Liga Komunista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Liga Komunista
Bund der Kommunisten
Presidentea Karl Schapper
Buruzagia Karl Marx
Friedrich Engels
Karl Schapper
Sorrera 1852
Desegitea 1847
Egoitza nagusia Londres
Kolonia, (1848 eta gero)
Ideologia politikoa komunista eta marxista

Komunisten Liga edo Liga Komunista (alemanez: Bund der Kommunisten) 1847ko ekainean Londresen jaiotako erakunde iraultzailea izan zen, Zuzenen Ligak ospaturiko kongresuaren ondorioz bere izena aldatzea adostu zuenean, Karl Marx eta Friedrich Engels exiliatu alemaniarrek 1846 urtearen hastapenetan Bruselan sorturiko Korrespondentziazko Batzorde Komunista bere baitan integratzean. 1848ko otsailean bere programa argitara emango du Alderdi Komunistaren Manifestua izenpean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera (1847-1848)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1836 urtean, bi urte lehenago sortu zen Debekatuen Ligatik abiaturik[1], Zuzenen Liga erakunde klandestinoa sortu zuten Parisen emigrante alemaniarrek. Bere teoriko nagusi zen Wilhelm Weitling[1] ordurarte sozialista utopikoen gehiengoak defendatzen zuen bide erreformistaren aurkakoa zen eta langile klasea jotzen zuen jendarte «komunista» ekarriko zuen iraultzaren protagonista[1].


1840 hamarkadaren erdialdean beste bi exiliatu alemaniar esanguratsu hurbiltzen zaizkio Ligari, Karl Marx eta Friedrich Engels, zeinak 1846 urtearen hastapenetan Korrespondentziako Batzorde Komunista sortuko baitzuten Bruselan, Philippe Gigotekin batera. Marxek -Proudhon frantsesak bezala- Weitlingekiko mirespena adierazia zuen «alemaniar literaturaren kaskarkeriaren» oso gainetik ikusten baitzuen, baina ez zuen bere kontzepzio komunista kristaua partekatzen -eztabaida gogorra izan zuten Bruselan 1846ko martxoan- eta Korrespondentziazko Batzordearen bidez zabalduriko bere kritikek gero eta oihartzun handiago jaso zuten Ligako kideen artean, Karl Schapperrek gidaturiko Londresko sekzioan bereziki[1]. Liga langileak iraultza sozialerako prestatuko lituzkeen langile klasearen partidua sortzeko enbrioia izan zatekeenaren ideia finkatzen joan zen hauen artean[1].

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e   Historia general del socialismo. De los orígenes a 1875 (1 ̇ed. en Destinolibro. argitaraldia) Destino 1984 ISBN 8423313050 PMC 639859699 https://www.worldcat.org/oclc/639859699 .