Lorentzen transformazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lorentz-en transformazio» orritik birbideratua)
Hendrik Antoon Lorentz (1853-1928),1921an. Lorentz-en transformazioek bere izena jaso zuten bere omenez.

Fisikan, Lorentz-en transformazioa Minkowski-ren espazio-denborako koordenatu sistema batetik honekiko abiadura konstantez higitzen ari den beste koordenatu sistema baterako sei parametrodun transformazio linealen familia da. Honi dagokion alderantzizko transformazioa abiadura honen negatiboaz parametrizatzen da. Transformazioa garatu zuen Hendrik Lorentz Herbehereetako fisikariaren omenez du izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat fisikarik -Woldemar Voigt[1], Oliver Heaviside[2], Joseph Larmor[3] eta Hendrik Lorentz[4][5][6] berak, besteak beste- Lorentz-en transformazioek deskribatutako fisika 1887tik eztabaidatu zuten. 1889an, Oliver Heaviside-ek frogatu zuen, Maxwell-en ekuazioetatik, karga-banaketa esferiko baten inguruko eremu elektrikoak simetria esferikoa galdu beharko lukeela karga eterrarekiko higidura erlatiboan egonda.[2] Ondoren, FitzGerald-ek Heaviside-ren distortsioa indar intermolekularri buruzko teoria batean aplika litzatekeela susmatu zuen.[7] Hilabete batzuk beranduago, FitzGerald-ek higitzen ari diren gorputzak uzkurtzen direlako hipotesia argitaratu zuen,[7] 1887ko Michelson-Morley esperimentuaren emaitza harrigarriak azaltzeko asmoz. 1892an, Lorentz-ek modu independentean eta detaile handiagoz ideia berdina aurkeztu zuen, FitzGerald-Lorentz uzkurdura izena jaso zuena.[8] Haien azalpena oso ezaguna zen 1905 baino lehen.[9]

Lorentz (1892-1904) eta Larmor-ek (1897-1900), eter argitsuaren hipotesia sinesten zutenek, eterretik koordenatu-sistema higikor batera transformatzean Maxwell-en ekuazioak aldaezin mantentzen zituzten transformazioa bilatu zuten.[3][5] FitzGerald-Lorentz uzkurdura hipotesia hedatu zuten, denbora-koordenatua ere aldatu behar dela aurkituz (denbora lokala). Henri Poincaré-k denbora lokalaren interpretazio fisikoa eman zuen (argiaren abiadurarekiko normalizatutako bi erreferentzia-sistemen arteko abiadura erlatiboaren, -ren, lehen ordeneraino) erlojuen sinkronizazioaren ondorio gisa, sistema higikorretan argiaren abiadura konstantea dela onartuz.[10] Larmor bere ekuazioei datxekien denbora-zabalkuntzaren propietate garrantzitsua ulertzen lehena izan omen zen.[11]

1905ean, Poincaré transformazioa talde matematiko baten propietateak dituela ohartzen lehena izan zen, eta Lorentz-en omenez izendatu zuen.[12] Beranduago urte berean Albert Einstein-ek erlatibitate berezia argitaratu zuen, erlatibitate-printzipioa eta argiaren abiadura edozein koordenatu-sistema inertzialetan konstantea dela onartuta (eta eterraren ideia alde batera utzita) Lorentz-en transformazioa deribatuz.[13]

Lorentz-en transformazioaren formulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuen transformazioa[14][15][aldatu | aldatu iturburu kodea]

erreferentzia-sistemako behatzaile "geldikor" batek gertaerak koordenatuekin definitzen ditu; -rekiko abiadura konstantez higitzen ari den erreferentzia-sistemako behatzaile "higikor" batek, koordenatuez.

S eta S' erreferentzia-sistemen koordenatu-ardatzak. Bi sistemetako ardatzak paraleloak dira, eta v abiadura erlatiboa xx' ardatzen paraleloa da ere.

Bi erreferentzia-sistematako epazio-koordenatuetako ardatzak elkarren paraleloak dira ( eta elkarren paraleloak dira, eta elkarren paraleloak dira, eta eta elkarren paraleloak dira), sistema bereko ardatzak elkarren perpendikular mantentzen dira, eta bi sistemen arteko higidura erlatiboa bat datozen ardatzetan zeharrekoa da ( abiadura erlatiboa ardatzen paraleloa da). aldiunean, bi koordenatu-sistemetako jatorriak berdinak dira, . Baldintza hauek betetzen direnean koordenatu-sistemak konfigurazio estandarrean edo sinkronizatuta daudela deritzo.

sistemako behatzaileak gertaera definitzeko erabiltzen dituen koordenatuak sistemakoarekin Lorentz-en transformazioen bidez erlazionatuta daude:

Hemen bi koordenatu-sistemen arteko abiadura erlatibo konstantea, argiaren abiadura, eta Lorentz-en faktorea dira. Azken hau hurrengo moduan definituta dago:

Hemen, transformazioaren parametroa da, eta boost jakin baterako konstantea da. Honen balioa tarte jarraituko edozein izan daiteke (Lorentz-en faktoraren kasuan, ). Erabilitako konfigurazio honetan, abiadura erlatibo positiboa ardatzetan zeharreko higidura positiboa da, higidura erlatibo eza da, eta ardatzetan zeharreko higidura higidura.

Tarte horretatik kanpo, transformazio horiek ez daude definituta. Argiaren abiaduran () infinitua da, eta argiaren abiaduratik haratago () zenbaki konplexua da. Bi kasuetan transformazioek zentzu fisikoa galtzen dute, koordenatu espazio-denboralak magnitude neurgarriak direnez zenbaki errealak izan behar baitira.

Transformazio aktibo baten gisara, sistemako behatzaileak gertaeraren koordenatuak ardatzetako noranzko negatiboetan zehar boost (bultzada, ingelesez) bat jasotzen dutela ikusten du, transformazioetako dela eta. Honek koordenatu-sistema ardatzetako noranzko positiboetan zehar boost bat jasotzearen efektu baliokidea du, bigarren kasu honetan gertaera aldatu gabe mantenduz eta beste koordenatu-sistema ezberdin batean adieraziz, hau da, transformazio pasibo bat adieraziz.

Alderantzizko erlazioak ( koordenatuak koordenatuen menpe) aurreko ekuazio-sistema algebraikoki ebatziz lor daitekezke. Beste modu eraginkorrago bat printzipio fisikoak erabiltzean datza. Alderantzizko erlazioak bilatzean, erreferentzia-sistema geldikorra da, eta erreferentzia-sistema higikorra. Erlatibitate printzipioaren arabera, ez dago erreferentzia-sistema pribilegiaturik, eta -tiko -rako transformazioek -tiko -rako transformazioen itxura berbera eduki behar dute. Ezberdintasun bakarra abiadura erlatiboaren noranzkoa da, abiaduraz mugitzen baita -rekiko. Horrela, -ko behatzaileak gertaera bat koordenatuen menpe definitzen badu, sistemako behatzaileak gertaera bera hurrengo koordenatuekin definitzen du:

Lorentz-en faktorearen balioa berdin mantentzen da. Abiadura erlatiboaren magnitudea mantentzea eta noranzkoa alderanztea (primadun eta primarik gabeko magnitudeak elkartrukatuz) alderantzizkoz transformazioa lortzeko "trikimailua" edozein norabidetan zeharreko boost guztiei aplika dakieke.

Batzuetan komenigarriagoa da erabiltzea -ren ordez:

Honek argiago erakusten du transformazioaren simetria. -ren baimendutako balioak eta -ren definizioa kontuan hartuta, . eta -ren erabilera estandarra da literaturan. Lorentz-en faktorea -ren funtzioan:

Lorentz-en transformazioak funtzio hiperbolikoen funtzioan[16][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorentz-en transformazioak espazio tridimentsionaleko errotazio zirkularren antzera adieraz daitezke, funtzio hiperbolikoak erabiliz. noranzkoko boost baterako:

Hemen azkartasuna da. Espazio tridimentsionaleko (, eta plano kartesiarretan) koordenatu espazialen errotazioekiko antzekotasuna handia izanik, Lorentz boost bat lau dimentsiotako Minkowski-ren espazioan (, eta plano kartesiar-denboraletan) emandako errotazio hiperboliko gisa har daiteke. parametroa errotazioaren angelu hiperbolikoa da, errotazio zirkular normalen analogoa. Transformazio hau Minkowski-ren diagrama baten bidez irudikatu daiteke.

Funtzio hiperbolikoak espazio-denbora tarteko denbora- eta espazio-koordenatuen karratuen kendura da, batura izan beharrean. Funtzio hiperbolikoen esanahia transformazioetan edo eginez ikustarazi daiteke. Emaitzen karratuen kendura eginez, koordenatu konstantetako eta aldakorreko kurba hiperbolikoak lor daitezke. Azkartasunak kurbak parametrizatzen ditu hurrengo identitatearen arabera:

Alderantziz, eta ardatzak koordenatu aldakorretarako eta konstanterako eraiki daitezke. Hurrengo definizioak,

azkartasunaren balio konstante baten eta espazio-denborako ardatzaren maldaren arteko lotura ezartzen du. Azken bi formula hiperbolikoetatik Lorentz faktorearen forma duen hurrengo identitatea ondorioztatzen da:

Lorentz-en transformazioak abiadura erlatiboaren eta azkartasunaren funtzioan konparatuz, edo goiko formulak erabiliz, , eta -ren arteko erlazioak hurrengoak dira:

Alderantzizko tangente hiperbolikoak azkartasuna ematen du abiadura erlatiboaren menpe:

denez, . eta parametroen arteko erlaziotik, azkartasun positiboak () ardatzetan zeharreko higidura positiboa deskribatzen du; azkartasun nuluak, () higidura erlatibo eza; eta azkartasun negatiboak (), ardatzetan zeharreko higidura negatiboa.

Alderantzizko transformazioak magnitude primatuak eta primatu gabekoak elkartrukatuz eta eginez (abiadura erlatiboaren noraznkoa alderanzkatzearen baliokidea) lortzen dira. Horrela,

Tarteen Lorentz-en transformazioa[17][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte Lorentz-en transformazioa gertaera bakarrari aplikatu zaio. Bi gertaera egotekotan, bien arteko espazio-denborako tartea dago. Lorentz-en transformazioa lineala denez, transformazioa bi gertaerei aplika dakieke eta bien arteko kendura egin tarteen transformazioak kalkulatzeko:

Alderantzizko erlazioak:

ikurrak magnitude batzuen arteko desberdintasuna adierazten du: adb., -ren bi baliotarako, etab.

Tarteen transformazioak (gertaera bakarraren koordenatuenen ordez) hainbat arrazoi direla-eta dira erabilgarriak:

  • Kalkulu eta esperimentuetan, bi puntuen arteko luzera edo denbora-tarteak neurtzen dira (adb., higitzen ari den ibilgailu baten luzera, edo leku batetik bestera bidaiatzeko behar den denbora).
  • Abiaduren transformazioa tarte infiitesimalak hartuz eta ekuazioak zatituz lor daitezke, eta azelerazioena prozesu berdinez.
  • Koordenatu-sistemak ez badatoz bat inoiz (hau da, ez badaude konfigurazio estandarrean), eta bi behatzaileek gertaera bat ados badezakete eta koordenatuetan eta erreferentzia-sistematan, hurrenez hurren, gertaera hori jattori gisa erabili dezakete, eta espazio-denborako koordenatuen tarteak haien koordenatuen eta jatorri honen arteko tarteak dira: , , etab.

Bektoreen transformazioak[18][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bektoreen erabilerak posizioak eta abiadurak norabide arbitrariotan modu konpaktuan adieraztea ahalbidetzen du. Edozein noranzkotan zeharreko boost bat abiadura erlatiboaren bektorearen (, modulukoa) menpekoa da.

Transformazioetan, denbora eta higidura erlatiboaren norabidearen paraleloak diren koordenatuak baino ez dira aldatzen, honekiko perpendikularrak direnak berdin mantentzen direlarik. Hau kontuan hartuta, posizio-bektore espaziala, erreferentzia-sisteman eta -n, -rekiko osagai perpendikular () eta paralelotan () banatzen da:

Horrela, transformazioak horrela adierazten dira, non biderketa eskalarra den:

Alderantzizko transformazioa primadun eta primatu gabeko koordenatuak elkartrukatuz eta abiadura alderantzizkatuz lortzen da:

Lorentz-en faktoreak definizio berdina mantentzen du edozein norabidetako boost baterako, abiadura erlatiboaren moduluaren menpekoa baino ez da. Berriro ere defini dezakegu, magnitudekoa.

Bestalde, higidura erlatiboaren noraznkoko bektore unitarioa definituz, abiadura erlatiboa da, magnitude eta noranzkokoa. Horrela,

Emaitza hauek transformazio osoak ematen dituzte:

Alderantzizko transformazioak primatutako eta primatu gabeko koordenatuak elkartrukatu eta abiaduraren noraznkoa alderantzizkatu ( edo , modulua positiboa delako) egiten dira:

Bektore unitarioak boost bakar bateko ekuazioak sinplifikatzen ditu, baina ez da komenigarria boost bat baino gehiagorako.

Abiadura erlatibo eta azkartasunaren arteko harreman bektoriala:

Horrela, "azkartasun bektorea":

Honen moduluaren baimendutako tartea da.

S eta S' erreferentzia-sistema inertzialen, haien arteko abiadura erlatiboaren eta neurtutako abiaduren ( eta , gezi etenak) diagrama. Diagrama errazteko, eta, ondorioz, , eta planoetan egotea hautatu da, hurrenez hurren.

Abiaduren transformazioa[19][20][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriro ere eta koordenatu-sistema sinkronizatuak kontsideratzen ditugu, non haien arteko abiadura erlatiboa ardatzekiko paraleloa den. Erreferentzia-sistema bakoitzeko abiadurak koordenatu espazialen denborarekiko deribatu gisa definituta (), bi sistemetako abiadurak ( eta eta erreferentzia-sistematan, hurrenez hurren) erlazionatzen dituzten Lorentz-en transformazioak hurrengoak dira:

Alderantzizko transformazioak, berriro ere, abiadura erlatiboaren zeinua aldatuz eta primatu gabeko eta primatutako koordenatuak elkartrukatuz lortzen dira:

Abiaduraren transformazioa erabilgarria da aberrazio estelarra, Fizeau esperimentua, eta Doppler efektu erlatibista aztertzerakoan.

Formulazio tentsoriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Notazio tentsoriala oso erabilgarria da Lorentz-en transformazioarekin lan egitean. (non izan daitekeen) posizio-denbora tetrabektorea hurrengo moduan definitzen dugu:

Koordenatuen transformazioa[21][22][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauen menpe Lorentz-en transformazioa simetrikoagoak dira ( eta faktoreen definizioa berdina da):

Eta alderantzizkoa:

Transformazio zuzen eta alderantzizkoa era laburragoa adierazteko (erreferentzia-sistema konkretu hauetarako) hurrengo matrizeak definitzen dira:

Horrela geratzen dira Lorentz-en transformazioak:

Einstein-en batuketa hitzarena erabiltzen dugu: gai batean indize bat goiko eta beheko posizioetan agertzen bada, bere balio guztietarako batuketa egiten dela ulertu behar da. Aurreko adierazpenetik:

Bektoreen transformazioa[22][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi erreferentzia-sistemen arteko abiadura erlatiboa ez bada ardatzen paraleloa edo koordenatuen ardatzak ez badira elkarren paraleloak (baina unean bi jatorriak puntu berean badaude), hurrengoa dugu Lorentz-en transformazioa:

Kasu honetan eta matrizeen elementuak aurreko azpiatalekoak baino konplexuagoak dira, funtzionamendua bera bada ere.

Abiaduren transformazioa[23][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tetra-abiadurak erreferentzia-sistema bakoitzeko koordenatu espazialen denbora propioarekiko () deribatu gisa definitzen dira:

non eta diren. Abiaduren transformazioak koordenatuenen antzekoak dira:

Bektore kontrabariante eta kobarianteak[23][aldatu | aldatu iturburu kodea]

eta tetrabektoreen gisara transformatzen diren multzoei bektore kontrabariante deritze:

bektore kontrabariante bakoitzari bektore kobariante bat dagokio:

Hemen Minkowski-ren metrika tentsorea erabili dugu, hurrengo moduan definituta:

Arloaren arabera, signatura hau edo kontrakoa (zeinu guztiak alderantzizkatuta) erabiltzen dira.

Ondorio fisikoak[24][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorentz-en transformazioak berehalako ondorio garrantzitsuak dituzte.

Aldiberekotasunaren erlatibitatea[25][aldatu | aldatu iturburu kodea]

erreferentzia-sisteman bi gertaera, eta , aldi berean gertatzen badira espazioko posizio ezberdinetan, ez dira aldi berean gertatuko erreferentzia-sisteman. badugu, orduan

Beraz, aldibereko bi gertaera ez badira leku berean gertatzen erreferentzia-sistema inertzialean, -rekiko abiadura erlatibo ez nuluko erreferentzia-sistema inertzialean ez dira aldiberekoak izango.

eta erreferentzia-sistema inertzialetan ardatzen paraleloa den hagatxoaren uzkurduraren diagrama.

FitzGerald eta Lorentz-en uzkurdura[26][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demagun hagatxo bat erreferentzia-sistema inertzialean pausagunean dagoela, ardatzaren paralelo. -n bere luzera, luzera propioa, neurtzen da. Beste erreferentzia-sistema inertzial batean luzera neurtzeko aldiune berean () hagatxoaren bi muturren posizioak neurtzen dira. Tarteen transformazioa kontuan hartuta, hagatxoaren luzera erreferentzia-sisteman hurrengoa dugu:

denez denean ( denean), behatzailearekiko higitzen den gorputz bat faktore batez uzkurturik neurtzen da higidura erlatiboaren norabidean. Higidura erlatiboaren perpendikularreko neurriak ez dira aldatzen.

Denboraren zabalkuntza[27][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era berean, erreferentzia-sistema inertzialean leku berean () dagoen erloju batek bi gertaeren arteko denbora-tarte bat neurtzen badu, beste erreferentzia-sistema inertzial batean bi gertaera berdinen arteko denbora-tartea neurtzen bada, hurrengo moduan erlazionatuta daude:

denez denean ( denean), behatzailearekiko higitzen den erloju batek neurtutako denbora-tartea faktore batez handituta neurtzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Alemanez) Woldemar, Voigt. (1887). Ueber das Doppler'sche Princip. Nachrichten von der Königl. Gesellschaft der Wissenschaften und der Georg-Augusts-Universität zu Göttingen (2), 41-51 or. PMC 1085062948. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. a b (Ingelesez) Heaviside, Oliver. (1889-04). «XXXIX. On the electromagnetic effects due to the motion of electrification through a dielectric» The London, Edinburgh, and Dublin Philosophical Magazine and Journal of Science 27 (167): 324–339.  doi:10.1080/14786448908628362. ISSN 1941-5982. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  3. a b (Ingelesez) «IX. A dynamical theory of the electric and luminiferous medium.— Part III. relations with material media» Philosophical Transactions of the Royal Society of London. Series A, Containing Papers of a Mathematical or Physical Character 190: 205–300. 1897-12-31  doi:10.1098/rsta.1897.0020. ISSN 0264-3952. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. (Frantsesez) Lorentz, Hendrik. (1892). La théorie électromagnétique de Maxwell et son application aux corps mouvants. Archives Néerlandaises des Sciences Exactes et Naturelles, 25, 363-552 or. PMC 489903050. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. a b (Nederlanderaz) Lorentz, Hendrik. (1892). De relatieve beweging van de aarde en den aether. Zittingsverlag Akad. V. Wet., 1, 74-79 or. PMC 25343494. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  6. (Alemanez) Antoon., Lorentz, Hendrik. (2013). Versuch einer Theorie der electrischen und optischen Erscheinungen in bewegten Körpern. Cambridge University Press ISBN 978-1-108-05277-1. PMC 889955072. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  7. a b (Ingelesez) Francis., FITZGERALD, George. The Scientific Writings of the late George Francis Fitzgerald ... Collected and edited with a historical introduction by J. Larmor.. PMC 752859106. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  8. (Ingelesez) Brown, Harvey R.. (2003). Michelson, FitzGerald and Lorentz: the Origins of Relativity Revisited. .
  9. (Ingelesez) Rothman, Tony. (2006). «Lost in Einstein's Shadow» American Scientist 94 (2): 112.  doi:10.1511/2006.58.112. ISSN 0003-0996. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  10. (Ingelesez) Darrigol, Olivier. (2005). «The Genesis of the Theory of Relativity» Einstein, 1905–2005 (Birkhäuser Basel): 1–31. ISBN 978-3-7643-7435-8. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  11. (Ingelesez) Macrossan, M. N.. (1986-06-01). «A Note on Relativity Before Einstein» The British Journal for the Philosophy of Science 37 (2): 232–234.  doi:10.1093/bjps/37.2.232. ISSN 0007-0882. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  12. (Frantsesez) Poincaré, Henri. (1905). Sur la dynamique de l'électron. Comptes Rendus, 1504-1508 or..
  13. (Alemanez) Einstein, A.. (1905). «Zur Elektrodynamik bewegter Körper» Annalen der Physik 322 (10): 891–921.  doi:10.1002/andp.19053221004. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  14. Aguirregabiria, Juan María. (2021). Mekanika klasikoa. Universidad del País Vasco, 129 or. ISBN 84-8373-631-4. PMC 932541663. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  15. (Ingelesez) Griffiths, David J.. (2008). Introduction to elementary particles. (2nd, rev. ed. argitaraldia) Wiley-VCH, 90 or. ISBN 978-3-527-40601-2. PMC 248969635. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  16. (Ingelesez) Barrett, John Frederick. (2019). The hyperbolic theory of special relativity. University of Southampton, 18 or..
  17. Aguirregabiria, Juan María. (2021). Mekanika klasikoa. Universidad del País Vasco, 128-129 or. ISBN 84-8373-631-4. PMC 932541663. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  18. (Ingelesez) Jackson, John David. (1962). Classical electrodynamics. Wiley, 356-357 or. ISBN 0-471-43131-1. PMC 535998. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  19. (Ingelesez) Jackson, John David. (1962). Classical electrodynamics. Wiley, 360 or. ISBN 0-471-43131-1. PMC 535998. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  20. Aguirregabiria, Juan María. (2021). Mekanika klasikoa. Universidad del País Vasco, 140-141 or. ISBN 84-8373-631-4. PMC 932541663. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  21. (Ingelesez) Griffiths, David J.. (2008). Introduction to elementary particles. (2nd, rev. ed. argitaraldia) Wiley-VCH, 92-96 or. ISBN 978-3-527-40601-2. PMC 248969635. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  22. a b Aguirregabiria, Juan María. (2017). Grabitazioa eta Kosmologia. Universidad del País Vasco, 5-7 or. ISBN 978-84-9860-710-9..
  23. a b Aguirregabiria, Juan María. (2017). Grabitazio eta Kosmologia. Universidad del País Vasco, 14-15 or. ISBN 978-84-9860-710-9..
  24. (Ingelesez) Griffiths, David J.. (2008). Introduction to elementary particles. (2nd, rev. ed. argitaraldia) Wiley-VCH, 90-91 or. ISBN 978-3-527-40601-2. PMC 248969635. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  25. Aguirregabiria, Juan María.. (2021). Mekanika klasikoa. Universidad del País Vasco, 124-125 or. ISBN 84-8373-631-4. PMC 932541663. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  26. Aguirregabiria, Juan María.. (2021). Mekanika klasikoa. Universidad del País Vasco, 129-130 or. ISBN 84-8373-631-4. PMC 932541663. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  27. Aguirregabiria, Juan María.. (2021). Mekanika klasikoa. Universidad del País Vasco, 130-131 or. ISBN 84-8373-631-4. PMC 932541663. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]