2019
BPG
BPG (milioi €) 216.073 223.892 232.096 240.912
Aldakuntza erreal tasa (%) 2,8 2,7 1,7 1,0
Aldakuntza nominal tasa (%) 2,9 3,6 3,7 2,8
INFLAZIOA
Urteko batas bestekoa (%) 0,4 0,7 1,1 1,0
BANKU ZENTRALAREN ESKU HARTZE INTERES TASA
Urteko batas bestekoa (%) -0,04 -0,15 -0,18 -0,22
LAN ETA LANGABEZI TASA
Biztanleria 15-64 urte (x1000) 3.463 3.451 3.439 3.428
Biztanleria aktiboa 15-64 urte (x1000) 2.615 2.635 2.665 2.669
Biztanleria aktiboak duan langabezi tasa (%) 9,0 8,8 7,5 6,8
DEFIZIT PUBLIKOA
BPGren %koa -1,7 -0,8 -0,7 -1,1
ZOR PUBLIKOA
milioi €tan 136.150 137.278 137.545 142.507
BPGren %tan 63,0 61,3 58,9 59,2
ONDASUNEN ESPORTAZIOAK
milioi €tan 51.878 59.711 63.864 64.932
ONDASUNEN INPORTAZIOAK
milioi €tan 55.003 62.469 66.525 65.658

Finlandia nazioarteko testuinguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandia 1995eko urtarrilaren 1ean Europar Batasunera anexionatu zen, horrela integrazio hobeago bat lortuko zuelako inguruko herrialdeekin. Horretaz gain, Schengen eremuko eta Euroguneko partaidea ere bada.

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean ez du parte hartzen baina erakunde honekin batera lan egiten du, Suediarekin batera.

Errusiak Finlandiarekin muga partekatzen du ekialde osoan zehar. Hori dela eta, erlazio diplomatiko onak izatea komenigarria da eta Europar Batasunak Errusiara hurbiltzeko zenbait politika sustatu egin ditu azken urteetan zehar[5].

Ustelkeri pertzepzio indizea kontuan hartzen bada, Finlandiak hirugarren postua lortu zuen 2020. urtean. Honek esan nahi du munduko ustelkeri mailarik baxuenetako bat duela[6].

Erreferentzia bibliografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Economía en Finlandia en comparación con la UE» DatosMundial.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  2. Txantiloi:Fin Partala, Anneli. Crop Production Statistics. Natural Resources Institute Finland.
  3. Finlandia - Economía. .
  4. Sector Exterior Finlandia. .
  5. Finlandia. Oficina Económica y Comercial de España en Helsinki, 10 or..
  6. (Ingelesez) «Corruption Perceptions Index 2020 for Finland» Transparency.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).