Edukira joan

Jerome Robbins

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerome Robbins

(1968)
Bizitza
JaiotzaNew York1918ko urriaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1998ko uztailaren 29a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea
Weehawken High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)George Balanchine
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, ballet dantzaria, ballet-irakaslea, antzerki zuzendaria, film-zuzendaria, dantzaria, antzerki ekoizlea, errealizadorea eta theater artist (en) Itzuli
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

jeromerobbins.org
IMDB: nm0730385 Allmovie: p108432 TCM: 162620 IBDB: 11149
Musicbrainz: 67cd2680-4fd8-4304-869a-ed36938b7d51 Find a Grave: 19481221 Edit the value on Wikidata

Jerome Robbins (New York, 1918ko urriaren 11 - Ib., 1998ko uztailaren 29a) estatubatuar koreografoa eta antzerki-zuzendaria izan zen.

New Yorken egin zituen dantza-ikasketak, hango unibertsitatean. Debuta Broadwayko antzokietan egin zuen. 1940an, American Ballet Theatreko kide izan zen, eta, 1942an, bakarlari gisa hasi zen. Robbinsen lehenengo balleta Fancy Free (1944) izan zen. Leonard Bernsteinen musika zuen, eta, handik gutxira, musikal bat egin zuten lan hartan oinarrituta. Arrakasta handia izan zuen Erregea eta ni (1951), West Side Story (1957), Vodevilaren erregina (1959) eta Biolin-jotzailea teilatuan (1964) lanekin, eta Broadwayko koreografo nagusietako bat bihurtu zen. Ikuskizun horietako batzuk zinemara eraman zituzten ondoren. Robbinsek zuzendari artistiko eta dantza-irakasle gisa lan egin zuen New York City Balleten. Peter Martins danimarkar dantzariaren konpainian ere aritu zen dantza irakasten. Talde hura utzi ondoren, balletak sortzen lan egin zuen. Horrela, hainbat koreografia sortu zituen American Ballet Theatrerako, New York City Balleterako eta bere konpainiarako. Robbinsen koreografia-lan nagusiak hauek dira: Interplay (1945), Fauno baten siestaren preludioa (1953) eta Glass Pieces (1983). 1958an, Jerome Robbins fundazioa sortu zuen haren amaren omenez eta dantza nahiz antzerkia sustatzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerome Robbins Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]