Lupe Serrano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lupe Serrano
John Kriza Lupe Serrano American Ballet Theatre 1957.JPG
Lupe Serrano John Krizarekin, American Ballet Theatre 1957
Bizitza
JaiotzaSantiago1930eko abenduaren 7a
Herrialdea Txile
HeriotzaNew York2023ko urtarrilaren 16a (92 urte)
Familia
AitaLuis Martínez Serrano
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria eta irakaslea

Lupe Serrano, jaiotzaz Guadalupe Martínez Desfassiaux[1] (Santiago, Txile, 1930eko abenduaren 7a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 2023ko urtarrilaren 16a)[2], txiletar balleteko dantzaria eta dantza-irakaslea izan zen.[3][4] Mexikon egin zuen bere karrera, eta ondoren Estatu Batuetan, non American Ballet Theatre konpainiako kide izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txileko Santiagon jaio zen, Luis Martínez Serrano orkestra zuzendari espainiarraren eta Luciana Desfassiaux mexikarraren alaba. Gurasoak Mexikon ezkondu ziren arren, bikotea Hego Amerikan zehar bidaiatzen ari zen Martinezen bira musikal baten ondorioz. Lupe jaio ondoren, aita gaixotu egin zen eta familia Txilen egon zen urte batzuetan. Serranok txikitatik erakutsi zuen dantzarekiko interesa, eta lehen klaseak herrialde hartan jaso zituen.

2023ko urtarrilaren 16an hil zen New Yorken 92 urte zituela.[5]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantzari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 urte zituela Mexikora joan zen familiarekin eta Nelsy Dambré dantzariaren irakaskuntzapean ikasi zuen. Dambré dantza-konpainiako eta Mexiko Hiriko Balleteko kide izan zen. Jose Limonen dantza modernoko eskolak ere jaso zituen Mexikoko Dantza Akademian.[6] 18 urte zituela, Alicia Alonso dantzari kubatarrarekin bira batean parte hartu zuen Ertamerika eta Kolonbian zehar.

1951n, Mexikotik New Yorkera joan zen Serrano, eta han Monte-Carloko Ballets Russes konpainiarekin bat egin zuen. Estatu Batuetan, Kanadan eta Venezuelan birak egin ondoren, American Ballet Theatre konpainian hasi zen 1953an. Han George Balanchine, William Dollar, Antony Tudor eta Jerome Robbins koreografoekin lan egin zuen. Lehen dantzaria edo 'prima ballerina' izatera iritsi zen eta eszenatokiak ez zituen utzi 1971ra arte.[4]

Dantza-irakasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantzari-ibilbideaz gain, dantza-eskolak eman zituen. 1968an hasi zen unibertsitatean eta Milwaukeeko kontserbatorioan. Illinoiseko Arte Akademia Nazionalean eta Pensilvaniako Balet Eskolan ere irakatsi zuen.[4]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957an Kenneth Schermerhorn orkestra-zuzendariarekin ezkondu zen, eta harekin alaba bat izan zuen, Erica.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Luis Martínez Serrano» Sociedad de Autores y Compositores de México.
  2. (Ingelesez) «Lupe Serrano, Ballerina of Power and Fire, Is Dead at 92» DNyuz 2023-01-17 (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  3. «Serrano, Lupe (1930-VVVV). » MCNBiografias.com» www.mcnbiografias.com.
  4. a b c «Lupe Serrano» American Ballet Theatre.
  5. (Ingelesez) Bauer, Claudia. (2023-01-17). «Lupe Serrano, Ballerina of Power and Fire, Is Dead at 92» The New York Times (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  6. Michel, Manuel. (octubre de 1955). Lupe Serrano. X, 24-25 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]