Lankide:Kristina M. Leunda/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tolosako o artista plastikoa izan zen. 1948n jaio zen Donostian eta 2020an hil zen Malagan.[1][2]

José Llanos

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosan hezi zen guraso eta beste bi anaiekin batera. Tolosako Eskolapiotan ikasketak amaitzean Bartzelonara joan zen Arte Ederrak ikastera.

Ikasketak amaitu ondoren, Euskal Herrira itzuli zen Bixente Ameztoi eta Andres Nagel artistekin harreman handia mantenduz.

Azkeneko etapa Malagan eman zuen, han, hainbeste eskertzen zuen natura, isiltasuna eta lasaitasuna topatu baitzituen, ospe handiko koadro eta muralgile bilakatuz.[3]

Bere lanean garrantzi handia dauka atzerrian eginiko bidai eta egonaldiek, hala nola, Egipto, Irak, Aljeria, Maroko eta Turkian. Herrialde horietako eskultura, pintura nahiz arkitekturak bere lanetan ukitu handia utzi zuten.

Ibilbide artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975. Taldeko erakusketa Donostiako El pez galerian, Bixente Ameztoi, Andres Nagel, Ramon Zuriarrain, Marta Cardenas eta Carlos Sainzekin batera.

1976. Banakako erakusketa Donostiako El pez Galerian.

1977. Hondarribiko Txan Txan Gorry galerian erakusketa Bixente Ameztoirekin batera.

1978-79. Ramon Zuriarrainekin batera erakusketa Bilboko Lozano galerian / Alemaniako Wiesbadeneko Vot galerian erakusketa.

1985-86. Hainbat mural eta erretratu margotu zituen Madrilen.

1987. Taldeko erakusketa Belgikako Senoresael galerian.

1988. Erakusketa Madrilgo Iguanzo galerian.

1990. Erakusketa Sephira galerian. Madril.

1991: Hainbat mural burutu zituen Turkian.

1993-94. Marbellako Correa galerian erakusketa / Donostiako 16 galerian erakusketa.

1995. Ederti galerian erakusketa. Bilbo.

1996. Mural bat burutzen du Helsinkin. Finlandia.

1999. Donostiako 16 galerian erakusketa.

2003. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean erakusketa eta "Bera da. Mutiko tolosar baten istorioa" bideoaren edizioa.

2007. Donostiako Arteko galerian erakusketa.

2011. Arteko Galerian erakusketa Pepa Ugarterekin batera.

Hainbat lan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

]]

  1. BIRZUZENDU Bilatzen den orriaren izena
  1. «Esquelas y Necrologicas | TOLOSA | José Llanos Aramburu | diariovasco.com» canales.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  2. «Llanos Aramburu, José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  3. (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20140603). «José Llanos Aramburu. Artista» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).