Lurmuturreko kolonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurmutur kolonia» orritik birbideratua)
Lurmuturreko kolonia
Kaapkolonie / Cape Colony
1795 – 1910
Monarkia konstituzionala
Britaniar Inperioaren kolonia bandera

Britaniar Inperioaren kolonia armarria

Lurmuturreko koloniaren kokapena (gorriz)
Geografia
HiriburuaLurmutur Hiria
Biztanleria2 564 965 (1910ean gutx.)
Azalera569,020 km² (1910ean) km²
Ekonomia
DiruaLibera esterlina
Kultura
Hizkuntza(k)Ingelesa eta nederlandera
ErlijioaHerbeherear eliza erreformatua, Eliza anglikarra
Historia
Aurrekoa
Herbeheretar Inperioa
Ondorengoa
Lurmuturreko probintzia

Lurmuturreko kolonia (nederlanderaz: Kaapkolonie; ingelesez: Cape Colony) Hegoafrikako lurralde bat izan zen, hasieran Herbehereen mende egon zena (1652-1795), eta ondoren Britainia Handiaren mende (1795-1910). Koloniaren ereserkia ''God Save the Queen'' izan zen.

Ozeano Atlantikotik hasi eta ekialdera zabaltzen zen. Bertan bizi ziren xhosekin hainbat gudu egin ondoren, lurraldearen mendebaldeko muga Fish ibaian ezarri zen. Bestalde, iparraldeko muga ezartzeko Orange ibaia erabili zen denbora askoan. Muga horrek Orange ibaiaren iparraldeko zeuden Botswana hegoaldeko lurrak koloniarekin batu ziren unera arte iraun zuen.

Jan van Riebeeck, Lurmuturreko kolonia izena hartu zuen lurretara iritsi zen unean.

Lurmuturreko kolonia Jan van Riebeeck komandante herbeherearrak —Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiarentzat (Vereenigde Oostindische Compagnie) lan egiten zuen— 1652an Lurmutur Hiria sortu zuen unetik existitzen hasi zen.

«Frantziar Gerra Handia» izenaz ezagutzen den garaiaren hasieran (garai horrek Napoleondar Gerrak barne hartzen ditu), Napoleonek Herbeheretar zazpi probintziak menderatu zituen, Britainia Handiaren hainbat lurrekin batera. 1798an, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiak bere mende zeuden lurrak Bataviako Errepublikari eman zizkion: urte horretan bertan, konpainia likidatu egin zen diru faltarengatik. Britainia Handiak 1803an Bataviako Errepublikari Lurmuturreko kolonia itzuli zion.

Frantziaren aurkako guduek bere horretan segitzen zutenez, britainiarrek ekialde urrunera joateko bideak kontrolpean edukitzeko eta Napoleon lurralde horretatik kanpo mantentzeko, 1806an Blaauwbergo gudua irabazi ondoren, Lurmuturreko kolonia bereganatu zuten.

1806ko urtarrilaren 8an, kolonia britainiarren mendeko lur gisa aitortu zen eta beraien mende segitu zuen, 1910ean Hegoafrikar Batasuna estatu unitario gisan sortu zen arte. Une hartatik aurrera, Lurmuturreko probintzia izena hartu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]