Lauro ikastola

Koordenatuak: 43°19′40″N 2°54′45″W / 43.3276683°N 2.9124228°W / 43.3276683; -2.9124228
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lauro Ikastola» orritik birbideratua)
Lauro ikastola
Eusko Ikastola Batza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLoiu
Koordenatuak43°19′40″N 2°54′45″W / 43.3276683°N 2.9124228°W / 43.3276683; -2.9124228
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1966
ZuzendariaMiren Dobaran
Webgune ofiziala

Lauro ikastola Bilboaldean sortu zen lehenengoetakoa izan zen, Loiuko udalerrian kokatutakoa.

Ikastola 1957an sortu zen egitasmoaren jarraipena da, izan ere, gurasoen kooperatiba batek abiatu zuen egitasmoa 1970 aldean.

2022an egun 1.800 ikasle inguru zituen Lauro Ikastolak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angeles Garai

María Ángeles Garai andereñoa aitzindaria izan zen. Paris ikasi eta gero itzultzean, Maria Angelesek hilabeteko egonaldia egin zuen Donostian, hain zuzen ere Fermín Calbetón kalean, Zipitriak ikastola zuen tokian; hartara, haren funtzionamendua ezagutu nahi zuen. Eredu horri jarraituz, Xabier Peñak ikastola bat jarri zuen martxan Bilbon, eta Garai Bizkaiko ikastola bakarraren lehen andereñoa bihurtu zen. Ikastola Bilboko San Nikolas elizako katekesian ireki zen 1957ko urriaren 9an; Maria Angelesek 3 eta 6 urte bitarteko hamahiru haurren ardura hartu zuen.[1]

1958an ikasle kopuruak gora egin zuen, eta Garairekin batera beste andereño bat hasi zen lanean; horrela bi gela egin ziren. Baina ez zen erraza izan, urte hartatik aurrera zailtasun handiak izan baitzituzten euskaraz irakasteko. San Nikolas elizatik bota zituzten, eta Frantziskotarren Iralabarri komentura eraman zituzten. 1959ko urtarriletik urrira arte egon ziren bertan. Orduan, irakaskuntzako ikuskatzaile bat agertu zen, eta hark jarritako salaketaren erruz, atxilotuak ere izan ziren.[2]

Egoera horren ondorioz, ikastolak etxe partikularretara eraman ziren, eta, segurtasunagatik, lekuz aldatzen ziren noizean behin. 1962-1963an ireki zuen Maria Angelesek ikastola Urkixo zumarkaleko bere etxean.[1] Han, Ander, Jon eta Mikel semeekin batera, beste 20 ikasle batzen ziren. Horrez gain, eskolaz kanpoko jardueretan ere parte hartzen zuten, adibidez, Xabier Peñak zuen irratsaioan edo 1960 eta 1964 artean Arratzolan antolatu ziren udalekuetan.

Julia Berrojalbiz

1965eko abenduan, Lehen Hezkuntzako Eskola Liburuaren ezarpena eta nahitaezkotasuna ezarri ziren ikastetxe publiko eta pribatu guztietarako. Julia Berrojalbiz andereñoa Euskaltzaindira jo zuen irakaskuntza elebiduna legeztatzeko laguntza eske. Euskaltzaindiaren babespean eta Alfontso Irigoienek eskainitako laguntzari esker sortu ahal izan zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin ere bai. 1966an zabaldu zen, Elkano kaleko 6. zenbakian, Resurrección María de Azkue ikastola Abando auzoan. Euskaltzaindiaren babespean eta Alfontso Irigoienek eskainitako laguntzari esker sortu ahal izan zen. Lehen Hezkuntzako zuzendari nagusiak baimena eman ondoren, haurrei hizkuntza ofizialean eta euskaraz irakastea zuen helburu. Euskal Herriko lehen ikastola izan zen euskaraz eta gaztelaniaz irakasteko baimena lortu zuena. Ikastolak arrakasta handia izan zuen hasiera-hasieratik; ondoren, Zazpi Kaleetako Santiago parrokiako Ikastola (1968), Begoñazpi Ikastola (1970) eta Lauro Ikastola sortu ziren.[3][4][5]

1999ko Korrikako omenduak Euskaldunon Egunkaria, 1999-03-14)

1972-1973 ikasturtean 630tik gora ikasle zituen Azkue proiektuak. Elkano eta Gran Vía-ko pisuak txiki geratu ziren. 1970eko Hezkuntza Lege Orokorrak, berriz, baldintza berriak eskatzen zituen hezkuntza-zentroentzat, eta betetzeko oso zailak ziren lokal horietan. Bilboko Udalaren gomendioz, Lauroeta auzora joatea erabaki zen, egungo Loiuko udalerrian, Lauro Txikerra baserria zegoen ingurura. 1970ean familiak kooperatiba baten inguruan bildu ziren, Lauro izenekoa, berme guztiekin jauzi hori emateko. Formula juridiko hori eskuratu zuen lehen Ikastola izan zen. Lauro Ikastolak Loiun antolatu zuen lehen ikasturtea 1973-74koa izan zen.

Lauro Ikastolako irakasle izan zen Miren Dobaran, geroago Berangoko alkatea eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea izango zena. Ikastolako zuzendaria izan zen 2013 eta 2016 artean

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastola, lau eraikuntzek eta kiroldegi batek osatzen dute. Belar artifizialeko 11 futbol-zelai, teniseko pista bi eta igerilekua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Maria Angeles Garai Bizkaiko aurreneko ikastolako lehen andereñoa hil da» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-03-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  2. Berria. «Maria Angeles Garai gerra osteko Bizkaiko lehen ikastolako lehenengo andereñoa hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  3. Arrien Berrojaechevarria, Gregorio. (1987). «La Ikastola Azkue, la primera en ser legalizada en Vizcaya en 1966 : (estudio de sus orígenes y organización) | Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  4. CUADERNOS de Sección. Educación. 2. Eusko-Ikaskuntza D.L. 1987 ISBN 84-86240-47-6. PMC 920088262. (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  5. «Begoñazpi Ikastola | Las ikastolas | Enseñanza en euskera» www.begonazpi.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]