Lola Gallardo

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Lola Gallardo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDolores Gallardo Núñez
JaiotzaSevilla1993ko ekainaren 10a (30 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Sevilla FC2008 / 2011
Spain women's national under-17 association football team2010 / 201060
19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2011 / 2012110
Sporting de Huelva2011 / 2012320
Atletico Madril2012 / 20201910
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2013 / 2022380
Olympique Lyonnais2020 / 202130
Atletico Madril2021 / 510
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Altuera1,72±0,001 metro

FIFA: 325626 UEFA: 250007384 Edit the value on Wikidata

Dolores Gallardo Núñez, ezagunagoa Lola Gallardo izenez (Sevilla, Andaluzia, 1993ko ekainaren 10a) sevillar futbolaria da. Atezain jokatzen du Espainiako Lehen Mailan. Sevilla FCn trebatua, 2012tik Atletico Madrileko Klubean jokatzen du, eta 3 liga eta bi kopa irabazi ditu. Lyongo Olympiquerekin Txapeldunen Liga irabazi zuen. 2009an hasi zen beheko mailetako Espainiako selekzioarekin nazioartean jokatzeneta 2013an Lehen mailako absolutuarekin. Lola Gallardo erreferentea da eta 2023ko Mundialerako ezetz esan zuen 15 jokalarietako bat.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevilla FC[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lola Mairena del Aljarafe CFn hasi zen jokatzen 2003. urtean, alebin mistoen mailan. Paco Cejudok eta José Luisek aukeratu zuten ehunka umeren artean zelai erdilari jokatzeko, baina entrenamendu batean atezain titularraren lesioa zela eta, jokalariak berak halaxe eskatuta, Javier García Brizzolis entrenatzaileak atezain lanetan jarri zuen. Hiru makilen azpian eta zelaiko lankideei etengabe agindupean hasi zuen bere atezain ibilbidea. Bost urte eman zituen klubean haurrekin jolasean, eta haren entrenatzaileak, gurasoekin ados jarrita, emakumezkoen talde batean hasteko garaia zela erabaki zuen. Sevilla Futbol klubak (Sevilla FC) aurretik interesa adierazi zuen, eta Brizzolis eta Sevilla klub taldearen Fidalgo entrenatzaileen arteko harreman onak erraztu egin zuen prestakuntza-kategorietan sartzeko. Mairenarekin arituta Andaluziako selekzioaren beheko kategorietan egin zuen debuta.[2]

2008-2009 denboraldian, Sevilla FC taldea Hispalis CD taldetik banatu, eta, klubaren egituraren barruan, emakumezkoen talde berri bat sortu zuen. Talde hori kategoria apalenean hasi zen lehiatzen, Probintzialean, non Emakumezkoen Lehen Nazionalera, emakumezkoen Espainiako futbolaren bigarren kategoriara igotzea lortu zuten.

Hala ere, 2009-2010 denboraldian Superliga (lehen maila) handitu egin zen, leta Sevilla FC ere beste klub batzuekin batera lehiatzera gonbidatu zuten. Lehen fasean, Sevilla taldeari "C" multzoan jokatzea tokatu zitzaion, eta, azkenean, zazpi parte-hartzailetatik bosgarren postua lortu zuen. Hori zela eta, titulua lortzeko borrokatik kanpo gelditu zen. Bigarren fasean, zazpi parte-hartzailetatik bigarren postuan amaitu zuen, eta Erregina Kopako postua lortu zuen. Final-zortzirenetan kanporatu zituzten. Urte horretan, Gallardo aukeratu zuten Espainiako futboleko jokalari onenetariko ba tFutboleko Emakumezkoen Draft Txapelketako Hamaikakoan.[3]

2017-2018 denboraldian, UEFA Emakumezkoen Txapeldunen Ligako final-hamaseirenetan VfL Wolfsburgek, txapelketa horretako txapeldunordea izan zen talde alemaniarrak, kanporatu egin zituen. Berriro ere Ligan titulua lortu zuten eta gol gutxien jasotako bigarren atezaina izan zen (15 gol 25 partidatan). Erregina Kopan berriro ere Bartzelona FCk luzapenaren azken minutuan sartu zieten golak txapeldunordeak izatera mugatu zituen.

Huelvako Sporting[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevilla bigarren mailara jaitsi ondoren, Lolak 18 urte zituela, 2011ko ekainaren 20an Huelvako Sporting Klubarekin fitxatu zuen, eta, talde horrekin txapelketaren zortzigarren postuan amaitu zuen.[4] Lola ligan gol gutxien jasotako bosgarren atezaina izan zen, 32 partidatan 43 gol jasota.

Atlético Madril[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an Atletico Madril taldearekin fitxatu zuen.[5] Ligako partidan irailaren 4an jokatu zuen debut partida, kataluniar Esportiu Sant Gabriel taldearen aurka, 2-0 irabazita.[6]

2012-2013 denboraldian, Atléticok Ligako hirugarren postuan amaitu zuen, eta Espainiako Erregina Kopako finalerdietan Bartzelonak kanporatu zuen. Lola bigarren aldiz hautatu zuten 2013ko Urrezko Draft Hamaikakoan, eta promesa onenetako bat zela berretsi zen.[7] Ligako hurrengo denboraldia ere antzerakoa izan zen, ordukoan Madrilgo Rayo Vallecanok final-laurdenetan kanporatu zuen bere taldea. Maila pertsonalean, Gallardo ligan gol gutxien jasotako zazpigarren atezaina izan zen, 29 partidatan 26 gol jasota.

2014. urtean Gallardo taldeko hirugarren kapitain izendatu zuten Amanda Sampedro eta Silvia Meseguerrekin batera.[8] 2015eko apirilaren 26an, klubak lehen aldiz lortu zuen UEFAko Emakumezkoen Txapeldunen Ligarako sailkapena, ligako txapeldunorde geratuta.[9] Lola izan zen txapelketako bigarren atezain onena, 27 partidetako 1980 minutuetan 16 gol jaso ondoren. Espainiako Erregina Kopako finalerdietan, bere aurreko Huelvako Sporting Club taldeak kaleratu zituen.

2015-2016 denboraldian Txapeldunen Ligan debuta egin zuen, Zorky Krasnogorsk talde errusiarrari final-hamaseirenetan irabazita. Zortzirenetara pasatu ziren, baina txapelketa horretako irabazle izan zen Olympique Lyonnais Europako talde onenetakoak kanporatu egin zituen. Ligan hirugarren geratu ziren; poztasun handiena, baina, 2016ko Erregina Kopan lortutako titulua izan zen, 3-2 irabazi baitzion Bartzelona taldeari. Horixe izan zen Atletico taldeak irabazitako lehen txapelketa.

2016-2017 denboraldian aurreko denboraldietan legez, lan handia egiten jarraitu zuten eta Ligako txapelketa irabazi zuten.[10] Kopako txapeldunordeak ere izan ziren, eta ezin izan zuten titulua baliozkotu, finalean Bartzelona FCren aurka galdu baitzuten. Maila pertsonalean, Gallardo ligan gol gutxien jasotako hirugarren atezaina izan zen, 23 partidatan 13 gol jasota.

2010-2011 denboraldian, Sevilla FC taldea "C" taldeko laugarren geratu zen, eta titulua lortzeko borrokatik kanporatua izan zen zen berriro. Bigarren fasean zazpi taldeetatik bosgarren geratu zen. 2011-2012 denboraldirako, lehiaketa taldeka barik, denak, hamazortzi taldeak batera aritu ziren, gizonezkoen lehiaketaren antzera, eta amaieran Sevilla FC taldea Bigarren Mailara jaitsi zen.

Lola Gallardo, Silvia Meseguer eta Amanda Sampedrorekin batera, 2019an lortutako Ligako koparekin

2018-19 denboraldian, berriro ohiko titularra izan zen, eta hirugarren Liga irabazi zuten 2019ko maiatzaren 5ean. Txapelketan gol gutxien jasotako bigarren atezaina izan zen, Sandra Pañosen atzetik.[11] Erregina Koparen finala jokatu zuten berriz eta Real Sociedaden aurka 2-1 galdu ondoren, txapeldunordeak izan ziren. Partida horretan, baloi bat blokatzean akats bat izan zuen eta Gipuzkoako taldearen berdinketaren gola bihurtu zen. Akats horrek eragin egin zion eta partida ostean, barkamena eskatu zuen sare sozialetan. Amanda Sampedro taldeko kapitainak babestu egin zuen kritikarien aurrean, Lola Gallardo Atletico taldearen ikurra zela eta ligak oparitu zizkiela gogorarazita.[12]

2019an, Atlético Madrilek herbeherear Sari van Veenendaal atezaina fitxatu zuen, eta denboraldi horretan titulartasuna txandakatu egin zuten. Gallardok ligako partidak jokatu zituen, Van Veenendaalek, ostera, Champions Leaguekoak. Gallardok entrenamendu batean min hartu zuen arte, Bartzelona FC arerioaren zelaian 6-1 jasotako golaren ondoren.[13] Lesiotik errekuperatu ondoren, Van Veenendaalekin titularitatea partekatu zuen berriro, eta ligako 11 partida jokatu zituen. Partida horietako 6 golik jaso gabe amaitu zituen, Covid-19ren pandemia zela eta liga bertan behera geratu zen arte. Ligako txapeldunordeak geratu ziren. Lehen Superkopako finalaurrekoa ere jokatu zuen, eta 3-2 galdu zuten Bartzelonaren aurka. 2020ko ekainaren 23an jakinarazi zen Lola Gallardok ez zuela jarraituko Atlético Madrilen, klubak berritzeko egin zion eskaintza ez baitzuen onartu. Lola Gallardok zortzi denboraldi egin zituen Atlético de Madriden, eta taldearekin partida gehien jokatu zituen jokalarietako bat izan zen. Taldea klubean sartu zenetik, 100 partida baino gehiago jokatu zituenez, oroitzapenezko plaka bat jarri zioten, osasun egoera berezia bere onera itzultzean (2022ko urtarrilean).[14]

Lyongo Olympique[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko uztailaren 1ean ofizial egin zen Europako txapelduna zen Lyongo Olympique taldearekin fitxatu zuela.[15] Frantziako klubarekin lagunarteko partida bat jokatu ondoren, ez zuten titular jarri, Covid-19n positiboa izateagatik. Errekuperatuta, Txapeldunen Ligarako taldearen deialdian parte hartu zuen, eta Wolfsburgori finalean irabazi ondoren, txapelketa irabazi zuten. Sarah Bouhaddi atezainak denboraldi hasieran Estatu Batuetara joateko asmoa zuen, baina taldean segitu zuenez, haren itzalpean igaro zuen denboraldia. Olinpique taldeak Frantziako Liga eta Kopako txapeldunordea izan arren, Gallardok talde frantsesean ez jarraitzea erabaki zuen, denboraldian espero zituen minutuak ez baitzituen jokatu.

Atlético Madrilerako itzulia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko abuztuaren 16an ofizialki iragarri zen Madrileko klubera itzuliko zela. Bi denboraldirako kontratua sinatu zuen.[16] 2021-2022 denboraldian, atezaintza Hedvig Lindahlekin txandakatu zuen. 2022ko urtarrilean, oroitzapenezko plaka (Atletico Madrilen 100 partida baino gehiago jokatu izana egiaztatzen zuena) jarri zen klubeko legenden pasealekuan.[17] Superkopako finalaurrekoa jokatu ondoren, finalean ordezkoa izan zen, eta 7-0 galdu zuten. Partida horretatik aurrera, ligako titularra izan zen, partida batean izan ezik. Denboraldia laugarren postuan amaitu zuten, Txapeldunen Liga irabazteko azken kupoa ematen zuen hirugarren postutik puntu batera. Erregina Kopan ordezkoa izan zen eta taldea final-zortzirenetan kanporatu zuen Huelvako Sporting taldeak.

2022-23 denboraldian kapitainaren galoiak berreskuratu zituen, Amanda Sampedro ordezkatuta, denboraldi horretan taldea utzi baitzuen.[18] Taldeak denboraldian gorabeherak izan zituenez, teknikaria aldatu zuten. Atleticok laugarren postua lortu zuen ligan. Erreginaren Kopan finalerako sendo sailkatu ziren: Real Madrili aurre egin zioten Leganesko Butarque estadioan eta titularra izan zen. Taldeak penalti-txandan irabazi zuen saria, eta Lola Gallardok bi jaurtiketa gelditu zituen, deskontu-denboran kontrako 2-0 emaitzari buelta eman eta berdindu ostean.[19]

Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko maiatzean 17 urtez azpikoen selekzioarekin jokatzeko deitu zioten.[20] 2010eko ekainean, UEFA 2009-2010eko 17 urtetik beherakoen Emakumezkoen Europako Txapelketa jokatu zuen. Espainia txapelduna izan zen finalean Irlandari penaltien txandan irabazi ondoren. Rianna Jarrett eta Jessica Gleesonen jaurtiketak gelditzea lortu zituen.[21] Urte bereko irailean jokatu zuen 2010eko 17 urtetik beherakoen Emakumezkoen Munduko Futbol Kopa. Espainia hirugarren geratu zen, eta Lola atezain onena izendatu zuten.[22]

2012an Lolak 19 urtez beherakoen Emakumezkoen Europako Txapelketaren azken fasean parte hartu zuen, eta ez zioten golik sartu finalera iritsi arte. Finalean, Suediak 1-0 irabazi zion Espainiari luzapenean.[23]

Lehen mailako absolutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko otsailaren 12an, Espainia eta Danimarka aurrez aurre jarri zituen lagunarteko partidan egin zuen lehen mailako debuta, eta golik gabe berdinduta amaitu zuten.[24] Urte horretan bertan, Espainiako zerrendan, Emakumezkoen 2013ko Eurokoparako deialdia egin zenean, Ainhoa Tirapu atezain titularraren ordezko jarri zuten.[25]

2015erako, Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketarako deitu zuten, eta Ainhoa Tirapuren ordezkoa izan zen berriro.[26]

Lola Gallardo selekzio gorriarekin 2018an

2017ko Eurokopa eta 2019ko Munduko Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lola Gallardo Espainiako selekzio gorriarekin 2018an

2015 eta 2016 bitartean, Emakumezkoen Eurokopako sailkapen-faseko 8 partidetatik 6 jokatu zituen.[27] 2017an, Espainiako Emakumezkoen Eurokoparako (2017) deialdian parte hartu zuen, eta Sandra Pañosen ordezkoa izan zen.[28]

2018an, Zipreko Kopa irabazi zuen, eta txapelketako 4 partidetatik hirutan izan zen titular, finalean barne. 2019ko Frantziako Munduko Txapelketarako Espainiaren sailkapenean ere parte hartu zuen, eta sailkapen-fasea osatzen zuten 8 partidetatik 5 jokatu zituen.[29][30] 2019ko maiatzaren 20an Jorge Vildak Munduko Txapelketarako aurkeztutako jokalarien zerrendan sartu zen. Ordukoan ere Sandra Pañosen ordezko lanak egiteko, baina ez zuen minutu aukerarik izan.[31][32]

2022ko Eurokopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paños Mundialaren ondoren, atezain titular finkatu zen, nahiz eta zenbait partidatan Lola Gallardok, lagunarteko hainbat partidatan esaterako, jokatu ahal izan zuen; hala nola Eurokoparako[33] Sailkapeneko bi partidatan eta 2023ko Munduko Txapelketarako sailkapeneko bi partidatan.[34]

2022ko Eurokoparako hautatuen lehen zerrendan sartu zuten.[35] Ekainaren 27an Eurokoparako azken deialdian parte hartu zuen.[36] Espainia final-laurdenetara iritsi zen Eurokopan, Sandra Paños izan zen atezain titularra, eta Lola Gallardok ez zuen minutu bakar bat ere jokatu.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko maiatzaren 27an jokatutako azken partidan eguneratua.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopak (1) Naioartekoak(2) Guztira (3) Batez besteko golak
Partidak Golak Part. Goles Part. Goles Part. Goles
Sevilla FC

Espainia Espainia
Probintziala 2008-09 ? ? - - - -
1.a 2009-10 10 14 2? 7? 10-12 14-21
2010-11 11 18 - - - - 11 18 1.63
Total club 21+ 32 21+ 32+
Sporting de Huelva

Espainia Espainia
1.a 2011-12 32 43 - - - - 32 43 1.43
Total club 32 43 - - - - 32 43 1.43
Atlético de Madrid

Espainia Espainia
1.a 2012-13 26 18 4 6 - - 30 24 0.80
2013-14 25 29 2 0 - - 27 29 1.12
2014-15 27 18 2 2 - - 29 20 0.69
2015-16 22 18 3 3 3 9 28 30 1.07
2016-17 24 13 3 4 - - 27 17 0.61
2017-18 26 16 4 3 1 3 31 22 0.71
2018-19 30 18 3 2 4 11 37 31 0.84
2019-20 11 11 1 3 - - 12 14 1.17
Olympique de Lyon

 Frantzia
1.a 2020-21 3 1 1 0 - - 4 1 0.25
Guztira taldean 3 1 1 0 4 1 0.25
Atlético de Madrid

Espainia Espainia
1.a 2021-22 22 22 1 2 - - 23 24 1.04
2022-23 29 34 4 2 33 36 1.09
Guztira taldean 242 197 27 27 8 23 277 247 0.89
Guztira ibilbidean 298+ 273+ 30? 34+? 8 23 334? 330+ 0.99
(1) Erregina Kopako datuak barne (2008-...) eta Espainiako Superkopakoak.
(2) UEFA Emakumezkoen Txapeldunen LIgako datuak barne (2008-...).
(3) Lagunartekoak sartu gabe.
Iturriak: UEFA - LaLiga.

Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko irailaren 6an jokatutako azken partidan eguneratua.

Selekzioa Urtea Europa(4) Mundiala (4) Lagunartekoak Guztira
Partidak Golak Partidak Golak Partidak Goleak Partidak Golak
17 urtez azpikoak

Espainia Espainia
2009 1 0 - - 0 0 1 0 0
2010 5 1 6 5 0 0 11 6 0.54
Guztira 6 0 6 5 0 0 12 6 0.50
19 urtez azpikoak

Espainia Espainia
2011 3 0 - - 0 0 3 0 0
2012 8 3 - - 0 0 8 3 0.38
Guztira 11 3 0 0 0 0 11 3 0.27
Lehen mailako Absolutua

Espainia Espainia
2013 - - - - 1 0 1 0 0
2014 - - 2 0 1 2 3 2 0.67
2015 3 1 - - 3 5 6 6 1.00
2016 3 1 - - 3 3 6 4 0.67
2017 - - 2 0 1 3 3 3 1.00
2018 - - 3 1 5 0 8 1 0.12
2019 - - - - 3 1 3 1 0.33
2020 2 0 - - 1 1 3 1 0.33
2021 1 0 2 0 3 0 0
2022 1 0 1 0 2 0 0
Guztira 8 2 9 1 21 15 38 18 0.47
Guztira ibilbidean 25 5 15 6 21 15 61 27 0.44
(4) Sailkapen faseko partidak sartuta, baina ez salbuetsitako eta UEFA Garapenerakoak
Iturria: Espainiako Futbol Selekzioa.

Munduko partaidetzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Maila lekua Emaitza Partidak Golak
2010eko Munduko Kopa 17 urtez azpikoak Trinidad eta Tobago Trinidad eta Tobago Hirugarren postua 6 -6
2019ko Munduko Kopa Lehen mailako Absolutoa Frantzia  Frantzia Final-zortzirenak 0 0
Guztira 6 -6

Eurokopetako partaidetzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Maila Lekua Emaitza Partidak Golak
2010eko Europako Txapelketa 17 urtez azpikoak Suitza Suitza Txapelduna 2 0
2012ko Europako Txapelketa 19 urtez azpikoak Turkia Turkia Txapeldunordea 5 -1
Emakumezkoen Eurokopa 2017 Selekzio absolutua Herbehereak Herbehereak Final laurdenak 0 0
Emakumezkoen Eurokopa 2022 Selekzio absolutua Ingalaterra Ingalaterra Final laurdenak 0 0
Guztira 7 -1

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulazioa Kluba Herrialdea Urtea
Erreginaren Kopa Atletico Madril Espainia Espainia 2016
Lehen maila Atletico Madril Espainia Espainia 2016-2017
Lehen maila Atletico Madril Espainia Espainia 2017-2018
Lehen maila Atletico Madril Espainia Espainia 2018-2019
Erreginaren Kopa Atletico Madril Espainia Espainia 2022-2023

Nazioarteko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Títuloa Taldea(*) Herrialdea Urtea
Europako 17 urtez azpikoa Selección española Suitza Suitza 2010
Zipreko kopa Selección española Portugal Portugal 2018
Txapeldunen Liga Olympique de Lyon Espainia Espainia 2019-20

Banakako goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bereizketa Urtea
17 urtez azpiko Europako Txapelketako jokalari onena 2010
2017ko Munduko Kopako Urrezko Eskularrua 2010
Emakume Futbol Draft Hamaikakoa 2010
Emakume Futbol Draft Hamaikakoa 2013
Lehen Iberdrolaren 21. jardunaldiko Hamaika ideala [37] 2020

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Irigoyen, Juan I.. (2023-08-28). «Lola Gallardo, portera del Atlético y una de las 15 que renunció a la selección: “Tenían un poder muy grande y se les acabó”» El País (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  2. «Lola Gallardo, el cerrojo atlético» as.com 1 de abril de 2018.
  3. «Histórico - Futbol Draft® 2010» futboldraft.com.
  4. «El Sporting Huelva ficha a otras tres jugadoras del Sevilla» huelva24.com 20 de junio de 2011.
  5. «Lola Gallardo se convierte en el primer refuerzo del Féminas para la próxima temporada» atleticodemadrid.com 1 de julio de 2012.
  6. «El Féminas debutó en la primera jornada de Liga con una de las alineaciones más jóvenes de los últimos años» atleticodemadrid.com 4 de septiembre de 2012.
  7. «Histórico - Futbol Draft® 2013» futboldraft.com.
  8. «Amanda, Lola y Meseguer, capitanas para la temporada 2014/2015» atleticodemadrid.com 1 de septiembre de 2014.
  9. «¡Este equipo es de Champions!» atleticodemadrid.com 26 de abril de 2015.
  10. «¡¡¡Campeonas de Liga!!!» atleticodemadrid.com 20 de mayo de 2017.
  11. Giovio, Eleonora. (5 de mayo de 2019). El Atlético de Madrid Femenino gana su tercera Liga Iberdrola consecutiva. Grupo Prisa.
  12. Sánchez, Ainhoa. (12 de mayo de 2019). Lola Gallardo se disculpa por su error en la final de la Copa de la Reina: "Estoy jodida". Unidad Editorial.
  13. «Lola Gallardo sufre una lesión en su mano derecha» Atlético de Madrid 26 de septiembre de 2019.
  14. «Lola Gallardo no seguirá en el Atlético de Madrid» Atlético de Madrid 23 de junio de 2020.
  15. «Lola Gallardo, Sari van Veenendaal, Kenti Robles, Olga García y Caro Arias no seguirán la próxima campaña» Olympique de Lyon 1 de julio de 2020.
  16. «Oficial: Lola Gallardo regresa al Atlético tras un año en Lyon» AS.
  17. «Aleixandri, Menayo, Ludmila y Lola Gallardo ya tienen su placa en el Wanda Metropolitano» Atlético de Madrid 28 de enero de 2022.
  18. «Lola Gallardo, Carmen Menayo, Ludmila y Van Dongen, capitanas para esta campaña» Atlético de Madrid 19 de agosto de 2022.
  19. Griñán, Marta. (28 de mayo de 2023). Remontada de coraje y corazón para alzar la segunda Copa. Grupo PRISA.
  20. «Alicia Zafra (Lili), la portera del Femenino “A” con la Selección Española Sub-17» cdsannicasio.wordpress.com 12 de mayo de 2009.
  21. «España va más allá» uefa.com.
  22. «2010: Dolores Gallardo» uefa.com 19 de julio de 2011.
  23. «Women's Under-19 - Sweden-Spain - UEFA.com» uefa.com 14 de julio de 2012.
  24. «Lola Gallardo debutó con La Roja» mundodeportivo.com 13 de febrero de 2013.
  25. «Estos son los dorsales que lucirán las jugadoras en la Eurocopa» sefutbol.com 29 de junio de 2013.
  26. «FIFA Women's World Cup Canada 2015™ List of Players» fifadata.com 6 de julio de 2015.
  27. «UEFA Women's EURO 2017 - History - Standings – UEFA.com» uefa.com.
  28. «OFICIAL Convocatoria de la Selección femenina para el Campeonato de Europa» rfef.es 20 de junio de 2017.
  29. «CRÓNICA ¡España, campeona de la Cyprus Cup!» rfef.es 7 de marzo de 2018.
  30. «Women's World Cup - Spain – UEFA.com» uefa.com.
  31. «Estas son las convocadas de la Selección española femenina para la Copa Mundial de Francia» Selección Española de Fútbol 20 de mayo de 2019.
  32. «Dolores GALLARDO» FIFA.
  33. «Dolores Gallardo Estadísticas - España - Campeonato de Europa Femenino» UEFA.
  34. «Dolores Gallardo Estadísticas - España - Mundial Femenino» UEFA.
  35. «Esta es la primera lista de convocadas por la Selección española femenina con vistas a la EURO 2022» UEFA 31 de mayo de 2022.
  36. «OFICIAL - Esta es la lista de convocadas por la Selección española femenina para la EURO 2022» Selección Española de Fútbol 27 de junio de 2022.
  37. «Alexia Putellas dirige el once ideal de la J21 de la liga Primera Iberdrola» Primera iberdrola.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]