Leelah Alcorn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leelah Alcorn

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlcorn
JaiotzaKings Mills (en) Itzuli1997ko azaroaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Heriotza2014ko abenduaren 28a (17 urte)
Hobiratze lekuabaliorik ez
Heriotza moduasuizidioa: ibilgailuak harrapatzea
Hezkuntza
HeziketaOhio Virtual Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakblogaria

Find a Grave: 140813556 Edit the value on Wikidata

Leelah Alcorn (Kings Mills, Ohio, AEB, 1997eko azaroaren 15aLebanon, Ohio, AEB, 2014ko abenduaren 28a) estatubatuar emakume transgeneroa izan zen, eta bere buruaz beste egiteak nazioarteko arreta erakarri zuen. Alcornek bere buruaz beste egiteko ohar bat argitaratu zuen bere Tumblr blogean. Ohar horretan, pertsona transgeneroei eragiten dieten gizarte-arauei buruzko adierazpen bat egin zuen, eta bere heriotzak pertsona transgeneroen diskriminazioari, abusuari eta laguntza faltari buruzko elkarrizketa sortzen lagunduko zuela espero zuela adierazi zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcorn Ohioko etxe kristau ebanjeliko eta kontserbadorean hazi zen. Familia Cincinnatiko ipar-ekialdeko Kristoren Elizararen elizkizunetara joaten zen, eta 2011ko artikulu batean The Christian Chronicle-n argitaratutako eliza horren profil batean ere aurkeztu zuten.

Jaiotzerakoan gizonezkotzat izendatu zuten. Hamalau urterekin bere nortasun transgeneroa aitortuta, Carla eta Doug Alcorn gurasoei esan zien lasterrera. Gurasoek ez zuten onartu transgenero identitatea eta 16 urteko trantsizio tratamendua egiteko aukera. Horren ordez, oinarri kristaudun deshomosexualizatzeko terapia batera bidali zuten. Ondoren, eskolatik erretiratu eta sare sozialetarako sarbidea kendu zioten; Alcornek ekintza horiek eragindako bakardadea eta alienazioa aipatu zituen bere buruaz beste egiteko erabakia hartzeko funtsezko arrazoi gisa. 17 urterekin bere buruaz beste egin zuen estatu-arteko 71 errepidean eta gurasoei bota zien errua, depresio-egoeragatik.

Gertaera horrek arreta publikoa erakarri zuen sare sozialen eta prentsaren bidez, bai Estatu Batuetan, bai nazioartean. LGBT eskubide-taldeek atentzioa eman zioten Alcornen heriotzari, nerabe transexualek dituzten arazoen froga gisa, eta deshomosexualizazio-terapiak indargabetzea planteatu zuten, gazteengan dituzten ondorio psikologiko kaltegarriak aipatuz. Alaba hil ondoren, Alcornen gurasoek uko egin zioten genero-identitatea publikoki onartzeari, eta horrexek kritika gehiago sortu zituen.

Trans ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trans identifikatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcornek bere buruaz beste egiteko oharrean idatzi zuen, "haur baten gorputzean harrapatuta zegoen neskato gisa" sentitu zela lau urtetik, eta 14 urte zituela emakume transgenero gisa identifikatu zela.

Gurasoei esan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren oharraren arabera, berehala jakinarazi zion amari, eta hark "negatiboki" erreakzionatu zuen fase bat besterik ez zela eta Jainkoak gizon bat egin zuela esan, eta, beraz, inoiz ezin izango zela emakumea izan. Jarrera horrek bere burua gorrotatu eta depresio sakona eragin zuela idatzi zuen. Amak kristau-konbertsioko edo -deshomosexualizazioko terapietara bidali zuen. Terapia horietan "berekoia zela eta gaizki zegoela eta Jainkoarengan laguntza bilatu behar zuela zioten kristau gehiago baino ez zituen aurkitu". Hamasei urte betetzean, hormonak ordezkatzeko terapia egiteko baimena eskatu zuen, baina baimena ukatu egin zitzaion. "Etsi-etsian sentitu nintzen, bizitza osoan emakumez jantzitako gizona izango zelako. Nire 16. urtebetetzean, trantsizioari ekiteko gurasoen baimenik jaso ez nuenean, negar eta negar egin nuen lo gelditu arte". Hamasei urte zituela, Alcornek jendaurrean erakutsi zuen gizonekiko erakarpena, eta uste zuen gizon gay gisa identifikatzeak tranpolin gisa balioko zuela geroago transgenero gisa ateratzeko. Haurtzaroko lagun baten arabera, gurasoak ikaratu baziren ere, Alcornek askoren harrera ona izan zuen eskolan. Alcornen hitzetan, "Gurasoek euren irudiari eraso egiten ari zela sentitzen zuten, eta lotsagarria zela haientzat. Ume kristau hetero txikia izatea nahi zuten, perfektua, eta hori ez zen, noski, nik nahi nuena". Reyes High School ikastetxetik atera egin zuten, eta hamaikagarren mailan Ohio Akademia Birtualean sartu zuten.

Gizartetik isolatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcorn-en hitzetan, bere gurasoek bost hilabetez gizartetik isolatu zuten, jada sare sozialetara eta beste hainbat komunikaziorako sarbidea ukatuz, bere buruaz beste egiteko faktore garrantzitsu bat zela deskribatu zuena. Ikasturte amaieran, telefonoa itzuli eta bere lagunekin harremana berreskuratzeko baimena eman zioten, nahiz eta Alcornen arabera, haietako askorekin zuen harremana orduko tenkatua zen eta isolatuta sentitzen jarraitu zuen. Hil baino bi hilabete lehenago, Alcornek laguntza eskatu zuen Reddit webgunean, erabiltzaileei galdetuz ea gurasoen tratamendua tratu txartzat har zitekeen. [2] Bertan, agerian utzi zuen bere gurasoek inoiz eraso fisikorik egin ez bazioten ere, beti oso tonu gutxiesgarrian hitz egiten ziotela:

–  "Ez zara inoiz benetako neska bat izango"

–  "Zer egingo duzu" mutilekin larrutan egin?

–  "Jainkoak infernura bidaliko zaitu" .

Halakoak entzunda Leelah Alcornen sentipenak hauexek ziren:

"Horrek guztiak oso gaizki sentiarazi ninduen neure buruarekin, orduan kristaua nintzen, beraz, Jainkoak gorrotatzen ninduela pentsatzen nuen eta ez nuela bizirik egotea merezi". "Haien estandarrak bete eta gizon zuzena izaten saiatu nintzen, baina denborarekin konturatu nintzen erlijioa eta nire gurasoak gorrotatzen nituela".[3]

Reddit-en, Alcornek agerian utzi zuen Prozac antidepresiboaren gehiegizko kantitate bat agindu ziotela, Estatu Batuetako Elikagaien eta Drogen Administrazioak ohartarazi zuenez, dosi nahiko altuetan hartzen denean, bere buruaz beste egiteko arriskua areagotzen du.[4] Bere mezua amaitzeko, honakoa idatzi zuen:

"Mesedez, lagundu iezadazu, ez dakit zer egin behar dudan eta ezin dut askoz gehiago jasan". [5]

Suizidioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abenduaren 28an hil aurretik, Alcornek aurreikusi zuen bere buruaz beste egiteko oharra automatikoki argitaratuko zela Tumblreko kontuan, 17:30ean. Oharrean, bizitza amaitzeko asmoa adierazi zuen, eta bere ondasun eta diru guztiak trans ongintzako erakunde bati emateko nahia adierazi zuen, eta generoari eta sexualitateari buruzko gaiak eskoletan irakasteko eskatu zuen. Oharra esaldi honexekin amaitzen zen:

"Nire heriotzak inportatu egin behar du. Nire heriotzak beste bat gehitu behar du aurten bere buruaz beste egin duen transgenero pertsona-kopuruan. Norbaitek zenbaki hori begiratu eta "hau kaka bat da" esan eta konpontzea nahi dut. Gizartea konpon dezala!. Mesedez."

Handik gutxira, bigarren post bat agertu zen: "Sentitzen dut". Han, barkamena eskaintzen zien hurbileko lagunei eta neba-ahizpei, bere suizidioak sortuko zien traumarengatik, baina mezu bat ere bazuen gurasoentzat: "Zoazte pikutara! Zuek ezin duzue beste inor horrela kontrolatu. Ez dago ondo".[6][7]

Abenduaren 28an, poliziak albiste-iturriei jakinarazi zien estatu arteko 71 errepidean oinez ibili zela hegoalderantz, Union Township-etik gertu, 2:30 baino lehentxeago. Ohioko Lebanon, hegoaldeko irteeratik gertu, remolke gisako batek harrapatu zuen. Atoan hil zen. Uste da Alcorn hiru eta lau milia bitartean ibili zela gurasoen etxetik Kings Mills (Ohio) inguruan, kolpatu baino lehen. Istripua gertatu eta ordubetera itxi zuten errepidea. Ohio Estatuko Autobideen Patruilak gidatu zuen ikerketa bat; Alcornen gorpua, berriz, Montgomery konderriko auzitegira eraman zuten, autopsia egiteko asmoz.[8][9][10][11] Kamioiaren gidaria ez zen zauritu gertakarian, eta poliziak ez zion delitu penalik leporatu. Bere buruaz beste egiteko oharra argitaratu eta 48 ordura, 82.272 bisita jaso zituen, eta abenduaren 31ko goizean, bi egun eta erdian, Tumblr-en 200.000 bat aldiz berrargitaratu zen. Boston Globek post grinatsu gisa deskribatu zuen, eta Daily Mail-ek, berriz, "urratzailea" deitu zion. Handik gutxira, bloga ezabatzeko eskatu zuten gurasoek eta pribatua izan zedila. Alcornen hileta eta beilatokia, hurrenez hurren, 2015eko urtarrilaren 1ean eta 2an aurreikusi ziren, baina geroagoko une batean izango zirela adierazi zen, zerbitzuan zehar gertatu ziratekeen "etenaldien" zurrumurru zehaztugabeengatik. Kristoren ipar-ekialdeko elizako ministroak esan zuen erlijio-zerbitzuen datak eta ordutegia aldatu egingo zirela familiak jasotako mehatxuengatik. Atzerapena iragarrita egon arren, zerbitzu pribatu bat egin zen aurreikusitako datan.[12] Alcornen gorpua erre egin zuten.[13]

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lokala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abenduaren 28an, 14:56an, Alcornen amak, Carla Wood Alcorn-ek, mezu publiko bat argitaratu zuen Facebook sare sozialean. Gero, Carla Alcornen post-a ezabatu egin zen, eta Facebookeko kontua pribatua bihurtu zen. Alcorn familiak pribatutasuna eskatu zuen publikoki Tokiko Kingseko Eskola Barrutiak emandako jakinarazpen batean. Adierazpen horretan, Alcornen eskola zaharreko langileek, Kings High Schoolek, adierazi zuten kontseilariak gertakariaren eraginpeko ikasleen eskura jarriko zirela. Minutu bateko isilunea egin zen Alcornen izenean, abenduaren 30ean, High Kingseko saskibaloi-partida baten aurretik.

Bost transgenero gaztek beren buruaz beste egin zuten 2015ean: Melonie Rose (7/8/95-11/22/15), Ash Haffner (28/12/98-26/2/15), Leelah Alcorn (1999/11/15 - 15/12/28), Taylor Alesana (1999-2/4/15) eta Zander Mahaffey (2000-15/2/15).

Alcornek bere buruaz beste egin zuela zioen oharra argitaratu eta hurrengo egunean, Chris Seelbach, Cincincinnatiko Udaleko lehen zinegotzi gay publikoak, Facebooken mezu batean adierazi zuen bere heriotzak erakutsi zuela AEBn transgenero izatea zein zaila zen. Haren post-a 4.700 aldiz baino gehiagotan partekatu zuten, eta gertakariari buruzko kontzientzia publikoa areagotu egin zen. Carolyn Washburn Ohioko The Cinnati Enquirer egunkariko editoreak esan zuenez, "gai garrantzitsuak planteatzen zituen, eta gure eskualdeko familietan elkarrizketak izatea espero dugu". The Cincinnati Enquirer komunikabidearekin kontaktatu zuenean, Shane Morganek, TransOhio trans defentsa-elkartearen sortzaile eta presidenteak, adierazi zuen 2014 trans eskubideen aldeko mugimenduaren aleko kopuru igoeraren lekuko izan zen arren, Alcornen heriotzak erakusten zuela "trans pertsonak biktima izaten jarraitzen zutela eta artean ere errespetua falta zitzaiela", eta nabarmendu zuen bere buruaz beste egindako trans pertsonen tasa handia. Gertaera horren ostean, TransOhiok trans haurren gurasoen gutunak jaso zituen, Leelahren heriotzak nola eragin zien azaltzeko. Morganek esan zuenez, Leelahren gurasoenganako haserrea ulertzen bazuen ere, "ez zegoela aitzakiarik familiari mehatxuak egiteko."

2015eko urtarrilaren 1ean, Cincinnati Support Marriage Equality Ohion egoitza duen LGBT eskubide-taldeak bijilia antolatu zuen Alcornen izenean, Kings High School kanpoaldean.[14] Beste bijilia bat, Goodale Parken, urtarrilaren 2rako antolatu zuen Columbus Stand Up 4 Leelah izeneko talde batek. Beste bat Gazteriaren Hiriko abesbatzek antolatu zuten, Clifton Arte Kulturguneko Lesbian & Straight Education Network, Gayko Cincinnati Atalarekin lankidetzan, urtarrilaren 10ean.

Estatuan eta nazioartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leelah Alcornen omenez (Ile luzea)

Abenduaren 30ean, Alcornen heriotzak mundu guztiaren arreta erakarri zuen. Mundu osoko albiste-agentziek jaso zuten istorioa, eta #LeelahAlcorn hashtag-a TopTrending izan zen Twitter-en. The Independent egunkari britainiarraren hitzetan:,

"Gertakariak larritasun orokorra eragin zuen eta transgeneroen eskubideei buruzko eztabaida sortu zuen";

Estatu Batuetan egoitza duen Boston Globek, berriz, hauxe adierazi zuen

"Inflexio-puntu gisa balio izan zuen 2014. urtean transgeneroak aurrera egiteko".

Bela-zaintza Londresen, Lelah-ren oroitzapenean.

Facebookeko "Justizia Leelah Alcornentzat" izeneko taldea sortu zen, eta "Leelahren Legea"ren aldeko eskaera bat, konbertsio-terapiaren debekua, Transgenero Giza Eskubideen Institutuak sortu zuen, praktika horien ondorio psikologiko kaltegarriez jabetzeko; urtarrilaren 3an 230.000 sinadura baino gehiago zituen.[15]

We The People taldeak 2015eko urtarrilaren 3an Leelah-ren legea aldarrikatzeko bigarren errekurtsoa WhiteHouse.gov-era, hau da, Etxe Zurira bidali zuen, eskaerak 100.000 sinadura baino gehiago irabazi zituelako.[16] Twitter-en ere ibili ziren, #RealLive TransMayores Twitter hashtagaren azpian, trans pertsona askok animuak emateko tuitak argitaratu zituzten gaztetxoenentzat; beste hashtag batzuk, berriz, #ProtectTransKids eta “Rest in Power” terminoak change.org(e)n eskaera bat sortu zuten, «Leelah» izena bere hilarrian jartzeko eskatuz, eta, 2015eko urtarrilaren 1ean, 5.000 sinadura baino gehiago zituen. Gertakariari publikoki erantzun zioten transgenero ospetsu batzuk Janet Mock, Andreja Pejić eta Laverne Cox izan ziren; Ray Toro estatubatuarrak —My Chemical Romance taldeko gitarrista ohia—, berriz, Alcorni eskainitako «For the lost and brave» kanta kaleratu zuen bereziki.[17] Urtarrilaren 3an, bijilia bat izan zen Londresko Trafalgar Plazan; eta antolatzaileetako batek esan zuen "Alcornen heriotza heriotza politikoa izan zela. Gure komunitateko kide bati zapalkuntzaren bidez bortizki tratatu dutenean, denok borrokatu behar dugu".[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Local teen's death sparks worldwide transgender discussion» fox19.com.
  2. Bacardi, Francesca. (2 de enero de 2015). Leelah Alcorn's Mom Refuses to Accept That Her Child Was Transgender. E!.
  3. Glum, Julia. (2 de enero de 2015). Leelah Alcorn Update: Mom Of Transgender Teen Speaks, Tumblr Suicide Note Deleted And #RealLiveTransAdult Flourishes. International Business Times.
  4. Badash, David. (2 de enero de 2015). New And Disturbing Details Emerge About Leelah Alcorn's Life From Posts She Made To Reddit. The New Civil Rights Movement.
  5. Spargo, Chris. (2 de enero de 2015). Christian parents accused of 'cruelty' in their 17-year-old transgender daughter's suicide note REFUSE to accept her female identity - but insist they loved 'him'. Daily Mail.
  6. Perez Hilton. (4 de enero de 2015). «Transgender Teen Leelah Alcorn Left A Strong Message In Her Sorry Note For Friends & Family - Read It HERE» PerezHilton.com.
  7. David Boroff. (4 de enero de 2015). Mom of Ohio transgender teen who took her own life says she did not 'support' child's gender change. New York Times.
  8. «Boy, 17, hit and killed by semi on I-71» Cincinnati.com 4 de enero de 2015.
  9. «Transgender teen struck and killed on Ohio interstate in apparent suicide» LGBTQ Nation.
  10. «Teen Killed By Semi While Walking on I-71» 700WLW.
  11. Coolidge, Sharon. (4 de enero de 2015). «Transgender teen:'My death needs to mean something'» Cincinnati.com.
  12. Corcoran, Kieran; Spargo, Chris. (2 de enero de 2015). Funeral for 17-year-old transgender girl who killed herself after leaving heartbreaking suicide note blaming her parents is MOVED after unspecified threats. Daily Mail.
  13. Fieldstadt, Elisha; Newell, Scott. (2 de enero de 2015). Funeral for Transgender Teen Leelah Alcorn Moved Because of 'Threats'. NBC News.
  14. Bowdeya Tweh. (5 de enero de 2015). Vigils planned to mourn Leelah Alcorn. Cincinnati.com.
  15. Leelah Alcorn's Transgender Suicide Sparks 'Leelah's Law' Petition To Ban Conversion Therapy. IBT 5 de enero de 2015.
  16. Dewey, Caitlin. (4 de enero de 2015). Leelah Alcorn's death was tragic, but harassing her parents is not the answer. Washington Post.
  17. Vultaggio, Maria. (5 de enero de 2015). Leelah Alcorn's Transgender Suicide Prompts Response From Laverne Cox, Andreja Pejic, Janet Mock. International Business Times.
  18. Nick Duffy. (5 de enero de 2015). Vigils to be held tomorrow for transgender teen Leelah Alcorn. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]