Enrique Múgica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Enrique Múgica
Enrique Múgica en la rueda de prensa posterior al Consejo de Ministros.jpg
Defensor del Pueblo

2000-06-15 - 2010-06-30
Fernando Álvarez de Miranda y Torres Itzuli - María Luisa Cava de Llano y Carrió Itzuli
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000-03-28 - 2000-06-14 - Elvira Kortajarena
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996-03-15 - 2000-01-18
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993-06-21 - 1996-03-27
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989-11-14 - 1993-06-29
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Justizia Ministroa

1988-07-12 - 1991-03-12
Fernando Ledesma Bartret Itzuli - Tomás de la Quadra-Salcedo Fernández del Castillo Itzuli
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986-07-10 - 1989-09-02
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982-11-10 - 1986-07-15
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979-03-15 - 1982-11-18
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977-07-02 - 1979-01-02
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Donostia1932ko otsailaren 20a (87 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k) Tina Díaz Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Espainiako Alderdi Komunista

Enrique Múgica Herzog[1][2] (Donostia, Gipuzkoa, 1932ko otsailaren 20a) euskal herritar politikaria da, Espainiako Langile Alderdi Sozialistakoa.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen eta 1953an Espainiako Alderdi Komunistako kide egin zen. Unibertsitateko ekimenetan hartu zuen parte bereziki, eta kartzelan egon zen 1956, 1959 eta 1962-1963 urteetan.

Garai hartako zenbait lekukok diotenez, Melitón Manzanasek torturatu zuen, Múgicak berak hori ukatu arren, baita hura ezagutzen zuenik ere. Aldiz, alderdikideek hori ezinezkoa dela diote, Manzanas ikusten baitzuten espioitzan taberna batean parez pare zutela. Teo Uriartek, torturatzailearen kontrako hilketa prestatu zuenetako batek, ezinezkotzat jotzen du Múgicak hura ez ezagutzea.[3]

1963an Espainiako Langile Alderdi Sozialistan sartu zen. 1979an Madrilgo Parlamentuko diputatu hautatu zuten Gipuzkoan, eta postu horretarako aukeratu zuten hurrengo hauteskunde guztietan. Espainiako Justizia ministroa izan zen 1988an. Diccionario del Socialismo (1977) idatzi zuen. 1988tik 1991ra Justizia ministro izan zen Felipe Gonzálezen gobernuan. 90eko hamarkadan kritiko agertu Alderdiaren jarduerarekin, eta Alfonso Guerraren inguruko taldeari lotu zitzaion. 1996an, ETAk bere anaia Fernando hil zuen, eta beraren aurkako kartelak eta pintadak ere agertu izan dira Donostian. 2000. urtera arte, legegintzaldi guztietan izan da Gipuzkoako Diputatu Madrilgo Kongresuan. 2000. urteko hauteskunde orokorretan ere izan zen hautagai, baina ez zuen eserlekurik lortu. Urte berean, PSOEk eta PPk hala adostuta, Espainiako Erresumako Herriaren Defendatzaile izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Muxika onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  3. (Gaztelaniaz)  País, Ediciones El (2001-01-28) «Reportaje | HABLAN LAS VÍCTIMAS DE MELITÓN MANZANAS» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-01-11 .