Leda Rafanelli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leda Rafanelli

Bizitza
JaiotzaPistoia1880ko uztailaren 4a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1880ko uztailaren 4a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1971ko irailaren 13a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaGenova1971ko irailaren 13a (91 urte)
Hobiratze lekuaStaglienoko hilerri monumentala
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta filosofoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Leda Rafanelli (Pistoya, Italia, 1880ko uztailaren 4aGenova, 1971ko irailaren 13a) italiar anarkista izan zen, «ijito anarkista» izenez ere ezaguna. Militante eta propagandista anarkoindibidulista, feminista, sufia, antimilitarista eta idazlea izan zen

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1880ko uztailaren 4an jaio zen Pistoyan (Toskana italiarrean), familia buges-txiki batean. oso gaztea zela, gizarte-arazoez arduratzen hasi zen. 1903an, familia arrazoi ekonomikoengatik Alexandriara (Egipto) joan zen eta tipografia ikasten hasi zen. Bertan, anarkismo italiarreko kideak aurkitu zituen, anarkista bihurtu zen eta Islamaren zale egin zen eta arabiarra ikasten hasi zen. Luigi Polli anarkista toscanarra ezagutu zuen eta harekin ezkondu zen. Italiara itzulita, biek argitaletxe bat sortu zuten: "Edizioni Rafanelli-Polli". "La Blouse" (1906-1910) eta "La Donna Libertaria" (Parma, 1912-1913) lanetan kolaboratu zuen. Gero senarragandik banandu egin zen.

Garai haietan, Rafanellik garaiko intelektual eta idazleak ezagutu zituen, hala nola; Papini, Prezzolini, Palazzeschi eta futurismoko ordezkariak, besteak beste; Russolo, Boccioni, Marinetti. Carràrekin lan-harreman emankorra sortu zuen baita maitasun-istorio bat ere. Artearen futurismoaren bertsioa joera libertariokoa izan zen.

1907an, Giuseppe Monanni tipografo anarkista indibidualista ezagutu zuen, eta harekin joan zen bizitzera Milanera, eta harekin batera "Casa Editrice Sociale" sortu zuen. 1908an, Ettore Molinari eta Nella Giadaptellirekin batera, "La Protesta umana" (1906-1909) erredakzio-batzordeko kide izan zen, eta Pietro Gori eta Luigi Fabbriren "Il Pensiero" argitalpen libertarioekin lankidetzan jarraitu zuen: "Libertario"; "Grido della folla"; "Volontà". Gainera, bere lagunarekin batera aldizkari anarkista indibidualista bat sortu zuen, "Vir", ondoren "La Sciarpa nera", eta argitaletxe berri bat sortu zuen. 1910ean, Marsilio semeaz erditu zen, Monaninorekin zuen harremanetik.

Gerran, antimilitarismoari leial, interbentzionisten aurka agertu zen. Propagandista-lanarekin batera, bere ibilbidea landu zen literato eta poeta gisa. Baina Mussolini boterera iristean (Lehen Mundu Gerra baino lehen, Mussoliniren laguna izan bazen ere), propaganda anarkista eta lan editoriala nahiko zaila bihurtu zitzaion. 1923ko otsailaren 7an, bere etxe editorialak erasoa jasan zuen eta "Pagine Libertarie" aldizkaria alde batera utzi behar izan zuen. Monanni eta beste lankide batzuekin (Carlo Molaschi edo Fioravante Meniconi) atxilotu egin zuten.

Bizitzaren amaieran, hizkuntza eta kaligrafia arabiarrari buruzko ikastaroak eman zituen, eta Umanità Novan kolaboratu zuen. Izengoiti askoren azpian, obra ugari idatzi zituen: "L'eroe della folla" (1910); "Seme nuvo"; "Donne e femmine"; "Verso la Siberia"; "L'Oasi".

Genovan hil zen 1971ko irailaren 13an. Bere ohar nekrologikoaren arabera:

Betirako, Leda Rafanellik lankide guztiak agurtzen ditu. Gora anarkia!

Pentsaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leda Rafanelli anarkista mistikoa izan zen, garaiko literatura indibidualistarekin estu identifikatu zena, besteak beste, Max Stirner eta Nietzscherekin. Hala ere, indibidualismoa indarkeria irrazionalerantz edo darwinismorantz eror dezaketen jarrerekiko distantzia adierazi zuen, eta, horretarako, anarkismora hurbildu zen jarrerak zehazteko modu gisa. Islamarekiko interesa sufismoaren eta dantza dervichearen ildotik zeraman, erlijiotasun toleranteko mistizismo batean.

Rafinellik konpromisoa hartu zuen kolonialismoaren aurkako borrokan, eta Europako inperialismoaren aurka ere egin zuen. Hori indartu egin zen islamera bihurtzean, nahiz eta artikulu asko idatzi zituen klerikalismoaren, militarismoaren eta emakumearen zapalkuntzaren aurka, Ledak kultura arabiarra mendebaldeko zibilizazioaren aurkako alternatiba politiko eta sozial bihurtu zuen.

Alderdi soziopolitikoan parte hartzearekin batera, propaganda politiko anarkistan aitzindaria izan zen haurrentzako eleberriak, ipuinak, poesia eta prosa eta alegiak argitaratzen. Haren literatura-estiloak kritika soziala eta kronika errealista konbinatzen zituen, Zolak, italiar verismoak eta Tolstoik eraginda.[1]

Legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanaren zati bat Aurelio Chessak jaso zuen, eta artxibo anarkista garrantzitsuenetako bat egituratu du: Camillo Berneriren Familiaren Funtsa (Artxiboa). Gaur egun "Berneri-Chessa familiaren artxiboa" deitzen zaio, eta haren arduraduna Fiamma Chessa da, Aurelioren alaba. Reggio Emilian du egoitza artxiboak, eta Ledaren lan eta idazki autobiografiko guztien bilduma osoa aurkezten du. Horretarako, "Fondo Leda Rafanelli" sortu da bereziki.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La bastarda del principe. Madre coronata e madre plebea (1904)
  • Amando e combattendo. Racconto sociale (1906)
  • Società presente e società avvenire (1907)
  • Contro la scuola (1907)
  • Seme nuovo. Romanzo (1912)
  • L'Eroe della folla : romanzo (1920)
  • Un sogno d'amore : romanzo (1921)
  • Bozzetti sociali (1921)
  • Donne e femmine : novelle (1922)
  • Una donna e Mussolini (1946)
  • Lavoratori! (1959)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]