Lee Iacocca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lee Iacocca
Lee Iacocca at the White House in 1993.jpg
Bizitza
Izen osoa Lido Anthony Iacocca
Jaiotza Allentown1924ko urriaren  15a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Bel Air2019ko uztailaren  2a (94 urte)
Heriotza modua : Parkinsonen gaixotasuna
Hezkuntza
Heziketa Princetongo Unibertsitatea
Lehigh University Itzuli : industrial engineering Itzuli
William Allen High School Itzuli
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua, autobiografialaria eta eguneroko-idazlea
Enplegatzailea(k) Ford Motor Company  (abuztua 1946 -  1979)
Chrysler  (iraila 1979 -  1992)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
www.leeiacocca.com

Lee Iacocca (Allentown, Pennsylvania, 1924ko urriaren 15a - Bel Air, Los Angeles, Kalifornia, 2019ko uztailaren 2a) estatubatuar enpresaburua izan zen.

Ingeniaritza industriala ikasi zuen Princetonen. 1946an, ingeniari gisa hasi zen lanean Ford Motor konpainian, eta, lan batzuetan eta besteetan aritu ondoren, 1960an enpresaren lehendakariorde eta zuzendari nagusi egin zuten. 1964an, Mustang modeloa kaleratu zuen, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. 1970ean, Ford enpresaren lehendakari izendatu zuten. 1978an, kargutik kendu zuten, Henry Ford II.arekin zituen desadostasunen ondorioz. Orduan, Chrysler Corporationen lehendakari eta zuzendari exekutibo izendatu zuten. Enpresa oso egoera larrian zegoen, baina Iacoccak gobernuaren laguntza lortu zuen, eta aurrera atera zuen. 1984an diseinatu zuen monobolumena Estatu Batuetan inoiz gehien saldu den ibilgailua izan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lee Iacocca Aldatu lotura Wikidatan