Lankide:LIMAET/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urraka I Leon eta Gaztelakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leongo Urraca I
Leongo Urraca I erregina irudikatzen duen Erdi Aroko erretratua, Jose Maria Losadak margotua
Datu biografikoak
Jaiotza1081eko ekainaren 24an. León
Heriotza1126ko martxoaren 8an Castillo de los Condes, Saldaña, Palencia.

Urraka I Leon eta Gaztelakoa. (Leon, 1081eko ekainaren 24Saldaña, 1126ko martxoaren 8) Leon eta Gaztelako erregina, Galiziako kondesa eta Nafarroa eta Aragoiko erregina izan zen. Alfontso VI.aren eta bere bigarren emaztearen, Konstantzaren, alaba, Espainiako historian zehar errege botere osoa izan zuen emakume bakarretakoa eta Erdi Aroko lehenetarikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak (1081-1093)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraka,  Alfontso VI.aren eta bere bigarren emazte Konstantza Borgoinakoaren alaba zen, zeina, Frantziako errege Roberto II.a Errukitsuaren eta Helia Semurrekoaren biloba eta Hugo Cluny abadearen arreba zen. Alfontsok Konstantzarekin ezkontzean Hugo Clunyren abadia boteretsuarekin eta Frantziar dinastiarekin harremanak estutu nahi zituela garbi ikus dezakegu.[1] Aitaren aldetik berriz, bere aiton amonak Fernando I.a, Leongo erregea eta Gaztelako kondea, eta haren emazte Sancha Alfonsez Leongoa, Alfontso V.aren alaba ziren. Argi dago maitasunak ez zuela zerikusirik izan gurasoen ezkontzan. Aliantza politikoa edo interes ekonomikoak, ohi bezala, erabakigarriagoak izan ziren. Ezkontza-itun horri dagokionez, ez dakigu zehazki ezkontza noiz egin zen, ezta gure protagonistaren jaiotza ere, baina 1080ko maiatzaren 8rako ezkonduta zeudela idatziz jasota dagoenez, Urracaren jaiotza 1081. urteko uneren batean gertatu zela pentsatu ohi da[2].

Haurtzaroko gorteko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkontza berriaren lehen fruitua, ilusioak eta itxaropenak hautsiz, emakumea izan zen[3]. Beraz, bere bizitzako lehen uneetatik, Urrakak oinordeko legitimoa eta aldi berean emakumea izatearen pisua jasan behar izan zuen. Hau da, bere haurtzaroa bere aitaren tronuaren oinordeko izatearen eta honek, egoera horretan, haren ordez gizon bat jartzeko zuen nahiaren arteko kontraesanak menperatu zuen. Azkenean, Alfontso VI.a Leongoaren obsesioari esker, eta aipatutako erregearen eta Zaida al-Andaluseko printzesa musulmanaren, Muhammad ibn ́ Abbad al- Mu 'tamid-en errainaren, harremanaren ondorioz, Antso II jaio zen. Gertaera horrek Urraka ondorengotza-lerrotik baztertzea lortu zuen.

Urrakaren haurtzaroari dagokionez, litekeena da Urraka emakumez inguratutako gorte batean haztea. Alde batetik, Elvira eta Teresa ahizpak eta Jimena Muñozen alabak ditugu, hauek adinean oso antzekoak izanik, logikoa dirudi pentsatzea nahiko kontaktu izango zutela. Beste aldetik, aitaren ohaideek, Jimena eta Zaida. Aazkenik, Elvira eta Urraka izebak ere aurkitzen ditugu.[4]

Errodrigo Semenoitz Arradakoa bezalako historialariek baieztatzen dute Alfontso VI.aren alaba zaharrena Pedro Ansures noblearen etxean hezi zela[5]. Baina gertaeren ezagutza zehatzena oinarri hartuta, idatzitako egungo iturrietako batek ere ezin du baieztatu Urraka infanta etxe noble batean hazi zenik. Ziur dagoena da bere haurtzaroaren zati handi bat gortean igaro zuela, eta Antso jaio baino lehen oinordeko izateak interes berezia izan zuela Urrakak lortuko zuen hezkuntzan. Batez ere, gortearen diziplina eta argibideez gain, hezkuntza, zaldigintza, heziketa eta ehiza programak eskaintzen ziren, eta Urraka bezalakoak errege edo erregina izateko xedea zutenei, arlo militarrean ere irakasten zitzaien, haien patua armada gidatze izango baietzen[6].

Erdi Aroko noblezian, haurren heziketa tutore eta irakasle partikularren ardura izan ohi zen, sarritan elizgizonak edo gorte eta administrazio gaietan hezitako pertsonak ziren. Erregeen seme-alaben heziketak historia, erlijioa, erretorika, musika eta gorteko protokoloa bezalako gaietan ere barne hartu zezaketen. Beraz, garai hartan Elizak hezkuntzan izan zuen eragina ikusita, baliteke Urrakak eliz-irakasleen instrukzioa jaso izana. Hala ere, Urraka Infantaren hezitzaileen berri ematen duten bi dokumentu baino ez ditugu gordetzen: Lehenengoa, 1094. urtekoa, berak eta bere senarrak Raimundo Borgoinakoak, Kreskonio apezpikuari eta Coimbrako elizari egin zioten dohaintza da; [7] Diplomaren egiaztatzaileen artean, Pedro apaiza agertzen da, “magister supradicte filie regis”. Bigarren erreferentzia beranduagokoa da; Urracak, bere erregealdiaren azken zatian jadanik, Domingo Flaconizen irakaspena gogoratu eta aitortu zuen 1120an Burgosko katedraleari zuzendutako pribilegio batean.[8]

Urraka eta Raimundo Borgoñakoaren eskontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraka, oraindik adin txikikoa zela, Raimundo Borgoinakoari eman zioten emazte, Alfontso VI. nari  almorabideen armadaren aurkako gerran emandako laguntzagatik zorretan zegoelarik.[9] Beraz, momentu honetan, Leongo erreinuaren oinordeko izatetik, Urraka, Galiziako kondesa ezkontide soil bat bihurtu zen, nahiz eta aitaren eskuetan zeuden Leongo eta Gaztelako koroaren ondorengotza-lerroan gertu jarraitzen zuen . Bistan denez, erabaki askok zuzenean eragiten zioten arren, neskak ez zuen esku hartu momentu honetan hartutako erabakietan bere adingabetasuna zela eta.[10]

Urracarekin batera, bere arreba Teresa (Jimena Muñozen alaba, erregearen ohaideetako bat) Enriquerekin ezkondu zen, Borgoinako duke-etxeko kidea eta, beraz, Raimundo baino maila sozial altuagoa zuena. Logikoa denez, Leongo tronuaren oinordekoa zen Urraka izan behar zuen Enrikerekin ezkondu zena, baina haien harreman estua zela eta, elizak inposatu nahian zegoen intzestuaren aurkako araudi zorrotzarekin talka egin zuten, jada erreforma batean murgilduta zegoena.[11] Ondorioz, lotura bikoitza adostu zen. Alde baatetik  Urraca eta Raimundo Galiziako jaun izendatuko zituzten eta bestetik Teresa eta Henrike Portugalgo eskualdeko jaun bilakatu ziren.

Alfontso VI.ak Urrakari eta Teresari lurralde hauek entregatzeak erregearen alabei dote duin bat emateko asmoz gain, litekeena Alfontso VI.a Galiziako lurraldearen eta bertako nobleen kontrol zaila mantentzen saiatu izana da. Bere kasuan, Alfontsok Gallaeciako lurraldea bi konderritan banatzen du, Portukalense eta Galiziako konderrietan, eta bi burgundiarrekin eskondu berri diren infantasei ematen die, horrela bere agintepean lurraldea eta bertako biztanleak ziurtatzen ditu.[12]

Berriz ere, oso zaila da Urrakak Borgoinako Raimundorekin egindako ezkontza data, lekua edo ospakizunen inguruko informazioa zehaztea. Urraka ezkondutzat aitortzen den lehen agiria 1093ko apirilaren 22koa da.[13] Garai hartan, Urracak 12 urte inguru izango zituen, hau da, haurduntzeko gaitasuna eskuratzen den adina, beraz, ezkontza hau askoz lehenago ezin izan zen gertatu.

Totius Gallecie Inperatrix (1108-1109)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raimundo Grajalen hil zen 1107ko irailean, bere emaztea, Santiagoko apezpikua eta erregearen aurrean, . Urraka bere senarraren oinordekoa izan zen Leongo erresumaren mendebaldeko eskualdean.. Bere lurrak Galizia, Zamora eskualdea eta Leongo hego-mendebaldea hartzen zituen, Coria, Salamanca eta Avila barne. Ordurako hogeita zazpi urteko emakume heldua zen, bi seme-alabarekin . Ordura arte, dirudienez, bigarren mailako jarrera izan zuen, senarraren itzalean; senarraren heriotzarekin, paper nagusi bat betetzen hasi zuen politikan, hemendik aurrera paper hori ez zuen galduko. Urrakak Galiziako jaurerria mantenduko zuen,[14] ezkongabe egoteko baldintzapean; berriro ezkonduz gero, eskualdeko gobernua bere semea Alfontso, Galiziako erregea bihurtuko zen.

Leongo erregina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronuratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1108ko maiatzaren 30ean, bere anaia Sancho hil zen Ucléseko guduan, non almorabideek garaipena lortu zuten. Beraz, Urraka Segoviara joango zen, 1108ko uztailaren hasieran Ucléseko hondamendiaren ondoren erresumaren hegoaldeko mugaren defentsan erregeari lagundu behar zioten errefortzu galiziarrekin batera. Alfontso VI.aren seme bakarra hil egon ondoren, Urraka, aurreko urteko irailean alargundua geratu egin zena, bere aitaren oinordeko izateko hautagairik onena bihurtu zen eta horregatik, ezkontzeko interesak areagotu egin ziren. Bi senargai nabarmen egon ziren, Gomez Gonzalez kondea eta Pedro Gonzalez de Lara kondea[15]. Ikusirik Gaztelako nobleziako sektore ezberdinen arteko tirabirak gero eta handiagoak zirela eta, aldi berean, Borgoina etxeak berriro eskatzen zuela bere eskua, Alfontso VI.ak, Alfontso Borrokalariarekin ezkondu zion.

Dirudienez, Alfontso VI.ak Toledon bildu zituen Aragoiko erresumako nobleak, eta Urrakaren ondorengotza eta ezkontza jakinarazi zizkien. Ezkontza hori gauzatzearekin ados ez zeudenez, akordio horren aurka agertu ziren Urraka bera eta Gaztelako nobleziaren zati bat. Halaber, Alfontso VI.aren heriotzarekin, 1109ko uztailean, Toledon, Urrakak koroa heredatu zuen eta, horrela, Europan bakarkako erregealdi bat zuen lehen emakumea bihurtu zen, erresumaren historian ezohikoa zena, hala ere, bi hilabete geroago Alfontso Borrokalariarekin ezkonduko zen[16]. Ez dakigu ziur noiz ospatu zen ezkontza, baina ziurrenik 1109 inguruan izango zen, urrian. Alfontsoren ehorzketan parte hartu zuten nobleziak eta kleroak errege aragoitarrarekin ezkontzeko gogoa betetzea erabaki zuten, erreginak aurka egin arren eta ezkontzarako gogo gutxi izan arren.

Halaber, ezkontza-akordioaren arabera, Alfontsok lur anitzak uzten zizkion emazteari eta ezkontzako seme-alabaren bat jaiotzen bazen, honek aitaren lurrak heredatuko zituen, baina hala ez bazen, Urrakak eta bere seme-alabek Alfontsoren lurrak bereganatuko zituzten hura hiltzen zenean. [17]Aldiz, Urraka hiltzen bazen lehenengo, haren lurrak Alfontsok eta elkarrekin izan ditzaketen seme-alabek heredatuko lituzkete. Amaitzeko akordioarekin, elkarrekin ondorengorik ez bazuten, Alfontsok hil arte gozatuko zituen emaztearen lurrak, zeina, bera hiltzean, Urrakaren semeari pasatuko baitzitzaizkion.

Lehenengo etapa (1109-1110)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almorabideen aurkako borrokak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraka eta Alfontsok egin behar izan zuten lehen lana almorabideen aurretrapena ekiditzea zen. Behintzat, 1109ko udan, hauek hegoaldeko hainbat plaza garrantzitsu bereganatu zituzten: Talavera de la Reina, Madril eta Guadalajara. Gainera, Zaragozako Al-Musta 'in II, mendebaleko garaipen almorabideek animatuta, Aragoiren aurkako neguko kanpaina hasi zuen[18]. Zoritxarrez, almoravideentzat, erregeak Sahagunetik joan ziren, eta Alfontsok Zaragozako emirra garaitu eta hil zuen Valtierrako gudan, 1110eko urtarrilaren 24an.

Ezkontzari oposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraka eta Alfontsoren arteko ezkontza lehen momentutik txarto hasi zen, azken batean, nobleak zein Urraka bera oposatu egin zirelako. Aurka dauden hiru sektoreak honako hauek izango lirateke: Borgoñatarrak, Galizian irabazi ondoren pribilegioak galtzen dituztela ikustean, galiziarrak (oposizio hau gero bi fakziotan banatuko litzateke) eta, azkenik, erregearen gortean bertan zeuden nobleak, Gomez Gonzalez kondea buru zuena.[19]

Bigarren etapa (1111-1114)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Gatazkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trabako kondea izan zen Galiziatik monarken aurkako lehen mugimendu oldarkorra hasi zuena. Alfontso infantearen oinordetza-eskubideak erreklamatzeko justifikazioa erabiliz, matxinatu egin zen.[20] Galiziako matxinadari erantzunez, Alfontso Borrokalariak bere armadaren buru joan zen Galiziara 1110eko maiatzaren hasieran; ordena berrezarri zuen konderrian, Monterrosoko gazteluan galiziar tropak garaitu ondoren. Aita santuak ezkontza-deuseztasunaren ondoren eta Urrakak gotzain batzuen aholkuak entzun odoren, Alfontsorengandik banatzea erabaki zuen, gerra zibila odoltsu batean amaituko zena.[21] 1110eko bigarren erdian, erreginak erresuma osoan zehar jaso zituen babesak; Gaztelan, Leonen, Errioxan, Gaztelako Extremaduran eta Galiziako zati batean lortu zituen. Urte amaieran, hainbeste indartu zenez, Sahagunen ospatu ziren Eguberrietako jaietan berarekin negoziatzera joan baitzen Alfontsok.

Bestalde, Urrakak Alfontsorengandik urruntzea erabaki zuen eta Sahagungo monasterioan babestu zen. Alfontso I.ak jakin zuen Toledoko artzapezpikua ezkontza-deuseztasuna lortzeko maniobrak egiten ari zela. Gertaera horrek, erreginak Gómez González kondearekin maitasun-harremana zuela zioten zurrumurruekin batera, Urraka espetxeratzeko nahia izan zuen eta bere armada Urrakaren alde zeuden eskualdeen kontra bideratu zuen bere armada.[22]

Egoera horren aurrean, Candespinako kondea izan zen gaztelarren erresistentziaren buru, eta Pedro de Lara eta Gómez Salvadores konfiantzazko bi gizonak bidali zituen Urraka itxita zegoen Turolgo gaztelura, hura askatzen saiatzeko. Baina, Urrakak bere senarraren kontra Gaztelako agintea hartu ahal izan baino lehen, berri okerrago bat jaso zuen: Trabako kondearen etsai ziren noble galiziarrek, Gelmiusekin batera, miñoko castreloa setiatu eta haren semea, Alfontso printzea, bahitu zuten.[23]

Handik aurrera, Urracak aliantza joko bat egin zuen, lehen gatazka honetan porrot egin ondoren. Henrike Borgoniakoarekin isilpean bildu zen, azken hau Alfontsok engainatu baitzuen, Toledoren lagapena agindu baitzion. Baina Henrike bere arrebaren senarra zen, eta harekiko etsaitasuna halakoa izanik, Urrakak senarrarekin bilera bat egitea eta bakea adostea erabaki zuen, ekuazio estrategikotik lusoak botaz[24]. Halaber, oraindik beste arazo bat ekiditu beharko zuen, galizian zeuden matxinatuekin biltzea. Urraca erreginak Galiziako noble nagusiekin elkarrizketatzea onartu zuen, besteak beste, Gelmirez eta Arias Perezekin. Azken hori izango zen Alfontso VII.a izango zenaren zaindari berria. Bilera deliberatu baten ondoren, Urrakak galiziar erresumaren independentzia bereganatu zuen, bere seme Alfontso (Alfontso VII.a) buru zela, bere tutore izatera itzultzearen truke. Alfontso Santiagon koroatu zuten 1111ko irailaren 17an, 15 urte zituela[25].

Alfontso VII.aren azken koroatze honek Urraka eta Alfontso batailatzailearen arteko txinparta piztu zuen, gerra zibil berri batean murgildurik. Urte oso batez Urraka borrokatzen aritu zen Alfontso batailatzailearen aurka, 1112. urtearen amaieran berriro adiskidetu ziren arte. Zalantzarik gabe, hori ez zen oharkabean pasatu Europako gainerako herrialdeetan, Erdi Aroko ezkongai berezienetakoak izan baitziren Europan, argi dago bake hori gutxi iraungo zuela.

1114tik aurrera, etapa beltz bat ireki zen Urraka erreginaren bilakaeran: kanpoko laguntzarik gabe, Portugal, Nafarroa, Aragoi eta Frantziarekin etsaituta, eta musulmanen mehatxupean[26].

Azken urteak (1115-1126)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1115ean Errege kuria bat ospatu zuen Estorgan, bere seme Alfontso Raimundez errege oinordekoa edo laguntzailea bihurtuz, Islamaren aurkako gurutzadaren buru izateko eginkizuna emanez. Gutxi gorabehera Urrakak garatutako plan politikoa aurrera ateratzen hasi zen, izan ere, Tui eta Limiako noble galiziarrak zokoratzeaz gain, Aita Santuaren babesa lortu zuen, Domingo abadea Safagúnera itzuliko zela bermatzeko. Gainera, aragoiarrak ere inguratu zituen Carrionen, nolabaiteko momentuko nagusitasuna lortuz, bere erregealdian garatutako barne gatazkei zegokionez. Horrela, bere egoera politikoa aprobetxatuz, Diego Gelmirez eta Trabako kondearen eraginari aurre egiten saiatu zen, hegoaldeko noble galiziarrak erasotuz, hala ere, hauek, Trabako kondearen eta Teresa kondesaren laguntzari esker, ez zuten galdu eta eutsi egin zioten[27].

1116ko Urrian, Errege kuria batek, Urraka eta bere semearen arteko konkordia eta leialtasuna onartu zituen, erresumaren jabekidetza gauzatzeko. Gainera, urte horren amaieran, akordio bat sinatu zuen Alfontso I.arekin, Zaragozako taifaren gaineko eskubideei uko egiteko, aragoiarra Gaztela eta Leongoko zonaldetik erretiratzearen truke[28]. 1117an, Burgosen bildutako kontzilio batek, iraungitako ezkontzaren behin betiko kondena dekretatu zuen. Hurrengo urteetan, aipatutako itunaren ondorioz, Islamaren aurkako borroka jarraitzeko aukera eman zien bi erregei. Bestalde, galiziako nobleen aurkako borrokak ere, jarraitu egin zuen, eta horrela, Urrakak, hainbat erasoaldi gauzatu zituen, bere politika erasotzailearen ondorioz[29].

Galizian gauzatutako politika oldarkorraren ondorioz, Portugalgo Teresaren eta Trabako kondearen arteko aliantza sortu zen, kondesak, galiziako zonaldearen menderakuntza lortu zuen. 1122an, ama-semeak, Teresarekin kondominio bat sinatu zuten Miñoko haranean, ondoren Gelmirez gehitu zitzaiona. Horrela, Trabako kondearen botere hazkorraren beldur, hura garaitzea lortu zuten. Galiziako arazoa konpondu ondoren, Urrakak Leonen eta Gaztelako zati handi bat gobernatuko zuen, eta bere semeak berriz, mendebaldeko Extremaduran eta Toledon. Testuinguru horretan, Almorabideen hazkundearen ondorioz, beraien aurkako gudan zentratu ziren, penintsulako errekonkistan murgilduz[30].

Azkenean, erreginaren bizitza 1126ko martxoaren 8an amaitu zen, 46 urte zituela. Izan ere, berriro haurdun geratu ondoren, hardunaldi korapilatsu bat izan zuen, osasuna urritu ziona zehazki. Arriskuaz jabeturik, Saldañako gaztelura erretiratu zen, eta bertan, erditze zail baten ondorioz, hil egin zen[31]. Horrela, lasaitasuna aurkitu zuen, gatazka etengabeak markatutako bizitza luze baten ondorioz. Bere seme Alfontso VII.a, erresumaren jaun edo errege bihurtu zen, egoera politiko nahasi batean murgilduta. Urraka I.a berriz, Leongo erregeen panteoian lurperatu zuten, erresumako hiriburuan. Alfontso Raimundez, 1127ko ekainean, Alfontso I.arekin Támarako ituna sinatu ondoren, monarkiaren oinordeko izendatu zuten. Itun horren bidez, Alfontso I.ak bere titulu inperialari amore eman zion eta bi monarkien mugak berrezarri ziren[32].

Hilobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraka I.a Saldañan hil ondoren, bere gorpua Leongo San Isidoroko basilikara eraman zuten, panteoira hain zuzen ere. Tradizioa errespetatuz, Leongo erregin eta erreginen gorputz guztiak, bertan zeuden lurperatuak, eta 1126tik aurrera, Urraka I.arena ere aurkituko zen[33]. Are gehiago, bere hilobiarekin batera, hurrengo epitafioa latinez jarri zen:

“H. R. DOMNA URRACA REGINA, MATER IMPERATORIS ALFONSI, HOC URRACA JACET PULCRO REGINA SEPULCHRO. REGIS ADEFONSI FILIA QUIPPE BONI. UNDECIES CENTUM DECIES SEX QUATUOR ANNOS MARTIS MENSE ORAVI, CUM MORITUR NUMERA”[34].

Urraka I Leonekoaren inguruko kronikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraka erreginaren irudia, garaiko kronika desbedinetan garatzen jon zen denboraren poderioz. XII. mendeko kronikek bere boterea erabiltzen zuen erregina gisa aurkezten zuten, bera aita Alfontso VI.arenarekin alderatuz. XIII. mendeetik aurrera berriz, kronikek Urrakaren gobernua isilarazi zuten, erresumako gaitz guztien errua berari egotziz, bere jokabide inmora eta bidegabeen ondorioz[35]. Horrela, Urrakaren bizitza hobe adierazi zuen kronika, Historia Compostelana izan zen, izan ere, kronika honetan, gutxienez, hiru urraka desberdin adierazi ziren. Lehen kapituluetako Urraka, Raimundo Borgoinakoaren emaztea eta Alfontso VI.a erregearen alaba gisa adierazten zen; Erdiko zatian berriz, Urraka erregina garai zailetako emakumea zen, Diego Gelmirezekin aurrez aurre talka egitera edota nolabaiteko borroka izan zuen emakumea hain zuzen ere; Azkeneko zatiko Urraka, Urraka oroitu bat zen, bere bizitzako azken urteetan zentratu zena[36].

Ildo honi jarraituz, Chronicon Compostellanum-ean berriz, argi eta garbi adierazi zen, Urraka I.a bere aitaren oinordeko legitimoa zela, eta bere erregealdia hamazazpi urtetan zehar luzatu zela, horrela kalifikatuz: Urraka tirannice et muliebriter[37], hau da, tiranikoki eta andre gisa erreinatu zuela, emakumeen ezintasun politikoerakin lotuz. Bestalde, besteak beste, Urrakaren bizitza ere, Cronica Anonima de Sahagun, Chronicon Mundi, Chronica Adefonsi Imperatoris bezalako kroniketan adierazi ziren[38].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leongo Urraka I.aren ondarea, Erdi Aroko Leongo erreinuaren eta Iberiar penintsularen historiari lotuta zegoen. Izan ere, gizonak nagusi ziren testuinguru politikoan emakume gisa jokatzen zuen rolak eta benetako oinordetzan zuen eraginak eskualdearen etorkizuna eratzen lagundu zuten. Bizitzea egokitu zitzaion garaien ondorioz, testuinguru politiko zaila izan zuen, hala ere, Leongo Urraka I.a emakume indartsua eta erregina harrigarria izan zen, zailtasun guztiei aurre eginez[39]. Gainera, nahiz eta hurrengo mendeetan bere figura eta ondarea ezabatu nahi izan zen, modu independentea gobernatu zuen lehen emakumea izan zen, izaera eta determinazioa erakutsiz, beretarren artean fideltasuna eta etsaien artea gorrotoa sortuz, bere irizpideari jarraituz, emakume izateagatik deskalifikatzen zutenei entzun gabe. Horregatik, Europako lehen erregina gisa kontsideratua izan zen, lider handi bezala gobernatu zuelako, garaiko denboran gizon batek zuen askatasunarekin[40].

Horretaz gain, bere erregealdian izandako barne tentsioen eta boterea lortzeko borroken ondorioz, Urraka I.ak Leongo eta Gaztelako erresuma sendotzea lortu zuen, Errekonkista bete-betean murgilduta zegoenean Iberiar penintsula. Hau da, Leongo Urraka I.aren ondarea ere, lotuta zegoen Leonen eta Gaztelaren sendotze eta trantsizioan izan zuen eginkizunarekin, Errekonkistaren une erabakigarri batean gertatuz[41].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martin Delgado, Enrique Javier. (2019)., 4 or..
  2. «Urraca de León | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  3. «Urraca de León | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  4. Martin Delgado, Enrique Javier. (2019)., 6 or..
  5. «Urraca de León | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  6. «Urraca de León | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  7. «Urraca de León | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  8. «Urraca de León | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  9. Pallares & Portela. (2006)., 26 or..
  10. Martin Delgado, Enrique Javier. (2019)., 7 or..
  11. Martin Delgado, Enrique Javier. (2019)., 7 or..
  12. Martin Delgado, Enrique Javier. (2019)., 7 or..
  13. Martin Delgado, Enrique Javier. (2019)., 7 or..
  14. F. Reilly, Bernard. (1982)., 48 or..
  15. Sánchez de Mora, (2003)., 76 or..
  16. F. Reilly, Bernard.,(1982)., 52-55 or..
  17. F. Reilly, Bernard. (1982)., 64 or..
  18. F. Reilly, Bernard. (1982) ., 65 or..
  19. Pallares & Portela. (2006) ., 157 or..
  20. F. Reilly, Bernard. (1982)., 61 or..
  21. Pallares & Portela., (2006) ., 44 or..
  22. F. Reilly, Bernard. (1982)., 72 or..
  23. «Biografia de Urraca I de León» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-22).
  24. Pallares & Portela. (2006)., 72 or..
  25. «Biografia de Urraca I de León» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-22).
  26. «Biografia de Urraca I de León» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-22).
  27. F. Reilly, Bernard. (1982)., 103-108 or..
  28. F. Reilly, Bernard. (1982)., 110-118 or..
  29. F. Reilly, Bernard. (1982)., 119-129 or..
  30. F. Reilly, Bernard. (1982)., 163-174 or..
  31. F. Reilly, Bernard. (1982)., 200-204 or..
  32. F. Reilly, Bernard. (1998)., 15-24 or..
  33. M. D. C. P., & Portela, E., Mendendez. (2006)., 40-58 or..
  34. Arco y Garay, Raimundo del. (1954)., 201 or..
  35. Martin Delgado, Enrique Javier. (2019)., 23-39 or..
  36. Flórez, Enrique. (1765)..
  37. Gribalja, Carmen. (2017)., 16-38 or..
  38. Martin Delgado, Enrique Javier. (2019)., 3 or..
  39. Rodriguez, Ana. (2018)., 272-290 or..
  40. Barton, Simon. (2011)., 51-72 or..
  41. F. Reilly, Bernard. (1982)., 352-367 or..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arco y Garay, R. (1954). Sepulcros de la Casa Real de Castilla. Madrid: Instituto Jerónimo Zurita. Consejo Superior de Investigaciones.
  • Barton, S. (2011). Las mujeres nobles y el poder en los reinos de León y Castilla en el siglo XII: un estudio preliminar. Studia histotorica. Historia medieval.
  • Bernard F. Reilly. (1982). The Kingdom of León-Castilla under Queen Urraca, 1109-1126. Princeton University Press.
  • Bernard F. Reilly. (1998). The Kingdom of León-Castilla under King Alfonso VII. 1126-1157. University of Pennsylvania.
  • Flórez, E. (1765). Historia Compostelana. E, Flórez (Ed.), España sagrada.  
  • Gribalja, C. (2017). Urraca I: La imagen de una reina según las crónicas de su tiempo y los documentos regios (Trabajo fin de máster, Universidad de Cantabria).
  • Martín Delgado, E. J. (2019). Historia y memoria de la reina Urraca I de Leon (Trabajo de fin de curso, Universidad de Valladolid).
  • Méndez, M. D. C. P., & Portela, E. (2006). La reina Urraca. (Vol.21). Editorial NEREA.
  • Pallares, M.ª del Carmen; Portela, Ermelindo (2006). “La reina Urraca”. Nerea. ISBN 84-96431-18-5.
  • Rodríguez, A. (2018). De olvido y memoria. Cómo recordar a las mujeres poderosas en Castilla y León en los siglos XII y XIII. Arenal. Revista de Historia de las Mujeres 25.
  • Sánchez de Mora, Antonio (2003). La nobleza castellana en la plena Edad Media: el linaje de Lara. Tesis doctoral. Universidad de Sevilla.