Lankide:Saioa Mauleón/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milazango bat

MILAZANGOA

Zer animalia mota da?

Animalia ornogabea da. Miriapodo bat da (hainbat segmentuz osatutako gorputz luzea duen animalia), eta, beraz, artropodoen taldean sartzen dira, intsektuak edo araknidoak bezala.


Zer jaten du?

Milazangoak elikatzen

Milazango batzuk landaretza deskonposatuz, gorotzez edo lurzoruarekin nahastutako materia organikoz elikatzen da. Beste batzuk belarjaleak dira eta landare biziez elikatzen dira, eta, beraz, espezie batzuk laboreen arazo bihur daitezke; beste batzuek azaletako algak jaten dituzte; beste batzuk onddoez elikatzen dira, eta badira orojaleak (materia organiko guztietaz elikatzen direnak, bai begetalez baita animaliez) eta bereziki haragijaleak diren espezieak ere: intsektuez, ehunzangoez, lur-zizareez edo barraskiloez elikatzen direnak. Gainera, espezie batzuek ahoan zati zulatzaileak dituzte, landarearen zukuak zurrupatzea ahalbidetzen dietenak.

Milazango batzuk landaretza deskonposatuz, gorotzez edo lurzoruarekin nahastutako materia organikoz elikatzen da. Beste batzuk belarjaleak dira eta landare biziez elikatzen dira, eta, beraz, espezie batzuk laboreen arazo bihur daitezke; beste batzuek azaletako algak jaten dituzte; beste batzuk onddoez elikatzen dira, eta badira orojaleak (materia organiko guztietaz elikatzen direnak, bai begetalez baita animaliez) eta bereziki haragijaleak diren espezieak ere: intsektuez, ehunzangoez, lur-zizareez edo barraskiloez elikatzen direnak. Gainera, espezie batzuek ahoan zati zulatzaileak dituzte, landarearen zukuak zurrupatzea ahalbidetzen dietenak.



Nork jaten du?

Animalia mota askoren harrapakinak dira, besteak beste, narrastiak, anfibioak, hegaztiak, ugaztunak eta intsektuak. Harrapari ugaztunen barruan hego-katuak eta dardo igel pozoitsu batzuek dituzte, izan ere, azken hau uste da milazangoen konposatu toxikoak erabiltzen dituztela euren defentsetan txertatzeko. Ornogabe batzuek ere portaera edo egitura espezializatuak dituzte milazangoez elikatzeko, hala nola larba-kakalardoak, inurri batzuk, bare batzuk edo simaur kakalardo harrapariak.

Nolakoa da bere gorputza?

Milazango baten morfologia

Buru batek eta gorputz segmentatu batek banatzen dute. Burua biribila da goialdetik eta laua behealdetik. Antena pare bakarra du, zazpi edo zortzi segmenturekin, eta kono sentsorial talde bat puntan.

Enborra gogorra eta kaltzifikatua (kaltzioz osatua) izan ohi da eta oro har, gorputz zilindriko oso luzeak dituzte, 20 segmentu baino gehiagorekin.

Normalean, ehunzangoak baino kolore itzalagoak dituzte; beltzak, grisak edo kafe-kolorekoak aurki ditzakegu.


Arazoak sortzen dizkio gizakiari?

Milazangoa, printzipioz, ez da kaltegarria gizakiarentzat pozoirik ez duelako. Normalean, artropodo honen bizitza gizakiarenetik erabat kanpo geratzen da. Hala ere, askotan, milazangoek sortutako arazoak uztetan eragindako kalteengatik izaten dira. Izatez, lorategiko izurritetzat hartzen da, espeziearen arabera, landare deskonposatuez gain, zerealak eta barazki ezberdinak ere jan baititzake. Era berean, arazoak sor ditzakete ere giza etxebizitzetara egiten dituzten inbasioen ondorioz.

Milazango bat defentsa posizioan


Nola defendatzen da etsaien aurrean? Bere abiadura ezagatik eta kosk egiteko edo pikatzeko duen gaitasun ezagatik, batzuen defentsa mekanismo nagusia, euren formaz eta gorputzaren gogortasunaz baliatzea da, bola bat eratuz kiribilduz. Gainera, substantzia nazkagarriak eta zapore desatseginekoak jariatzea harrapariak uxatzeko erabiltzen duten beste modu bat da. Substantzia horietako batzuek inurrien exoeskeletoa eta beste intsektu harrapari batzuk erre ditzakete, baita larruazala eta harrapari handiagoen begiak ere.


Milazangoa ugaltzen


Nola ugaltzen dira?

Gehienengo milazango taldeetan, arrek gonopodo izeneko hanka eraldatu pare bat edo bi dituzte. Hauek emearekin lerrokatzen dira eta bere hankak dardararazi egiten dituzte. Hau ondo egiten bada, bata besteari eusten diote esperma arraren gonopodoen bidez emeari transferitzen zaion bitartean.

Milazango eme bat arrautzak zaintzen


Kopulazioaren ondoren, emeak habia txiki bat egingo du, eta bertan zainduko ditu kumeak jaio arte, bizpahiru astean. Hamar-hirurehun arrautza erruten dituzte aldi berean, espeziearen arabera. Espezie askok lur hezean edo detritu organikoetan uzten dituzte arrautzak, baina batzuek habiak egiten dituzte kaka lehorrez estalita.



Bizi zikloa:

Milazangoaren garapena

Esan bezala, arrautzek eklosionatu egiten dute aste batzuen ondoren. Milazango guztiek arrautzatik eklosionatzen dute segmentu eta hanka kopuru txiki batekin, ondoren handitzen doana; espeziearen arabera, hiru-zortzi segmentu eta hiru-lau hanka pare dituzte jaiotzean, eta hazi ahala, muda bidez, gorputzari segmentuak eta hanka pareak gehitzen dizkiote. Espezie batzuk lurraz edo zetaz bereziki prestatutako ganberen barruan mudatzen dira, eta gehienek mudaren ondoren baztertutako exoeskeletoa jaten dute.

Helduarora iristeko behar duten denbora, banakoak ugalketa-heldutasunera iristen direnean, espeziearen mende dago erabat, eta hilabeteak edo urteak har diezazkieke, baina, oro har, mudaren azken etapan iristen da, nahiz eta espezie batzuek, helduaroaren ondoren aldatzen jarraitzen duten.

Azkenik, intsektuen aldean bizitza luzekoak direla esan daiteke, urte batetik hamar urtera bizi baitaitezke, espeziearen arabera.

Ba al dakizu?

  • Milazangoen izen arruntak, bere hanka kopuruari erreferentzia egiten dio, baina, izatez, ez dute izendatzen diren oin kopuru bera. Milazangoak bi hanka pare ditu segmentu bakoitzeko, guztira 400 oin pare.
  • Bere hankek, eskarbatu ahal izateko adina energia dute.
  • Birziklatzaile garrantzitsuak dira, substantzia kimikoak lurrera itzultzen dituztelako landareek berriz erabil ditzaten.
  • Animalia gautarrak dira, eguna lurperatuta igarotzen dutenak. Leiho baten argitasunarekin nahikoa izango da egun-gau ziklo bat emateko.
  • Sexua bereizteko, zazpigarren segmentuari erreparatu behar diogu, burutik hasita. Arretan, zazpigarren gorputz-segmentuko eranskinak, atzapar txikien forma dute, eta kopulaziorako balio dute, gonopodoak deituak.
  • Espezie gehienetan, emeak arrautzak abandonatu egiten ditu, jarri ondoren.
  • Milazangoek naturan beste animalia batzuek erabiltzen duten substantzia toxiko bat dute. Adibidez, ezaguna da Madagaskar uharteko lemur beltzek (Eulemur macaco) hozka egiten dutela eta animalia horiekin igurzten direla parasitoak kentzeko eta narkotizatzeko.