Lili Boulanger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lili Boulanger
Lili Boulanger 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1893ko abuztuaren 21a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Mézy-sur-Seine1918ko martxoaren 15a (24 urte)
Hobiratze lekua Montmartreko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Aita Ernest Boulanger
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Parisko Kontserbatorioa
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Nadia Boulanger
Paul Vidal
Gabriel Fauré
Jarduerak
Jarduerak musikagilea
Jasotako sariak
Mugimendua musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm7624294

Marie-Juliette Olga "Lili" Boulanger (1893ko abuztuaren 21a - 1918ko martxoaren 15a) Frantzia aldeko musikagilea izan zen. Nadia Boulanger musikagile eta musika irakaslearen ahizpa gazteena izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikari hertsiki lotutako familia batean jaio zen Boulanger, eta 5 urte betetzerako ikasi zuen organoa jotzen. Pianoa, biolontxeloa eta harpa ere jotzen zituen. Diotenez, testuak irakurtzen ikasi aurretik ikasi zuen partiturak irakurtzen. 6 urterekin, berriz, Gabriel Faurérekin egin zituen lehen ikasketa saioak. Familiako laguna zen musikagilea, eta gaztetatik ohartu zen Boulangerrek bazuela musikarako berezko gaitasun bat. Txikitan izandako pneumonia batek bizi osoa baldintzatu zion, baina, gaixotasunari aurre eginda, solfeoa ikasten hasi zen etxean, bere ahizpa nagusi Nadia Boulangerrekin. Ondoren sartu zen Parisko kontserbatorioan, 12 urte bete berritan, eta han ohartu ziren maisu eta ikaskideak Boulangerrek zuen dohain bereziaz.[1]

1912an Erromako konposizio saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen eta hurrengo urtean arrakasta lortu zuen. 1916an itzuli zen berriz Italiara, baina, geroz eta ahulago zegoen osasunez. Salmoak amaitu, eta beste zenbait lan ere egin zituen; hala nola biolontxelorako, flautarako, pianorako eta orkestrarako 'Udaberriko goiza' eta harizko instrumentuentzako 'Arratsalde tristea'.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lili Boulanger Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.