Edukira joan

Lidia Lopujova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lidia Lopujova

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1892ko urriaren 21a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaEkialdeko Sussex1981eko ekainaren 8a (88 urte)
Familia
AitaVassili Loppkoff
AmaRosalia Constanza Karlovna Douglas
Ezkontidea(k)Rondolfo Barrocchi (en) Itzuli
John Maynard Keynes  (1925eko abuztuaren 4a, 1925eko abuztuaren 7a -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa eta margolaria
MugimenduaBloomsburyko Taldea

IMDB: nm0529202 IBDB: 50090
Find a Grave: 21428165 Edit the value on Wikidata

Lidia Vasílievna Lopujova, Baronesa Keynes de Tilton (San Petersburgo, 1892ko urriaren 21a - Sussex, 1981eko ekainaren 8a), errusieraz: Лидия Васильевна Лопухова, Lopokova (Kontzbalet) izenaz ere ezaguna. XX. mende hasierako dantzaria izan zen,

Lady Keynes ere deitzen zaio, John Maynard Keynes ekonomialari britainiarrarekin ezkondu baitzen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lidia Lopujova 1892ko urriaren 21ean jaio zen San Petersburgon. Aita antzerkigilea zen. Bere lau seme-alabak balleteko dantzariak izan ziren, eta horietako bat, Fiódor Lopujov, Mariinski Antzokiko koreografo nagusia izan zen 1922-35 eta 1951-56 urteetan.

Ballet Inperialaren Eskolan ikasi zuen Lidiak. Errusia utzi zuen 1910ean, eta Serguéi Diguilev-en Errusiar Balletarekin elkartu zen lehen aldiz. Konpainiarekin denbora laburrean aritu zen eta Estatu Batuetara bidaiatu baitzuen udako denboraldiaren ondoren eta sei urtez bertan jarraitu zuen. 1916an Diagilevekin elkartu zen berriro, Errusiar Balletekin dantzatuz eta bere kide ohi Vátslav Nizhinskiren bikotea berriz izanez, New Yorken eta ondoren Londresen.Londrestarren arreta erakarri zuen The Good-humoured Ladies-en 1918an, eta Léonide Massine-rekin Cancán de La boutique fantasque-n interpretazio zaratatsu batekin jarraitu zuen. Errusiar Balletaren etorrerak Espainian izan zuen eraginaren ondoren, hari eskainia dago Tomas Borrasen El sapo enamorado, Jose Zamora (dekoratuak) eta Pablo Lunaren (musika), 1916an Gregorio Martínez Sierraren konpainiak antzeztua.[1]

Randolfo Barrochi konpainietako negozio-managerrarekin zuen harremana 1919an amaitu zenean, dantzaria bat-batean desagertu egin zen. Gero Diguilevekin berriro elkartzea erabaki zuen, 1921ean, Lilac maitagarria eta Aurora printzesa dantzatu zituenean Loti Ederrean. Urte haietan Stravinskiren eta Picassoren lagun egin zen, eta honehainbat aldiz marraztu zuen.

Lidia Lopujova eta Keynes, 1920ko hamarkadan

Londresen, John Maynard Keynes senarra izango zena ezagutu zuen. 1925ean ezkondu ziren, Barrochiren dibortzioa lortu ondoren. Keynes Bloomsburyko Zirkuluan sartuta egon arren, bloomsberrie asko —hala nola Virginia Woolf eta Lytton Strachey— ez zuten inoiz onartu taldearen partaide gisa, baina bai T.S. Eliot-en lagun izan zen.[2]

Lopujova Terpsícore bezala irudikatzen da, dantzaren musa, El despertar de las musas lanean, Londresko Galeria Nazionaleko mosaiko bat, Borís Anrep autoreak 1933an egina.

Ballet ingelesaren hasierako egunetan parte hartzeaz gain, Lidia Lopujova Londresen eta Cambridgen agertu zen 1928tik, eta BBCren transmisioetan. Keynesekin Londresen, Cambridgen eta Sussexen bizi izan zen 1946an hil zen arte, eta leku berberetan bizitzen jarraitu zuen ondoren, nahiz eta neurri handi batean bizitza publikotik desagertu. Lidia Lopujova Keynes 1981ean hil zen, laurogeita zortzi urte zituela.

Haren biografia, Lidia Lopujova, Milo Keynes senarraren ilobetako batek idatzi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Borrás, Tomás. El sapo enamorado: pantomima en un prólogo y un acto. Rivadeneyra, 1921.
  2. Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]