Edukira joan

Lieke Klaver

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lieke Klaver

(2023)
Bizitza
JaiotzaVelsen1998ko abuztuaren 20a (27 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 400 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Q136332446 Itzuli2024ko abuztuaren 10a199,5
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Altuera182 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: lieke.klaver Twitter: LiekeKlaver Instagram: liekeklaver IAAF: 14560483 Edit the value on Wikidata

Lieke Klaver (Velsen, 1998ko abuztuaren 20a) herbeheretar atleta bat da.[1]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 urte zituela Streker Atletiek Vereniging taldean hasi zen atletismoa praktikatzen. 15 urte zituela Munduko 20 urtez azpiko txapelketan 4x100 metrotako lasterketa korritu zuen eta urtebete beranduago Europako 20 urtez azpiko txapelketan 200 metrotako finalean sartu zen. 17 urte zituela Herbeheretako senior mailako txapelduna izan zen 200 metrotan.

Udako Olinpiar Joko bitan parte hartu zuen; bi domina lortu zituen Parisen 2024an, urrezkoa 4 × 400 m lasterketa mistoan eta zilarrezkoa 4 × 400 m lasterketan.[2] Tokion 2020an laugarren lekuan gelditu zen azken proba horretan.[3][4]

Bi domina irabazi zituen Munduko Atletismo Txapelketan, 2022. eta 2023. urteetan; hiru domina Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketan, 2022. eta 2024. urteetan; eta zilarrezko domina bat Errelebo Lasterketen Munduko Txapelketan, 2024an.[5] 2025ean Tokion bi domina berri lortu zituen, zilarrezkoa eta brontzazkoa, 4x400 metrotako lasterket bietan.

Lau domina lortu zituen Europako Atletismo Txapelketan, 2022. eta 2024. urteetan, eta hiru domina Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketan, 2021. eta 2023. urteetan. Europako Jokoetan urrezko bi domina lortu zituen (200 m eta 4 × 100 m), 2023an.[4]

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris (Frantzia) 1. postua, urrezko domina 4 × 400 m mistoa
2. lekua, zilarrezko domina 4 × 400 m
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Eugene (AEB) 2. lekua, zilarrezko domina 4 × 400 m mistoa
2023 Budapest (Hungaria) 1. postua, urrezko domina 4 × 400 m
2025 Tokio (Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina 4 × 400 m mistoa
3. postua, brontzezko domina 4 × 400 m erreleboak
Pista estaliko Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Belgrad (Serbia) 2. lekua, zilarrezko domina 4 × 400 m
2024 Glasgow (Erresuma Batua) 1. postua, urrezko domina 4 × 400 m
2. lekua, zilarrezko domina 400 m
Munduko Errelebo Lasterketen Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Nassau (Bahamak) 2. lekua, zilarrezko domina 4 × 400 m mistoa
Europako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Chorzów (Polonia) 1. postua, urrezko domina 200 m
1. postua, urrezko domina 4 × 100 m
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Munich (Alemania) 1. postua, urrezko domina 4 × 400 m
2024 Erroma (Italia) 1. postua, urrezko domina 4 × 400 m
3. postua, brontzezko domina 400 m
3. postua, brontzezko domina 4 × 400 m mistoa
Pista estaliko Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Toruń (Polonia) 1. postua, urrezko domina 4 × 400 m
2023 Istanbul (Turkia) 1. postua, urrezko domina 4 × 400 m
2. lekua, zilarrezko domina 400 m
2025 Apeldoorn (Herbehereak) 1. postua, urrezko domina 400 m
1. postua, urrezko domina 4 × 400 m

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Alemanez) «Lieke Klaver» Sport.de (web.archive.org) 2023-03-03 (kontsulta data: 2024-08-14).
  2. (Frantsesez) «Lieke Klaver» Jeux Olympiques Paris 2024.
  3. (Ingelesez) «Lieke Klaver - Olympic Facts and Results» Olympian Database (web.archive.org) 2024-08-03 (kontsulta data: 2024-08-14).
  4. a b (Ingelesez) «Lieke KLAVER | Profile» World Athletics (kontsulta data: 2024-08-14).
  5. (Ingelesez) «Lieke Klaver» Olympedia (web.archive.org) 2024-07-29 (kontsulta data: 2024-08-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]