Luis Martín-Santos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis Martín-Santos
Martin santos.jpg
Bizitza
Jaiotza Larache1924ko azaroaren  11
Herrialdea  Gipuzkoa
Heriotza Gasteiz1964ko urtarrilaren  21a (39 urte)
Heriotza modua istripua: trafiko istripua
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak psikiatra, idazlea, eleberrigilea, kazetaria, poeta, physician writerra Itzuli eta medikua
Lan nabarmenak Tiempo de silencio
Genero artistikoa eleberria

Luis Martín-Santos Ribera (Larache, Maroko, 1924ko azaroaren 11a - Gasteiz, 1964ko urtarrilaren 21a) donostiar idazle eta sendagilea izan zen. Gaztelaniaz idatzi zituen bere obrak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost urte zituela etorri zen Donostiara bizitzera. Medikuntza ikasketak egin zituen Salamancan eta Madrilen eta 1946 urtean lizentziatu zen. 1951n Donostiako psikiatrikoko zuzendari izendatu zuten.

Frankismoaren kontra jardun zuen, Alderdi Sozialistaren inguruan, eta kartzelan egon zen, horregatik, behin baino gehiagotan. Uste denez, Melitón Manzanasek torturatu zuen.[1] Orduko bere laguna zen Enrique Múgica bezala, PSOEren kide klandestinoa izan zen.

Medikuntzari buruzko saiakerak idatzi zituen, bereziki kirurgiaz eta psikiatriaz, hala nola Dilthey, Jaspers y la comprensión del enfermo mental (1955) eta Libertad, temporalidad y transferencia en el psicoanálisis existencial (1964). Bere fama literaturatik etorri zitzaion, 1962an Tiempo de silencio (Isiltasun garaia) eleberria argitaratu zuenean. Bertan, ikuspegi ironiko batetik agertzen du hiri handi bateko giroa, oso teknika landu baten bidez. Eleberri hau da, gaztelaniazko literatura modernoan, nagusienetako bat. Hori izan zen bere obra bukatu bakarra,[erreferentzia behar] baina istripuz hil ondoren, zenbait testu eta eleberri bukatu gabe baten zatiak argitaratu zizkioten: Tiempo de destrucción (1975) eta Apólogos y otras prosas inéditas (1970). Hil ondoren, bere izena eman zioten Martín-Santos zuzendari izan zen erietxeari.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Grana gris (1945).
  • Dilthey, Jaspers y la comprensión del enfermo mental (1955).
  • Tiempo de silencio (1961).
  • Libertad, temporalidad y transferencia en el psicoanálisis existencial (1964).
  • Apólogos y otras prosas inéditas (1970, hil ondokoa).
  • Tiempo de destrucción (1975, hil ondokoa).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  País, Ediciones El (2001-01-28) «Reportaje | HABLAN LAS VÍCTIMAS DE MELITÓN MANZANAS» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-01-11 .